Edukira joan

Friburgo

7°51′00″E / 47.995°N 7.85°E / 47.995; 7.85
Wikipedia, Entziklopedia askea
Friburgo
Freiburg im Breisgau
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko gobernu-eskualde Friburgo
AlkateaMartin Horn (en) Itzuli
Izen ofizialaFreiburg im Breisgau
Jatorrizko izenaFreiburg im Breisgau
Posta kodea79098–79117
Udalerri kodea08311000
Geografia
Koordenatuak47°59′42″N 7°51′00″E / 47.995°N 7.85°E / 47.995; 7.85
Map
Azalera153.04 km²
Altuera278 m
MugakideakBreisgau-Hochschwarzwald (en) Itzuli eta Emmendingen (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria236.140 (2022ko abenduaren 31)
4.292 (2021)
alt_left 123.758 (%52,4) (%47,6) 112.382 alt_right
alt_left 120.698 (%51,1) (%46,7) 110.242 alt_right
Dentsitatea1.543 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0761, 07664, 07665
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBesançon, Innsbruck, Padua, Guildford, Madison, Matsuyama, Lviv, Granada, Isfahan, Wiwilí de Jinotega eta Jiaozuo
MatrikulaFR
freiburg.de
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Friburgo (argipena)»

Friburgo[1] edo Friburgo Breisgau[1] (alemanez Freiburg im Breisgau) Baden-Württemberg estatuko hiri bat da, Alemanian, Breisgau eremuan, Oihan Beltzaren mendebaldean. Friburgo eskualdeko hiriburua da. 224.191 biztanle zituen 2010ean.

Geografia eta Klimaaldatu iturburu kodea

Dreisam ibaiaren inguruan kokatzen da, Scholssbergen magaletan. Hiriaren inguruan Rosskopf eta Bromberg mendiak daude ekialdean eta Schönberg eta Tubiberg hegoaldean. Kaiserstuhl mendien eremua mendebaldean du.

Klima epel eta hezea du. 10'8 °C-ko batezbesteko tenperaturarekin Alemaniako hiri beroenetakoa da. Dena den esan beharra dago tenperatura asko aldatzen dela hiria dagoen lautadatik inguratzen duten mendietara. Prezipiatazioek bestalde Alemaniako batezbestekoa gainditzen dute, 954mm, eta gehienbat udan izaten dira.

    Datu klimatikoak (Friburgo)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)3611162023262521158715.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-2-21481213131162-25.6
Pilatutako prezipitazioa (mm)414153668199898679745851818
Iturria: [2]

Historiaaldatu iturburu kodea

Friburgo 1120an Zähringerreko Dukeak izenak dioen bezala, Freiburg (hiri askea), 1090an eraikitako gazteluarekiko autonomiarekin. Koloniako ereduari jarraiki, berehala hartu zuen merkatua egiteko eskubidea eta Oihan Beltzeko merkatalgune garrantzitsu bihurtu zen. Zilarra, artilea eta egurraren esportazioan oinarritu zuen ekonomia. 1200an katedrala eraikitzen hasi zen.

Merkatal etxe historikoa, 1897

Schauinsland mendiko zilar meategiek Friburgo aberastu zuten Europako hiri aberatsenetako izateraino eta Friburgotarrek Zähringerreko Dukeari 15.000 mila marko ordaidu zizkioten indartsuagoak ziren Habsburgotarren babesean jartzeko. Hauek Austria Urrunaren (Austriatik kanpora Habsburgotarrek zituzten lurren) hiriburu ezarri zuten eta harresiak altxatu zituzten. Garai hartan 8.000 biztanle eta 30 eliza zeuden hirian. 1457an Alberto VI.a Austriakoak Unibertsitatea sortu zuen.

XVItik urrerako mendeak gogorrak izan ziren hiriarentzat. Erreforma Protestantea onartu ez eta Katoliko izatea erabaki zuen. Izurriek eraginda sorgin ehizak izan ziren (1536, 1599) eta sorgin ugari erre zituzten. Hogeita Hamar Urteko Gerrak (1618-48) Friburgoren populazioa 10.000tik 2.000ra jeitsi zuen eta hiria eskuz esku ibili zuten austriarrek, frantziarrek, suediarrek eta espainiarrek, 1745ean berriro Austriak hartu zuen arte. Napoleonek 1805ean Rhineko Konfederazioan sartu zuen eta 1815etik aurrera Badenen egon da.

Bigarren Mundu Gerran britainiarrek gogor bonbakatu zuten eta 1945ean Frantziarren Okupazio eremua gelditu zen. Frantziako armadak bertan jarraitu izan du 1991 arte.

Ondasun nabarmenakaldatu iturburu kodea

  • Friburgoko Münster (Freiburger Münster): 1200 eta 1330 artean eraikitako katedrale gotikoa da. Dorre ikusgarria du 116 metrotako garaiera duena.
  • Merkatal etxe historikoa (Historisches Kaufhaus): XVI mendeko etxe gotikoa, inguruko finantza erdigunea izateko egina.
  • Schlossberg mendia: "Gazteluaren mendia" esan nahi du. Bertan oraindik 1090an eraikitako gazteluaren hondarrak ikus daitezke.
  • Unibertsitate auzoa: Antzinako eraikinak eta art nouveau estiloko eraikinak nahasten dira auzo honetan.

Ekologiaaldatu iturburu kodea

Sakontzeko, irakurri: «Vauban (Friburgo)»

Vauban hirian dagoen ekoauzoa da, 5.000 biztanle eta 600 lanpostu dituena, "eredu iraunkorreko auzo" izateko eraiki da.

Kirolakaldatu iturburu kodea

Hiriko futbol taldea Freiburger FC da. Gaur egun behe mailatan ari bada ere 1907an Alemaniako Txapelketa irabazi zuen.

Hiri senidetuakaldatu iturburu kodea

Friburgo ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Demografiaaldatu iturburu kodea

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekakaldatu iturburu kodea



🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna