ZTE

ZTE Corporation telekomunikazioetan espezializatutako konpainia teknologiko bat da. 1985. urtean sortu zen eta egoitza Shenzhenen du (Txina). Telekomunikazio-ekipamenduen eta sare-konponbideen hornitzaile globala da. 1996. urtetik aurrera, produktu eta zerbitzuak eman ditu 135 herrialdetan eta lotura komertzialak ezarri ditu mundu osoko 500 operadore ingururekin.

ZTE
Tomorrow never waits
Datuak
Motanegozioa eta Chinese state-owned enterprise (en) Itzuli
Jarduera sektoreatelecommunications (en) Itzuli
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Jarduera
KidetzaLinux Fundazioa, Wi-Fi Alliance, SD Association (en) Itzuli, CVE Numbering Authority (en) Itzuli, Wireless Power Consortium, ITU Radiocommunication Sector (en) Itzuli, ITU Telecommunication Standardization Sector (en) Itzuli, ITU Telecommunication Development Sector (en) Itzuli eta Z-Wave Alliance (en) Itzuli
Eskumendekoak
Nubia Technology (en) Itzuli
Enplegatuak69.093 (2014)
Ekoizpena
networking hardware (en) Itzuli eta telefono mugikor
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaakzio konpainia
Zeren jabe
Zonergy (en) Itzuli
Ekonomia
Aktiboak106.214.000.000 ¥ (2014)
Diru-sarrerak81.471.000.000 ¥ (2014)
Irabazi garbia2.634.000.000 ¥ (2014)
Ustiapen-mozkina3.538.000.000 ¥ (2014)
Balore-burtsaShenzhen Stock Exchange (en) Itzuli eta Hong Kongeko burtsa
Historia
Sorrera1985
webgune ofiziala
Facebook: ZTEUK Twitter: ZTEPress Youtube: UCTRCHU1B3l7sjI1ohqo2VlA Edit the value on Wikidata

Historia

ZTE hasiera batean Zhongxing Semiconductor Co. izenarekin sortu zen Shenzhenen, Guangdong probintzian, 1985. urtean, Txinako Industria Aeroespazialeko Ministerioarekin elkartutako inbertitzaile talde batek erantsi zuen.[1][2][3] 1993ko martxoan, Zhongxing Semiconductor enpresak izena aldatu zuen Zhongxing New Telecommunications Equipment Co. izatera, 3 milioi RMBko kapitalarekin, eta negozio-eredu berri bat sortu zuen erakunde ekonomiko estatal eta pribatu bezala. ZTEk saltzeko eskaintza publikoa (SEP) egin zuen Shenzheneko burtsan 1997an eta beste bat Hong Kongeko burtsan 2004ko abenduan.[4]

Hasiera batean konpainiak salmenta nazionalen etekina atera bazuen ere, 2004ko Hong Kongeko SEPko diru-sarrerak I+Ga, atzerriko salmentak eta atzerriko ekoizpena are gehiago hedatzeko erabiltzeko konpromisoa hartu zuen. 2006. urtean, CDMA sareetarako eskaera global berrien % 40 hartu zuen, CDMA-tresnerien munduko merkatuan buru izanik bidalketa kopuruaren arabera.[5][6] Urte horretan, ZTEk lortu zuen Kanadako Telusen[7] [8]hornitzaile izatea eta Wi-Fi Aliantzako kide izatea.[9] Herrialde garatuetako bezero gehiago agertu ziren Telusekin loturak izan ondoren (Vodafone, Telefonica, Telstra...) eta CDMA kontratu kopuru gehiago lortu zituzten.

2009. urterako, ZTE mundu osoan GSM telekomunikazio-tresnerien hirugarren hornitzaile handiena bihurtu zen, eta mundu osoan saldutako GSM-tresneri guztien % 20 inguruk ZTE marka zuen.[8] 2011tik aurrera, LTEren patente giltzarrien % 7 inguru ditu eta urte horretan, lehen telefono adimenduna atera zuen, GPS/GLONASS dual nabigazioarekin, MTS 945.

ZTEk mundu mailan 48.000 patente aurkeztu ditu, 13.000 baino gehiago emanda. 2011 eta 2012 urteetan, ZTEri eman zitzaion patenteen eskaera gehien mundu mailan. ZTEk dio diru-sarreren % 10 ikerketara eta garapenera bideratzen duela.

2017ko martxoan, ZTE erruduntzat jo zen Iranera eta Ipar Koreara teknologia estatubatuarra legez kanpo esportatzeagatik merkataritza-zigorrak hautsiz, eta 1,19 mila milioi dolarreko isuna ezarri zion AEBko Merkataritza Departamentuak, sekula esportazioen kontrol hausketengatik jarri den isun handiena.[10]

ZTEk AEBko enpresekin lanean jarraitzeko baimena zuen, kasu horretan inplikatutako langile guztiak zapaltzen bazituen. Hala ere, Merkataritza Departamentuak egiaztatu zuen ZTEk ez zituela terminoak bete eta adierazpen faltsuak egin zituen betetzearen inguruan, 4 pertsona bakarrik kaleratu baitzituen eta beste 35 langileri bonus bat eman baitzien. 2018ko apirilaren 16an, Estatu Batuetako enpresei debekatu egin zien ZTErekin esportatzea zazpi urtez.[11][12] ZTEren mugikor berrien osagaien % 25 baino gehiago Estatu Batuetatik zetorren.[13][14]

2018ko maiatzaren 13an, Estatu Batuetako Donald Trump presidenteak adierazi zuen Txinako Xi Jinping presidentearekin lanean arituko zela debekua atzera botatzeko.[15]Gainera, 2018ko ekainaren 7an, ZTEk akordio bat adostu zuen Merkataritza Departamentuarekin inportazio debekua altxatzeko, 1 mila milioi dolarreko isuna ordaintzen, goi-zuzendaritza osoa aldatzen eta departamentuak aukeratutako betetze-departamentu berri bat ezartzen.[16][17]

Polemikak

Eroskeriak

Norvegia

Telenorrek, Norvegiako telekomunikazio erraldoiak, munduko operadore mugikor handienetakoak, ZTEri debekatu zion "6 hilabetez lizitazioetan eta negozio-aukera berrietan parte hartzea, kontratazio prozedura batean bere jokabide-kodea ustez urratzeagatik" bost hilabetez, 2009ko martxoan amaitu zena.[18]

Filipinak

ZTEk banda zabaleko sarea eraikitzeko Filipinetako gobernuarekin zituen kontratuak, gobernuko funtzionarioen erosketen bidez lortu zituzten ustea zegoen.[19] [20]Proiektua bertan behera utzi zuten.[21]

Zaintza sistemaren salmenta

2010eko abenduan, ZTEk telefono eta Interneteko komunikazioak entzuteko sistemak saldu zizkion Iraneko Telekomunikazio konpaniari, gobernuak kontrolatzen zuena. Sistema honek disidente politikoen jarraipenean lagun dezake.[21]

Segurtasuna

Gutxienez ZTE telefono batean (Estatu batuetan ZTE Score gisa salduta, Cricket eta MetroPCS-en) urrunetik sar daiteke edonor, erraz lortzen den pasahitz batekin.[22]

ZTE eta Huaweik, AEBeko gobernu federalaren salaketa jaso dute; honen arabera, txinako gorbernuak konpainietako telefonoen eta azpiegitura-tresnerien bitartez zainketa egin baititzake.[23] 2012. urtean, Ganberako Inteligentziarako Batzorde Iraunkorrak txosten bat argitaratu zuen, zeinak gomendatzen baitzuen gobernuak enpresa horietako ekipoak erostea debekatzea, segurtasun nazionalaren mehatxu potentzial izan baitzitezkeen.[24][25][26][27] Gobernuak Huawei eta ZTE ekipoak debekatu zituen 2018ko abuztuan; onartutako defentsaren finantzaketa fakturan formalizatu zen.[28]

2020ko India eta txinaren arteko liskarren ondorioz, Indiak iragarri zuen ZTE herrialdeko 5G sarean parte hartzea blokeatuko zuela segurtasun nazionalaren arrazoiengatik.[29]

Filialak

ZTEk nazioarteko hainbat filial ditu, besteak beste, Indonesia, Australia, Alemania, Estatu Batuak, India, Brasil, Sri Lanka, Myanmar, Singapur eta Errumania.

ZTEsoft logotipoa

ZTEsoft IKT industrian parte hartzen du eta BSS/OSS, big data produktuak eta telekomunikazio-operadoreei zerbitzuak eta IKT, smart city eta industria produktuak eta zerbitzuak enpresei eta gobernuei eskaintzen espezializatzen dira.

Nubia Technology ZTE Corporationen erabateko filiala zen, baina gaur egun enpresaren % 49,9a dauka, 2017. urtean saldu egin zuelako.

Netaş Telekomünikasyon logotipoa

Zonergy energia berriztagarrien enpresa bat da, Txinan eta Pakistanen eguzki parkeen bidez elektrizitatea sortzen dituena eta Indonesian palmondo olioaren laborantzan diharduena, bioerregaiak egiteko. ZTE akziodun nagusia da eta 2007an enpresaren sorreran funtsezkoa izan zen, baina entitatearen akzioen gutxiengo bat du.[30]

Netaş Telekomünikasyon A.Ş Turkiako konpainia bat da. ZTEk konpainiaren % 48ko partaidetza hartu zuen 101,3 milioirengatik. 2017an konpainiaren akziodun handiena bihurtzen, baina independientea izaten jarraitzen du.[31]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak