Věra Bílá

abeslari txekiarra

Věra Bílá (Txekia, 1954ko maiatzaren 22a2019ko martxoaren 12a) erromani abeslari eta musikaria[1], erromaniar folk, pop, jazz-a nahastu zituen.[2] Kalé taldeko abeslaria izan zen, eta harekin abestiak interpretatu zituen erromanieraz, txekieraz eta eslovakieraz.[3] "Musika ijitoaren Ella Fitzgerald"[4] edo "Erromanien Erregina"[5] deitzen zioten.

Věra Bílá
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVěra Giňová
JaiotzaRokycany1954ko maiatzaren 22a
Herrialdea Txekia
Talde etnikoaRomani people in Czechoslovakia (en) Itzuli
HeriotzaFakultní nemocnice Plzeň (en) Itzuli eta Pilsen2019ko martxoaren 12a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakerromaniera
txekiera
eslovakiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea, musikaria, musikagilea eta kanta-idazlea
KidetzaKale (en) Itzuli
Genero artistikoaRomani music (en) Itzuli

verabila.com
IMDB: nm0126943 Last fm: Věra+Bílá Musicbrainz: 97da0450-6d2b-4dab-ad3d-15c15b1ce1cb Discogs: 1954046 Allmusic: mn0000319526 Edit the value on Wikidata

Biografia

Rokycany-n jaioa, Karol Giňa abeslaria aita zuen. Věra izena "fedea" esan nahi du eslaviar hizkuntzetan; eta bere abizenak Bílá txekieraz "zuria" esan nahi du. Zuzana Navarová abeslariari esker egin zen ezaguna, Rom Pop diska grabatu zuten elkarrekin[6], hortik aurrera ospe handia hartu zuen nazioartean, adibide Parisko Olympia antzokia bete zuela bere taldearekin, Estatu Batuetan, Kanadan eta Israelen ere abestu zuen. Gipsy Kings taldearekin Amén abestia grabatu zuen. Bihotzeko batez hil zen 2019ko martxoan.[6] Txekian ordea, ijitoen kontrako arrazakeria zela eta ez zuen aitortza berdina izan.[7]

Diskografia

Argitaratutako diskoen artean:[8]

  • Věra Bílá & Kale - C'est comme ca (2005)
  • Jan & Věra - Cigánsky Plac (2002)
  • Věra Bílá & Kale - Rovava (2001)
  • Věra Bílá - Queen Of Romany (1999)
  • Věra Bílá & Kale - Kale Kalore (Beltz beltzak) (1998)
  • Věra Bílá & Kale - Rom Pop (1995)

Sariak eta Aitortzak

  • 1999an, Mira Erdevicki-Charap zuzendariak Black and White in Colour dokumentalean Věraren bizitza argitara eman zuen, bere argi-ilunekin.[9][10]

Erreferentziak

Kanpo estekak