2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeak

2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeak urte hartako maiatzaren 23tik 26ra bitartean izan ziren, eta parlamentuko bederatzigarren hauteskundeak izan ziren. Guztira, Europako Parlamentuko 751 kideek (MEP) 28 estatu kidetako 512 milioi pertsona baino gehiago ordezkatzen zituzten. 2018ko otsailean, Europako Parlamentuak parlamentari kopurua 751tik 705era gutxitzea adostu zuen, baldin eta Erresuma Batua 2019ko martxoaren 29an Europar Batasunetik aterako balitz.[1] Hala ere, Erresuma Batuak brexita 2019ko urriaren 31ra atzeratu egin zuen, eta beraz EBko beste estatu kideek bezala hartu zuen parte hauteskundeetan. Ondorioz, estatu kideen eserleku-kopurua eta eserleku kopuru osoa 2014ko hauteskundeen berdina izan zen.[2]

2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Europa
2014 ←
2019ko maiatzak 24-26→ 2024

Europako Parlamentuko 751 eserlekuak
353 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea%50,66 8,01
 1. alderdia2. alderdia3. alderdia
 
HautagaiaManfred WeberFrans TimmermansMargrethe Vestager
AlderdiaEPPS&DRE
Hautes-barrutiaAlemaniaHerbehereakDanimarka
Aurreko
eserlekuak
21618569
Eserlekuak18714798
Eserl. aldaketa343139
Bozak41.211.02335.421.08423.788.652
Ehunekoa%21,0%18,5%13,0

 4. alderdia5. alderdia6. alderdia
 
HautagaiaBas Eickhout
Ska Keller
Marco ZanniJan Zahradil
AlderdiaG/EFAIDECR
Hautes-barrutiaHerbehereak
Alemania
ItaliaTxekiar Errepublika
Aurreko
eserlekuak
523677
Eserlekuak677662
Eserl. aldaketa223715
Bozak23.788.65220.980.85314.207.477
Ehunekoa%11,7%10,8%8,2

 7. alderdia
 
HautagaiaVioleta Tomić
Nico Cué
AlderdiaGUE/NGL
Hautes-barrutiaEslovenia
Valonia (Belgika)
Aurreko
eserlekuak
52
Eserlekuak39
Eserl. aldaketa11
Bozak10.219.537
Ehunekoa%6,5

Emaitza hauteskunde-barrutiaren arabera. Talde bat baino gehiago berdinduta dauden barrutietan kolore bat baino gehiago ageri da.

Batzordeko Presidentea hauteskundeen aurretik

Jean-Claude Juncker
EPP

Hautaturiko Batzordeko Presidentea

Ursula von der Leyen
EPP

2019ko maiatzaren 26an, Manfred Weberrek gidatutako Europako Alderdi Popularra Europako Parlamentuko eserleku gehien irabazi zituen alderdia izan zen, Weber Europako Batzordeko hurrengo presidentea izateko hautagai nagusia bihurtuz.[3] Hala ere, Europar Kontseiluak hauteskundeen ondoren erabaki zuen Ursula von der Leyen izendatzea Batzordearen lehendakari berria. Zentro-ezkerreko eta zentro-eskuineko alderdiek galera nabarmenak izan zituzten, eta alderdi zentrista, liberal eta ekologistek eta alderdi eskuindar populistek irabazi nabarmenak izan zituzten.[4]

Aurrekariak

Euroeszeptisismoaren eta eskuin muturraren gorakada

2019ko Europako hauteskundeak izan zirenean, EBko hainbat estatu kidetan eskuin muturreko alderdiak gobernura iristea lortu zuten; Hungarian, Polonian, Austrian eta Italian kasu; eta horren ondorioz talde euroeszeptikoak indartuta heldu ziren hauteskundeetara. Ordura arte Askatasunaren eta Demokrazia Zuzenaren Europa eta Nazioen eta Askatasunaren Europa taldeetan banatuta zeuden Parlamentuan.

Hauteskundeen aurreko hilabeteetan desadostasunak izan ondoren, Steve Bannon Donald Trumpen ideologo estatubatuarrak Europako alderdi euroeszeptiko eta eskuin muturreko alderdi nagusien arteko adostasunak bultzatu zituen, Marine Le Pen eta Matteo Salvini buru. Viktor Orbánen Fidesz alderdia, Europako Alderdi Popularreko kidea, Le Pen eta Salvinirekin bat ez egitea erabaki zuen, eta PPErekin lerrokatuta jarraitu zuen.

Erresuma Batuaren irteera

Sakontzeko, irakurri: «Brexit»

2016ko ekainaren 23an, Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitzeari buruzko erreferenduma antolatu zuen, eta boto-emaileen %51,9k Europar Batasuna uztearen alde egin zuen. Ondorioz, Erresuma Batuko Gobernuak brexita gauzatzeko prozesua abiatu zuen.

Europar Batasunetik ateratzeko prozesua 2017ko martxoaren 29an hasi zen, Europar Batasunaren Tratatuaren 50. artikuluaren bidez. Prozesuak gehienez bi urte iraun behar zuen, eta 2019ko Europako Hauteskundeak Erresuma Batura gabe egingo ziren, baina azkenean, irteera bi aldiz atzeratu zen, lehenik 2019ko apirilaren 12ra arte, eta ondoren 2019ko urriaren 31ra arte. Beraz, Erresuma Batuak hauteskundeetan parte hartu behar izan zuen, eta eserlekuen berrantolaketa brexita gauzatu arte atzeratu behar izan zen.

Ipar Mazedoniaren eta Greziaren arteko akordioa

Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohiaren izen ofizialaren karietara Greziarekin zeukan liskarraren ondoren, 2018an Prespako Akordioa sinatu zuten bi herrialdeetako gobernuek, zeinaren bidez estatu independenteak Ipar Mazedonia izen ofiziala hartu zuen. Urte horretako irailaren 30ean erreferendum bat egin zen Ipar Mazedonia Europar Batasunean eta NATOn sartzea ala ez erabakitzeko, eta izen aldaketa onartzeko, baina emaitza ez zen erabakigarria izan. Izan ere, baiezkoak botoen gehiengoa lortu bazuen ere, erreferendumak %36,3ko parte-hartzea izan zuen. Hala eta guztiz ere, Mazedoniako Biltzarrak 2019ko urtarrilaren 11n onartu zuen izena aldaketa, eta ondoren Greziako Legebiltzarrak berdina egin zuen, 2019ko otsailean. Akordio horri esker, Ipar Mazedoniak Europar Batasunean eta NATOn sartzeko prozesuak hasi ahal zituen, Greziak betoa kendu baitzion.

Kataluniako prozesu subiranista

Sakontzeko, irakurri: «Kataluniako prozesu independentista»

Kataluniako 2017ko urriaren 1eko independentzia erreferendumaren eta hari erantzunez Espainiak abian jarritako prozesu politiko eta judizialaren ondoren, Europako Parlamenturako hauteskundeetara lau buruzagi independentista aurkeztu ziren. Batetik, Oriol Junqueras preso politikoa, Espainian espetxeratua, Orain Errepublikak koalizioaren zerrendaburua izan zen (ERC, EH Bildu eta BNG alderdiek osatua), eta gainera, Europako Aliantza Libreak Europako Batzordeko presidente izateko aurkeztu zuen. Bestalde, Carles Puigdemont, Toni Comín eta Clara Ponsati, Belgikan eta Erresuma Batuan erbesteratuak, Lliures per Europaren zerrendaburu izan ziren. Hauteskundeetan Junqueras, Puigdemont eta Cominek europarlamentari akta eskuratu zuten, eta brexita gauzatu ondoren Ponsatik ere bai.

Emaitzak

Talde europarrak

Ondorengo taulan Parlamentuko talde bakoitzak eskuratu zituen boto eta eserleku kopurua ageri dira.

Taldea eta alderdiakIdeologiaBotoakAulkiak
Europako Alderdi Popularra taldea (EPP)Kontserbadurismo
Kristau-demokrazia
Neoliberalismo
41.211.023
%20,80
182 / 751
Sozialista eta Demokraten Aliantza Aurrerakoia (S&D)Sozialdemokrazia
Sozialismo demokratiko
Aurrerakoitasun
35.421.084
%17,88
154 / 751
Europa Berritu (RE)Liberalismo
Sozioliberalismo
Aurrerakoitasun
23.788.652
%12,01
108 / 751
Berdeak-Europako Aliantza Askea (G/EFA)Ekologismo
Erregionalismo
Independentismo
19.886.513
%10,04
74 / 751
Nortasuna eta Demokrazia (ID)
  • Nortasuna eta Demokrazia: 60
  • Alderdi europarrik gabe: 13
Eskuin muturra
Eskuindar populismo
Kontserbadurismo nazionalista
Euroeszeptizismo
20.980.853
%10,59
73 / 751
Europako Kontserbadore eta Erreformistak (ECR)Eskuin muturra
Kontserbadurismo nazionalista
Neoliberalismo
Eskuindar populismo
Euroeszeptizismo
14.207.477
%7,17
62 / 751
Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea talde konfederala (GUE/NGL)Sozialismo demokratiko
Marxismo
Antikapitalismo
Euroeszeptizismo
10.219.537
%5,16
41 / 751
Talde mistoa (NI)-12.923.417
%6,52
57 / 751
Beste guztiak-19.453.922
%9,82
0 / 751

Estatuka

EstatuaTalde politikoaAulkiak
EPPS&DREG/EFAIDECRGUE/NGLNI
 Alemania29-416−117+325+1211+41=6−21=96
 Frantzia8 (LR-LC)−125 (PS-PP-ND)−821 (LREM-MoDem-Agir–MR)+2112 (EELV)+622 (RN)−26 (FI)+674
 UK10−1017+1611+54−151=30+2973
 Italia7−719−1228+235+514−373
 Espainia12 (PP)−420 (PSOE)+67 (Cs)
1 (CEUS-EAJ)
+1
=
1 (AR-ERC)
1 (ECP)
-1
=
3 (Vox)+35 (UP)
1 (AR-EH Bildu)
−5
=
2 (JuntsxCat)
1 (AR-ERC)
+2
+1
54
 Polonia17−68+326+751
 Errumania14−110−68+832
 Herbehereak6+16+36−13+14+31=26
 Belgika4=3−14−23+13+23−11+121
 Txekia5−26+23+32+24+21−221
 Grezia8+32=1+16=4−121
 Hungaria13+15+12+21−221
 Portugal7=9+11+14=21
 Suedia6+25=3=2−23+11=20
 Austria7+25=1=2−13−118
 Bulgaria7+15+13−12+117
 Finlandia3=2=3−12+12=1=13
 Danimarka1=3=5+22+11−31+113
 Eslovakia4+13−12+22+12+213
 Kroazia4−13+11−11=2+211
 Irlanda4=1=2+24=11
 Lituania4+22=2−12+11=11
 Letonia2−22+11+11=2+18
 Eslovenia4−12+12+28
 Zipre2=2=2=6
 Estonia2+13=1+16
 Luxenburgo2−11=2+11=6
 Malta2−14+16
GuztiraAulkiak
EPPS&DREG/EFAIDECRGUE/NGLNI
182 (%24,2)−39154 (%20,5)−37108 (%14,4)+4174 (%9,9)+2473 (%9,7)+2662 (%8,3)−841 (%5,5)−1157 (%7,6)+5751

Euskal Herrian

TaldeaBotoak[5][6]
Botoak%+/-
Europa Berritu (RE)496.021%31,786,11
Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea (GUE/NGL)474.350%30,394,03
Sozialista eta Demokraten Aliantza Aurrerakoia (S&D)321.036%20,576,44
Europako Alderdi Popularra (EPP)146.597%9,395,17
Europako Kontserbadore eta Erreformistak (ECR)30.983%1,991,99
Berdeak-Europako Aliantza Askea (G/EFA)19.345%1,242,01
Nortasuna eta Demokrazia (ID)17.354%1,111,11

Ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak