Vosgeak

Vosges» orritik birbideratua)

Vosgeak[1][2] (frantsesez: Vosges) Ekialde Handia eskualdeko departamendua da (88), gehiengoa Vosge mendiguneak hartua. Prefektura Épinal hirian dago.

Vosgeak (88)
Frantziako departamendua
Vosgeak (88)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaEkialde Handia
PrefeturaÉpinal
PrefetaChristian Poncelet
AzpiprefeturakNeufchâteau
Saint-Dié-des-Vosges
Barrutiak3
Kantonamenduak31
Udalerriak515
Kokapena
Koordenatuak48°10′N 6°25′E / 48.17°N 6.42°E / 48.17; 6.42
Azalera5.874 km²
Demografia
Biztanleria360673
Dentsitatea61.401,600272387 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Mugakide ditu Meuse eta Meurthe eta Mosela iparraldean, Rhin Beherea eta Rhin Garaia ekialdean, Belfort Herrialdea eta Saona Garaia hegoaldean eta Marne Garaia mendebaldean.

Historia

Vosgoak, 1790eko martxoaren 4an sortutako 83 departamenduetako bat izan ziren, jatorrizko 83 departamenduen mugak ezartzen zituen 1789ko abenduaren 22ko legea aplikatuz. Lorrena probintziako antzinako lurraldeen zati bat eta inguruko hiri batzuk hartzen ditu, nahiz eta — Frantzia-Prusia Gerraren ondoren — hiri batzuk galdu zituen, Schirmeck kasu, Alsazia-Lorrena alemaniarraren zati izatera pasa zirenak eta, 1919an Frantziak lurralde horiek berreskuratu zituenean, Rhin Beherea departamenduan integratu zirenak.

Herri eta hiri nagusiak

Departamenduak 5.000 baino gehiagoko bederatzi udalerri ditu:[3]

UdalerriaBiztanleria (2019)
Épinal32.256
Saint-Dié-des-Vosges19.576
Golbey8.798
Thaon-les-Vosges8.634
Gérardmer7.807
Remiremont7.691
Neufchâteau6.636
Raon-l'Étape6.205
Rambervillers5.096

Demografia

Bilakaera demografikoa (erroldutako biztanleria)
1801183118411851185618611866
308.920334.169419.992427.409405.708415.585418.998
1872187618811886189118961901
392.987407.082406.862413.707410.196421.412421.104
1906191119211926193119361946
429.812433.914383.684382.100377.980376.926342.315
1954196219681975198219901999
372.523380.676388.201397.957395.769386.258380.952

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak