Kurilak

Kurilak[1] edo Kuril uharteakerrusieraz: Кури́льские острова́translit.: Kurilskiye ostrova, /kʊˈrʲilʲskʲɪjə ɐstrɐˈva/ ahoskatua edo errusieraz: островá Тисимаtranslit.: ostrova Tisima; japonieraz: "Kuril uharteak" (japonieraz: クリル列島 Kuriru rettō?)edo "mila uharteak" (japonieraz: 千島列島 Chishima rettō?)uhartedi bat da. Uharte gehienak sumenditsuak dira. Ipar-mendebalderantz, Japoniako Hokkaido uhartetik Errusiako Kamtxatka penintsularantz doaz, eta Okhotskeko itsasoa Ozeano Barearen iparraldetik banatzen dute, Sakhalingo errusiar oblastaren zati dira.

Kurilak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaAlaid (en) Itzuli
Garaiera2.339 m
MotaUhartedi eta disputatutako lurralde
Azalera10.500 km²
Geografia
Map
Koordenatuak47°00′N 152°06′E / 47°N 152.1°E / 47; 152.1
UTC orduaMagadango ordua eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Sakhalin oblasta
Ur-gorputzaOkhotskeko itsasoa
Ozeano Barea
Mendizaletasuna

Izena, ainu aborigenen hizkuntzatik dator. Hizkuntza honetan, kur hitzak "gizon" esan nahi du.

Historia

Ainu aborigenak uharte haietan oso antzinatik bizi dira, errusiarrek XVIII. mendean bertatik bota zituzten arte. Japonia uharte haietaz jabetu zen 1875ean (San Petersburgoko Ituna), Sakhalin Errusiari uztearen truke. Errusiak hartu egin zituen Bigarren Mundu Gerraren ondoren (San Frantziskoko Ituna), baina Japoniak, oraindik, hegoaldeko hereneko uharteak aldarrikatzen ditu (Kuril uharteetako gatazka), hau da, Etorofu, Kunashiri, Shikotan eta Jabomai: Japonian, Iparraldeko Lurraldeak izenaz ezagutzen dira.

Geografia

Uharteak euren lainoagatik ospetsuak dira. Alga eta arrainetan aberatsak dira. Atlasov, Iparraldeko hereneko uhartea (Oyakoba japoniarrentzat), sumendi kono ia perfektu bat da.

Geologikoki, Kuril uhartedia uharte arku bat da, uhartedi mota bat, plaka tektoniko ozeaniko batek beste baten aurka subdukzioa egiten duen heinean eratua, haren fusioa eta horren ondoren datorren magma igoerarengatik.

Uharteak

Kuril uharteen kokapena Ozeano Barearen mendebaldean

Taula honetan, Kuril uharteak ipar-ekialdetik hego-mendebalderantz zerrendatzen dira. Uharteotaz gain, dozena bat uharte eta harkaitz txikiago ere daude.

Izen errusiarraIzen japoniarraAzalera
km²tan
Gehienezko garaiera
metrotan
Latitudea ILongitudea E
Iparraldeko taldea
XumxuShumushu38818950º45'156º20'
AtlasovOyakoba150233950º50'155º30'
ParamuxirHoromushiru2053181650º30'155º40'
AntsiferovShirinki774750º12'154º58'
MakanruxiMakanrushi49117149º45'154º25'
OnekotanOnekotan425132449º25'154º45'
KharimkotanHarimukotan68115749º05'154º30'
EkarmaEkaruma30117048º55'153º55'
TxirinkotanChirinkotan674248º58'153º30'
XiaxkotanShasukotan12293448º50'154º05'
Erdialdeko taldea
RaikokeRaikoke4,655148º17'153º15'
MatuaMatsuwa52144648º05'153º10'
RasshuaRasushua6794847º45'153º00'
UshishirUshishiru540147º30'152º50'
KetoyKetoi73117247º20'152º30'
SimushirShimushiru353153947º00'151º55'
Hegoaldeko taldea
BroutonaBuroton780046º43'150º45'
TxirpoiTxerupoi2169146º30'150º55'
Brat TxirpojevBuratto Cherupoefu1674946º28'150º50'
UrupUruppu1450142645º50'149º55'
IturupEtorofu3200163444º50'147º50'
KunaxirKunashiri1490182244º05'146º00'
XikotanShikotan25041343º50'146º45'
Jabomai uharteakHabomai974543º30'146º05'

Erreferentziak

Kanpo estekak