Edukira joan

Yolanda Alzola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yolanda Alzola
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1970eko azaroaren 3a (53 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : informazio-zientziak
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea eta aktorea
IMDB: nm0023688 Edit the value on Wikidata

Yolanda Alzola Agirre[1] (Gernika, Bizkaia, 1970eko azaroaren 3a) telebista aurkezlea eta aktorea da.[2][3] Bere saioa ezagunenak Lo que faltaba (ETB2) eta Bricomania (Telecinco, Antena 3, Nova) izan dira.[2]

Biografiaaldatu iturburu kodea

Gernikan jaio zen 1970eko azaroaren 3an, baina Durangon bizi izan da beti. Aita, aitona eta birraitona harotzak izan ziren eta Alzolak ondo gogoratzen ditu txikitan baserrian baserrian altzariak sortu edo konpontzen ari zireneko irudiak. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn (Euskal Herriko Unibertsitatea). Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.[2]

Telebista lanengatik da ezaguna, baina Radio Euskadin ere aritu zen kirol esatari.[4]

Lan ibilbideaaldatu iturburu kodea

Arte Ederrak ikasi zituen, baina casting baterako egunkari batean egindako iragarki batek telebistara eraman zuen 90eko hamarkadaren hasieran. Eta hantxe jarraitu du. Bere lehen telebista lana ETB 1en, Euskal Telebistako lehen kanaleko Baietz barrez lehertu, bideo-jokoei buruzko formatu berritzailea izan zen. Gero, beste proiektu asko iritsi ziren, eta arte-ikasle gazteak “arazorik gabe” uztartu ahal izan zituen unibertsitate-urteetan. Ikasketak amaitu zituenean, Madrilera joan zen publizitatean aritzeko. Lan asko egin zituen. Gogoan du Mar Saurari iragarki glamourtsuenak ematen zizkiotela, eta berari iragarki arruntenak, sinpleenak. Iragarki nabarmenetako bat Ausoniarena izan zen.[2]

Euskal Herrian ezaguna egin zen 1997tik 2004ra ETB2ko Lo Que Faltaba saioa aurkeztu zuenean Txetxu Ugalderekin batera.[4] 1000 saiotik gora egin zituen. Kopuru horretara iritsi zirela ospatzeko, Bilboko Guggenheimetik bertatk egin zuten saioa.[5] Arrakasta izan zuen saioak, eta, horren ondorioz, estatuko telebistak, Antena 3 Televisión hain zuzen, Yolandaren lanak erakarrita, uda batean Gusto a verano saioan Ana Rosa Quintana aurkezlea ordezkatu zuen, eta Pedro Piquerasi ere lagundu zion San Sebastián de los Reyeseko kanaleko goizetan.[2]

Espainia mailan, ostera, Bricomania eta Decogarden saioek egin zuten ezagun. 2004an Lo que faltaba saioa amaitu zenean, 16 urtez Brikomania taldearekin lotuta egon zen. Formatu horretan (Decogarden aldaerarekin) milaka brikolaje-lan egin ditu Telecinco, Antena 3 edo Nova katerako... Gipuzkoako 500 baino etxe baino gehiagotan egon da grabatzen. Alzolaren iritziz telebista egiazkoa eta hurbila izan behar da.[2] 2020ko urrian, NOVA kateak iragarri zuen COVID-19 pandemiatik eratorritako osasun-krisiak eragindako murrizketen ondorioz, Bricomania saioaren amaiera.[6][7] Decogarden bideo ugari ditugu sarean modu erraz batean nola egin lanak azalduta.[8] Ikea, Leroy Merlin edo Cortinadecorrekin lankidetzak egin ditu.[2]

2021ean Radio Euskadi irratiko Bulevard Magazin saioan hasi zen etxerako dekorazio zein landara-aholkuak ematen.[9]

2023an ETB-2 kateko Ane Ibarzabalek aurkezten duen ‘Nos echamos a la calle’ saioko laguntzailea da eta aholkuez gain, hainbat lantxo egiten irakasten du.[10]

2023ko irailean iragarri zen ETB2n Julian Iantzik aurkeztuko duen Esta casa es una mina lehiaketa berrian parte hartuko duela Ahikar Azkona eta Mario Campoyrekin. [11]

Telebistanaldatu iturburu kodea

Saioakaldatu iturburu kodea

Telesailakaldatu iturburu kodea

Zinemanaldatu iturburu kodea

  • Reinas (2005)
  • Carretera y manta (2000)
  • Calor... y celos (1996)
  • Niño nadie

Zinemaaldatu iturburu kodea

UrteaIzenburuaPertsonaiaZuzendaria
2005ReinasKazetariaManuel Gómez Pereira
2000Carretera y mantaemakume arrantxeraAlfonso Arandia
1996Calor... y celosIreneJavier Rebollo

Sariakaldatu iturburu kodea

  • 1999ko Iparragirre saria ETBko aurkezle onenari.

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna