2011ko Sendaiko lurrikara eta tsunamia

2011ko Sendaiko lurrikara eta tsunamia (東北地方太平洋沖地震, Tōhoku Chihō Taiheiyō-oki Jishin[6], hitzez hitz Tōhoku eskualdeko Ozeano Bareko kostako lurrikara) 2011ko martxoaren 11n Japoniako kostaldetik gertu gertaturiko 8,9 edo 9,1 magnitudeko megabultzada lurrikara bat izan zen. 10 metroko olatuak zituen tsunamia sortu zuen.[7] Japoniako Agentzia Meteorologikoaren lurrikaren intentsitate eskalan 7ko intentsitatea izan zuen[8] Miyagi Prefekturan, eta hasieran 7,9ko magnitudea eman zitzaion[8]. Japoniako Agentzia Metereologikoak tsunamiaren intentsitatea 8,4koa zela adierazi zuen, [9] nahiz eta gero 8,8ra igo zuten.[10] Lurrikararen fokoa Oshika Penintsulan kokatu zuten, Tohoku eskualdearen ekialdeko kostaldean, 2011ko martxoaren 11ko 5:46 UTCtan (14:46ak bertan), 24,4 kilometroko sakonera.[11] 2021ean argitaratutako datu ofizialek diotenez, 19.747[12] gizabanako hil ziren, 6.242[13] zauritu, eta beste 2.556[14] desagertu.

2011ko Sendaiko lurrikara eta tsunamia
Irudia
Map
MotaMegabultzada lurrikara
tsunami
off Sanriku earthquake (en) Itzuli
multi-segment earthquake (en) Itzuli
Q18460157 Itzuli
Data2011ko martxoaren 11 (14:46:18 (en) Itzuli. Japan Standard Time (en) Itzuli)
Iraupena160 s
KokalekuIpar Ozeano Barea
HerrialdeaJaponia
Kausamechanism of the 2011 Tōhoku earthquake and tsunami (en) Itzuli
Honen ondorioaAftermath of the 2011 Tōhoku earthquake and tsunami (en) Itzuli
Fukushimako istripu nuklearra
Lurrikararen momentu sismikoa9,1
Magnitudea Richter eskalan9
Mercalli intentsitate eskalaMercalli scale IX (en) Itzuli
Sakonera bertikal32 km
24 km (hipozentro)
Erreplikak13.386 (2018ko martxoaren 6a)
Pertsona hilak19.759 (2016ko urtarrilaren 8a)
Pertsona zaurituak6.242
Pertsona desagertuak2.553
Kaltetuak280.926 eraikin (2018ko martxoaren 9a)
Kalteen kostuaAftermath of the 2011 Tōhoku earthquake and tsunami (en) Itzuli: 16.900.000 M¥
Fukushimako istripu nuklearra: 21.500.000 M¥
Suntsituak121.778 eraikin (2018ko martxoaren 9a)

8,9ko magnitudearekin, Japonian inoiz ikusitako lurrikara handiena da,[7] eta munduko 7.a.[15][16] Baliteke Japonian azken 1.200 urtean izandako lurrikararik handiena izatea.[17]

Lurrikara

2011ko Sendaiko lurrikara Honshuko kostaldetik gertu izan zuen epizentroa. Falla batean emandako konpresioagatik gertatu zen, Ipar Amerikako plaka eta Ozeano Bareko plakaren subdukzio zonatik gertu edo subdukzio eremuan bertan. Lurrikara honen latitudean Pazifikoko plaka mendebalderantz mugitzen da, Ipar Amerikako plakarekiko 83 mm/urteko abiaduran. Pazifikoko plaka Japoniaren azpian sartzen da Japoniako fosan eta mendebaldean Eurasiaren azpian sartzen da. Lurrikara honen kokapena, sakonera eta mekanismo fokala kontuan harturik subdukzio eremuan gertaturiko bultzadaren ondorioz sorturiko lurrikara izan zela esan daiteke. Okhotskeko plakak eta Amuriako plakak ere rolen bat joka dezakete lurrikara hura ulertzeko garaian.[18]

Martxoaren 11ko lurrikarak lehenago mugimendu txikiagoak izan zituen. Martxoaren 9an 7,2ko magnitudeko beste lurrikara bat gertatu zen Sendaiko lurrikaratik 40 kilometrora eta egun berean beste 3 lurrikara gertatu ziren 6 Mw baino handiagoak.[18] Lurrikara hau baino minutu bat lehenago Lurrikaren Abisu Goiztiarrak telebista bidezko abisua eman zuen. Litekeena da milioika pertsonek neurriak hartu izana eta bizitza asko salbatu izana.[19]

Lurrikara gertatu ondoren hainbat erreplika egon dira. Japonian 15:06ak zirenean 7.0ko magnitudea zuen lurrikara gertatu zen, 7,4koa 15:15tan eta 7,2koa 15:26tan. Horren ostean 4,5eko magnitudea baino handiagoa izan zuten 300 lurrikara baino gehiago gertatu ziren.[20] Hasiera batean 7,9ko magnitudea eman bazioten ere USGSk magnitudea igo zuen 8,8 eta 8,9 ingurura. Beste iturri batzuek 9,0 eta 9,1era igo zuten magnitudea.[21]

1973tik Japoniako fosak 7 Mw baino handiagoak diren 9 lurrikara izan ditu. Orain arte handiena 1994ko abenduan izan zen, 7,8ko lurrikara batek 3 hildako eta 700 zauritu eragin zituenean, lurrikara hau baino 260 kilometro iparralderago. 1978ko ekainak 7,7ko lurrikara batek 22 hildako eta 400 zauritu eragin zituen.[18]

Energia

Lurrikara honek askatu zuen lurrazaleko energia (Me) 1.9±0.5×1017 joule izan zen[22]. Energia hori lurrikara eta tsunamian disipatua izan zen eta 2004ko Indiako ozeanoko lurrikararen bikoitza izan zen. Lurrikara hark 230.000 pertsona hil eta Apung 1 itsasontzia, 2.600 tonakoa, 2-3 kilometro mugitu zuen lur barnerantz. Marcia McNutt USGSko zuzendariaren esanetan lurrikara honek askatutako energiak Los Angeles bezalako hiri bat urtebetez argitu ahal izango luke.[23] Askatutako energia osoa (Mw) hori baino 200.000 aldiz handiagoa izan zen eta USGSren WPhase Moment Solution tresnak 3.9×1022 jouletan kalkulatu zuen,[24] 2004ko Sumatrako lurrikara baino pixka bat gutxiago. Energia hau 9.32 teraton TNT bezlaakoa lizateke, gutxi gorabehera 600.000.000 Hiroshimako bonba edo 186.400 aldiz inoiz egondako leherketarik handiena .

Tsunamia

Tsunamiaren eragina, beste herrialde batzuetan

EskualdeaEbakuazioaTsunami alertaTsunamiaren altueraHildakoakIturria
TaiwanBaiBai10 cm0[25]
Zeelanda BerriaEzBai40 cm0[26]
Guam, AEBBaiBai40 cm0[27][28][29]
Marianak, AEBBaiBai40 cm0[27][28]
Hawaii AEBBaiBai2.1 m0[30][31]
FilipinakBaiBaiMetro 10[32][33]
PalauBaiBai11 cm0[32][34][35][29][36][29][37]
Nanumea, TuvaluBaiBai"Bi olatu txiki"0[38]
Ipar Sulawesi eta Molukak, IndonesiaBaiBai10 cm0[32][33][32][39][25]
Okhotsk itsasoaren kostaldea, ErrusiaEzezagunaEzezaguna3.3 m0[40]
Kurilak, ErrusiaBaiBai3,3 m0[40][41]
Midway AtoloiaEzEz1.5 m0[42][42]
Maui, Hawaii, AEBBaiBai2.1 m0[43][42]
Shemya, Alaska, AEBBaiBai1.5m0[42]
Aleutian Islands, Alaska, AEBBaiBai1.5m0[42]
Kona kostaldea, Hawaii, AEBBaiBai3.7m0[42]
Wake, AEBBaiBai1.8m0[42][29]
Kalifornia, AEBBaiBai2m0[44][45]
Ozeano Bareko kosta, MexikoEzBai70 cm0[46]
Britainiar Kolunbia, KanadaBaiBai50 cm0[47]
Tahiti, Fantziar PolinesiaBaiBai40 cm0[48][49]
Pazko uhartea, TxileBaiBai30 cm0[50]

Istripu nuklearra

Artikulu nagusia: «Fukushimako istripu nuklearra»

2011ko Sendaiko lurrikarak Japoniako zentral nuklear guztiak geldiarazi zituen, baina epizentrotik hurbilen zegoen Fukushima I zentral nuklearraren kasuan, lehen eta hirugarren erreaktoreen hozte sistemak akatsa izan zuen eta leherketa izan zen 2011ko martxoaren 12an[51], eta zentralaren inguruan bizi ziren 100.000 pertsona euren etxeetatik atera behar izan zituzten.

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.