Victoria (Seychelleak)

Artikulu hau Seychelletako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Victoria (argipena)».

Victoria Seychelleetako hiriburua eta hiri nagusia da. Mahé uharte nagusiko ipar-ekialdean dago eta inoiz Mahé izen horrekin ere ezaguna izan da. Seychelletako biztanleriaren heren bat bertan bizi da eta estatuaren zentro ekonomiko, politiko eta kulturala da[1]. Seychelleetan hiri izena merezi dezakeen gune populatu bakarra da hiriburua,

Victoria
hiriburua
Administrazioa
Herrialdea Seychelleak
Geografia
Koordenatuak4°37′25″S 55°27′16″E / 4.6236°S 55.4544°E / -4.6236; 55.4544
Map
Azalera20.1 km²
Demografia
Biztanleria24.701 (2014)
−1.749 (2010)
Dentsitatea1.228,91 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+04:00
Hiri senidetuakDjibuti eta Haikou

Azpiegiturak

Nazioarteko aireportu bat dago hiriaren aldirietan, 1971ean inauguratua, eta Mahe uharteko puntuekin errepidez konektatua dago Victoria[2].

Merkataritza-ontziak har ditzakeen portu bakarra bertan dago.

Historia

18. mendeko nabigatzaile frantsesek Abondance izeneko uhartea (gaur egunean Mahé) bisitatua zuten, baina 1744. urtean Lazare Picault iritsi zenean bertara Elisabeth ontziarekin, egun Victoria hiria dagoen badia lasai eta segurua aurkitu zuen, bertan ainguratu, eta Port-Royal izena eman zion: toki horretan dago Victoria[3].

Le Cerf fragata frantsesa 1756ko azaroaren 1ean iritsi zen Port-Royalera, Zazpi Urteko Gerraren kontestuan, eta jabetza adierazten zuen zutarri bat ezarri zuen bertan, Mahé izena emanez tokiari eta uharteari. Seychelleetako monumentu zaharrena da hori, eta hirian dagoen Seychelleetako Museo Nazionalean ikus daiteke.

Mahé izenak 1778ra arte iraun zuen, eta urte horretan Établissement du Roy izena eman zitzaion. 1811. urtean Britainiar itsas-armadak hartu zuen uharteen kontrola. Hala ere, hiriaren nukloea izendatzeko Établissement edo L'Établissement izenak jarraitu zuen 1838an Port-Victoria izena hartu baino lehen, Ingalaterrako erreginaren omenez. Hiriak ez zuen orduan ehun bat etxe txiki baino gehiago, zurezko barandaz estaliak. Port-Victoria oraindik erabiltzen da izen gisa kaia eta inguruak izendatzeko, baina hiriak Victoria izena du propio.

1976ko ekainaren 29an, Seychelleak independente bilakatu ziren, eta Victoria estatuaren hiriburu.

Ikustekoak

Victorian ikusten den tokirik interesgarrienetakoak:

  • Merkatu zentrala. Tamaina txikia duen arren, leku koloretsua da eta biziz betea, arrain, fruta, barazki, espezia eta arropa postu ugarirekin. Sir Selwyn-Clarke uharteetako gobernadore britainiar izandakoaren izena darama merkatuak.
  • Sri Navasakthi Vinayagar tenplu hindua, Ganesh jainko-elefanteari dedikatua. Hinduak gutxiengo dira Seychelleetan, baina tenplu honetan ospatzen den jaialdi hinduista nagusia, Thaipoosam Kavady delakoa, Gobernuak jai ofizial izendatua du.
  • Erlojuaren dorrea. 1903an, Seychelleak britainiar kolonia bihurtu zirenean, Victorian instalatu zen, eta Londresko Vauxhall zubian ikus daitekeen erlojuaren dorrearen erreplika bat da aldi berean Londresko Big Ben ezagunaren itxura duelarik, beste eskala batean.
  • Lorategi botanikoa, ez bakarrik landarediara dedikatua, baita saguzarrak, dortokak eta beste animalia bertako batzuk ikus daitezke.
  • Victoriako Katedrala, 1874an eraikia estilo kolonial frantsesean.
  • Hiriaren gainean, Morne Seychellois mendia dago, 905 metrorekin Seychelleetako punturik altuena, eta haren maldetan dago Independentziaren Monumentua, herrialdeak hura lortu eta 38. urteurrenean, 2014an, inaguruatua[4].
  • Historia Nazionalaren Museoa, 1964an irekia.
  • Kaz Zanana museo-etxea, George Camille herrialdeko artista nagusiaren lana erakusten duena, 1996tik irekia.
  • Sainte-Anne itsasoko parke nazionala, Victoriako kaiko ipar-ekialdera dago[2].

Iruditegia

Klima

    Datu klimatikoak (Victoria)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)29.830.431.031.430.529.128.328.429.129.630.130.029.8
Batez besteko tenperatura (ºC)26.827.327.828.027.726.625.825.926.426.726.826.726.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)24.124.624.825.025.424.623.923.924.224.324.023.924.4
Pilatutako prezipitazioa (mm)3792621671771246380971212062152812172
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm)171111141110101011121418149
Eguzki orduak153.3175.5210.5227.8252.8232.0230.5230.7227.7220.7195.7170.52527.7
Hezetasuna (%)82807980797980797879808279.8
Iturria (1): World Meteorological Organization[5]
Iturria (2): NOAA[6]

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.