1991ko Frantziako Tourra

1991ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 78. edizioa izan zen. 1991ko uztailak 6 eta 28 artean ospatu zen, 3914 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan banatuta, garaileak batez beste 38,747 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Lyonen hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.

1991ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa78. Frantziako Tourra
Etapak23
Datakuztailak 6 – 1991.eko uztailak 28
Luzera3.914 km
HerrialdeaFRA Frantzia
ESP Espainia
Irteera-lekuaLyon
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak158
Bataz besteko abiadura38,743 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Miguel Indurain (Banesto)
TxapeldunordeaITA Gianni Bugno (Gatorade-Chateau d'Ax)
HirugarrenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Vagabond)
Puntukako sailkapenaURS Djamolidine Abdoujaparov (Carrera Jeans-Vagabond)
Eskalatzailerik onenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Vagabond)
Gazte onenaCOL Álvaro Mejía (Postobón–Manzana–Ryalcao)
Talderik onenaESP Banesto
◀19901992▶
Dokumentazioa

Tour hau irabazteko faboritoen artean aurretik jada Tourren bat irabazi zuten batzuk, Laurent Fignon, Pedro Delgado eta Greg LeMond kasu, eta, beste aldetik, Erik Breukink zeuden.

Lehen etapak bi zati izan zituen, lineako etapa bat goizez, eta hau amaitu eta hiru ordura, 36 kilometroko taldekako erlojupeko bat. Honek nolabaiteko polemika sortu zuen, eta txirrindulariren batzuk, Stephen Roche kasu, kanporatuak izan ziren. Eguna amaitzean, Rolf Sörensen daniarra zen Frantziako Tourreko lider berria. Alabaina, maillot horia 5. etapan galduko zuen, erorketa baten ondorioz lepauztaia hautsita abandonatu behar izan zuenean.

6. etapan, Arras eta Le Havre artean, Tourraren historiako ihesaldirik luzeenetako bat gertatu zen, Thierry Mariek protagonizatu zuena, nork berak bakarrik 234 kilometo egin zituen, etapa horretan merezitako garaipena lortuz.

8. etapararte, 73 kilometroko bakarkako erlojupekoa zena, ez ziren garaile izateko benetako hautagaiak agertzen hasi. Miguel Indurainen lehen garaipena izan zen Tour hartan, eta erlojupekoan aditua zela argi erakusten zuena, Greg LeMond zortzi segundogatik garaituz. Etapa honen ondoren, Pedro Delgadok lider berria zen Greg LeMondekin bi minutu baino gehiago galtzen zituen.

Hurrengoko etapa, brasildar txirrindulari baten lehen garaipena izan zen Tourrean, Mauro Ribeirok Rennesen amaitu zen etapa irabaztean. Bi egun beranduago, PDM taldeak osorik lasterketa utziko zuen alimentu toxikazio baten ondorioz.

12. etapan muga zeharkatu eta Jaka hiri aragoiarrean amaitzen zen. Luc Leblanc eta Charly Mottet frantziarraren ihesaldi batek, lagun bezala Pascal Richard suitzarra zutela, lider aldaketa bat suposatu zuen, Leblanc gaztearen mesedetan, faboritoen taldeari 6 minutu baino gehiago atera ondoren. Baina etapa erabakigarria 13.a izango zen, lehen aldiz Val Louronen amaitzen zena. Miguel Indurainek Tourmaleten jaitsieran ihes egin zuen, eta, Claudio Chiapuccirekin batera, beranduago batuko zitzaiona, azken honen garaipenarekin eta Indurain lider berri bihurtuta amaituko zen ihesaldi bat protagonizatu zuten. Gianni Bugnok minutu bat baino gehixeago galdu zuen helmugan, Greg LeMond zazpi minutu baino gehiagora iritsi zen bitartean. Pedro Delgado, ordurako sailkapen nagusian oso galduta, luxuzko laguntzaile bihurtuko zen Indurainentzat.

Erdialdeko Mendigunean zehar etapa oso mugitu batzuen ondoren, 17. etapa iritsi zen, Alpe d'Huezen amaitzen zena. Miguel Indurain bigarren iritsi zen, Gianni Bugnorekin batera, mendate mitiko honetan irabazle izango zena.

Alpeetatik irten ondoren, Indurainek jada nahiko abantaila erosoa zuen bere arerioekiko, eta oraindik azken erlojupekoa geratzen zen, 57 kilometrokoa, non, berriz ere, nafarrak irabaziko zuen.

Azken etapan, Champs Elyséesetan amaitzen zena, Djamolidine Abdoujaparov uzbekerak garaipena lortzea eragotzi zion erorketa ikusgarri bat jasan zuen, garaipena Dimitri Konysheventzat izango zelarik. Alabaina, horrek ez zuen puntukako sailkapenean uzbekeraren garaipena eragotzi.

1991n agertzen hasi zen Indurain txapeldun bezala, eta Gianni Bugno eta Claudio Chiapucci bezalakoen konfirmazio urtea ere izan zen, bi hauek Indurainekin batera Tourreko podiumean egon zirelarik.

Parte-hartzaileak

Hauek dira 1991ko Frantziako Tourrean parte hartu zuten txirrindulariak:

Z
Z
Carrera Jeans
CAR
PDM Concorde
PDM
1Greg LeMond
2Eric Boyer
3Philippe Casado
4Bruno Cornillet
5Gilbert Duclos-Lassalle
6Atle Kvalsvoll
7François Lemarchand
8Robert Millar
9Jérôme Simon
Kirol zuzendaria:
-
11Claudio Chiappucci
12Djamolidine Abdoujaparov
13Guido Bontempi
14Alessandro Gianelli
15Erich Maechler
16Jure Pavlic
17Giancarlo Perini
18Vladimir Poulnikov
19Enrico Zaina
Kirol zuzendaria:
-
21Erik Breukink
22Raúl Alcalá
23Falk Boden
24Martin Earley
25Seán Kelly
26Uwe Raab
27Jos Van Aert
28Jean-Paul van Poppel
29Nico Verhoeven
Kirol zuzendaria:
-
Banesto
BAN
ONCE
ONC
Gatorade - Chateau D'ax
GAT
31Pedro Delgado
32Marino Alonso
33Dominique Arnaud
34Jean-François Bernard
35Miguel Indurain
36Javier Lukin
37Fabrice Philipot
38Jesús Rodríguez Magro
39Abelardo Rondón
Kirol zuzendaria:
José Miguel Echávarri
41Marino Lejarreta
42Eduardo Chozas
43Herminio Díaz Zabala
44Anselmo Fuerte
45Stephen Hodge
46Miguel Martínez Torres
47Melchor Mauri
48José Luis Villanueva
49Johnny Weltz
Kirol zuzendaria:
Manolo Saiz
51Gianni Bugno
52Giuseppe Calcaterra
53Marco Giovannetti
54Roberto Gusmeroli
55Camillo Passera
56Antonio Santaromita
57Jan Schur
58Valerio Tebaldi
59Stefano Zanatta
Kirol zuzendaria:
Lotto - Superclub - MTB
LOT
Motorola
MOT
Amaya Seguros
AMA
61Johan Bruyneel
62Peter De Clercq
63Sammie Moreels
64Johan Museeuw
65Jan Nevens
66Hendrik Redant
67Frank Van den Abbeele
68Rik Van Slycke
69Patrick Verschueren
Kirol zuzendaria:
-
71Andrew Hampsten
72Phil Anderson
73Steve Bauer
74Andy Bishop
75Mike Carter
76Ron Kiefel
77Dag-Otto Lauritzen
78Sean Yates
79Urs Zimmermann
Kirol zuzendaria:
-
81Fabio Parra
82Patrice Esnault
83Enrique Gerrikagoitia
84Roland Le Clerc
85Jesús Montoya
86Javier Murgialdai
87Per Pedersen
88Ronan Pensec
89Fernando Quevedo
Kirol zuzendaria:
Álvaro Pino
Castorama
CAS
Helvetia
HEL
Ryalcao - Postobón
RYA
91Laurent Fignon
92Dominique Arnould
93Jean-Claude Bagot
94Christophe Lavainne
95Luc Leblanc
96Thierry Marie
97Bjarne Riis
98Pascal Simon
99Frédéric Vichot
Kirol zuzendaria:
Cyrille Guimard
101Gilles Delion
102Serge Demierre
103Mauro Gianetti
104Dominik Krieger
105Henri Manders
106Pascal Richard
107Gérard Rue
108Peter Stevenhaagen
109Guido Winterberg
Kirol zuzendaria:
-
111Luis Herrera
112Alberto Camargo
113Henry Cardenas
114Arsenio Chaparro
115Carlos Mario Jaramillo
116Álvaro Mejía
117Gerardo Moncada
118Reynel Montoya
119Óscar de Jesús Vargas
Kirol zuzendaria:
-
Ceramiche Ariostea
ARI
RMO - Mavic - Liberia
RMO
TVM - Sanyo
TVM
121Moreno Argentin
122Davide Cassani
123Bruno Cenghialta
124Roberto Conti
125Alberto Elli
126Rolf Gölz
127Massimiliano Lelli
128Marco Lietti
129Rolf Sörensen
Kirol zuzendaria:
-
131Charly Mottet
132Éric Caritoux
133Thierry Claveyrolat
134Thierry Laurent
135Pascal Lino
136Marc Madiot
137Yvon Madiot
138Mauro Ribeiro
139Michel Vermote
Kirol zuzendaria:
-
141Gert-Jan Theunisse
142Thomas Barth
143Rob Harmeling
144Vassili Jdanov
145Dimitri Konyshev
146Eddy Schurer
147Jan Siemons
148Jesper Skibby
149Serguei Ouslamine
Kirol zuzendaria:
Panasonic - Sportlife
PAN
Weinmann - Eddy Merckx
WEI
Histor - Sigma
HIS
151Rudy Dhaenens
152Viatcheslav Ekimov
153Maurizio Fondriest
154Olaf Ludwig
155Guy Nulens
156Marc Sergeant
157Eric Van Lancker
158Marc Van Orsouw
159Dimitri Zhdanov
Kirol zuzendaria:
-
161Thomas Wegmuller
162Alfred Achermann
163Carlo Bomans
164Michel Dernies
165Jan Goosens
166Rolf Jaermann
167Werner Stutz
168Rudy Verdonck
169Ludwig Willems
Director deportivo:
-
171Uwe Ampler
172Étienne De Wilde
173Brian Holm
174Andreas Kappes
175Soren Lilholt
176Wilfried Peeters
177Remig Stumpf
178Benjamin Van Itterbeeck
179Didier Virvaleix
Kirol zuzendaria:
-
Toshiba
TOS
Buckler
BUC
Tonton Tapis - Corona
TON
181Laurent Jalabert
182Henri Abadie
183Thierry Bourguignon
184Christian Chaubet
185Martial Gayant
186Pascal Lance
187Philippe Louviot
188Olaf Lurvik
189Denis Roux
Kirol zuzendaria:
-
191Steven Rooks
192Gerrit De Vries
193Frans Maassen
194Jelle Nijdam
195Twan Poels
196Gerrit Solleveld
197Edwig Van Hooydonck
198Eric Vanderaerden
199Wiebren Veenstra
Kirol zuzendaria:
-
201Stephen Roche
202John Carlsen
203Jean-Claude Colotti
204Dirk De Wolf
205Patrick Jacobs
206Francis Moreau
207Atle Pedersen
208Laurent Pillon
209Lawrence Roche
Kirol zuzendaria:
-
CLAS - Cajastur
CLA
211Pello Ruiz Cabestany
212Manuel Jorge Domínguez
213Javier Duch Ballestar
214Nico Emonds
215Francisco Espinosa
216Iñaki Gastón
217Alberto Leanizbarrutia
218Francisco Javier Mauleon
219José Manuel Oliveira
Kirol zuzendaria:
Juan Fernández

Etapak

EtapaDataIbilbideaKilometroakEtapa garaileaSailkapen nagusiko liderra
Pr.uztailak 6Lyon-Lyon5,4 (erlojupekoa)  Frantzia Thierry Marie  Frantzia Thierry Marie
1a (1)uztailak 7Lyon-Lyon114,5  Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov  Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
1a (2)uztailak 7Bron-Chassieu36,5 (taldekako erlojupekoa)  Italia Ceramiche Ariostea  Danimarka Rolf Sørensen
2auztailak 8Villeurbanne-Dijon210,5  Belgika Étienne De Wilde  Danimarka Rolf Sørensen
3auztailak 9Dijon-Reims286  Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov  Danimarka Rolf Sørensen
4auztailak 10Reims-Valenciennes149,5  Herbehereak Jelle Nijdam  Danimarka Rolf Sørensen
5auztailak 11Arras-Le Havre259  Frantzia Thierry Marie  Frantzia Thierry Marie
6auztailak 12Le Havre-Argentan196,5  Herbehereak Jean-Paul van Poppel  Frantzia Thierry Marie
7auztailak 13Argentan-Alençon73 (erlojupekoa)  Euskadi Miguel Indurain  Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
8auztailak 14Alençon-Rennes161  Brasil Mauro Ribeiro  Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
9auztailak 14Rennes-Quimper207,5  Australia Phil Anderson  Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
10auztailak 16Quimper-Saint-Herblain246  Frantzia Charly Mottet  Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
11ªuztailak 18Pau-  Espainia Jaca192  Frantzia Charly Mottet  Frantzia Luc Leblanc
12auztailak 19  Espainia Jaca-Val Louron232  Italia Claudio Chiappucci  Euskadi Miguel Indurain
13auztailak 20Saint-Gaudens-Castres172,5  Italia Bruno Cenghialta  Euskadi Miguel Indurain
14auztailak 21Albi-Alès235  Italia Moreno Argentin  Euskadi Miguel Indurain
15auztailak 22Alès-Gap215  Italia Marco Lietti  Euskadi Miguel Indurain
16auztailak 23Gap-Alpe d'Huez125  Italia Gianni Bugno  Euskadi Miguel Indurain
17auztailak 24Le Bourg-d'Oisans-Morzine255  Frantzia Thierry Claveyrolat  Euskadi Miguel Indurain
18auztailak 25Morzine-Aix-les-Bains177  Errusia Dimitri Konyshev  Euskadi Miguel Indurain
19auztailak 26Aix-les-Bains-Mâcon160  Errusia Viatcheslav Ekimov  Euskadi Miguel Indurain
20auztailak 27Lugny-Mâcon57 (CRI)  Euskadi Miguel Indurain  Euskadi Miguel Indurain
21auztailak 28Melun-Paris178  Errusia Dimitri Konyshev  Euskadi Miguel Indurain

Sailkapenak

Sailkapen nagusia

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Miguel Indurain Euskal HerriaBanesto101 o 01 min 20 s
2. Gianni Bugno ItaliaGatorade-Chateau d'Ax+ 3 min 36 s
3. Claudio Chiappucci ItaliaCarrera Jeans-Vagabond+ 5 min 56 s
4. Charly Mottet FrantziaRMO+ 7 min 37 s
5. Luc Leblanc FrantziaCastorama-Raleigh+ 10 min 10 s
6. Laurent Fignon FrantziaCastorama-Raleigh+ 11 min 27 s
7. Greg LeMond Ameriketako Estatu BatuakZ+ 13 min 13 s
8. Andrew Hampsten Ameriketako Estatu BatuakMotorola+ 13 min 40 s
9. Pedro Delgado EspainiaBanesto+ 20 min 10 s
10. Gérard Rué FrantziaHelvetia-La Suisse+ 20 min 13 s
11. Eduardo Chozas EspainiaONCE+ 21 min 00 s
12. Abelardo Rondón KolonbiaBanesto+ 26 min 47 s
13. Gert-Jan Theunisse HerbehereakTVM-Sanyo+ 27 min 10 s
14. Jean-François Bernard FrantziaBanesto+ 28 min 57 s
15. Maurizio Fondriest ItaliaPanasonic-Sportlife+ 30 min 09 s
16. Denis Roux FrantziaToshiba+ 30 min 40 s
17. Éric Caritoux FrantziaRMO+ 32 min 39 s
18. Alberto Camargo KolonbiaPostobón–Manzana–Ryalcao+ 32 min 54 s
19. Álvaro Mejía KolonbiaPostobón–Manzana–Ryalcao+ 33 min 52 s
20. Frédéric Vichot FrantziaCastorama-Raleigh+ 36 min 43 s
21. Gilles Delion FrantziaHelvetia-La Suisse+ 38 min 43 s
22. Javier Murgialdai Euskal HerriaAmaya Seguros+ 39 min 11 s
23. Jérôme Simon FrantziaZ+ 39 min 14 s
24. Fabrice Philipot FrantziaBanesto+ 41 min 56 s
25. Thierry Bourguignon FrantziaToshiba+ 42 min 32 s
Iturria : ProCyclingStats


Puntukako sailkapena
1.Djamolidine Abdoujaparov  UzbekistanCAR316 puntu
2.Laurent Jalabert  FrantziaTOS263 puntu
3.Olaf Ludwig  AlemaniaPAN175 puntu


Mendiko sailkapena
1.Claudio Chiappucci  ItaliaCAR312 puntu
2.Thierry Claveyrolat  FrantziaRMO277 puntu
3.Luc Leblanc  FrantziaCAS164 puntos


Gazteen sailkapena
1.Álvaro Mejía  KolonbiaRYA101h 35' 12"
2.Gerrit De Vries  HerbehereakBUC+ 20' 55"
3.Dominik Krieger  AlemaniaHEL+ 55' 29"


Taldekako sailkapena
1.Banesto  EuskadiBAN-
2.Castorama  FrantziaCAS-
3.RMO-Mavic-Liberia  FrantziaRMO-

Kanpo estekak



Aurrekoa
1990eko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1991ko uztailak 6 eta 28 artean ospatua
Ondorengoa
1992ko Frantziako Tourra