Junts per Catalunya

Junts per Catalunya (JxC)[11] (euskaraz: «Batera Kataluniagatik») 2017ko azaroan Katalunian sortutako koalizio politiko bat da,[12][13] kataluniar independentista,[14] non independenteez gain, CDCko zein PDeCATeko kideak barneratzen diren ere.[15][16] Helburutzat du Kataluniaren independentzia lortzea, eta Carles Puigdemont Kataluniako presidente berriz hautatzea, koalizioaren buru dena.[17]

Junts per Catalunya
BuruzagiaAlbert Batet
BozeramaileaEduard Pujol
Sorrera2017eko azaroaren 13a (aliantza modura)
Egoitza nagusiaCalàbria kalea, 169, 1. pisua Bartzelona, Katalunia[1]
Ideologia politikoaZentrismoa[2]
Zentro eskuina[3][4]
Errepublikanismoa
Independentismoa[5]
Kataluniar abertzaletasuna
Liberalismoa
Sozioliberalismoa
Liberalismo kontserbadorea
Pertsonalismoa
Europeismoa
EreserkiaJunts pel President
(Presidentearengatik elkar)
KoalizioaPDeCAT
CDC
JxC (2018ko uztailetik)[6][7]
Independenteak
Eserlekuak erakundeetanEspainiako Diputatuen Kongresuan
8 / 47

Espainiako Senatuan

5 / 23

Europako Parlamentuan

3 / 59

Kataluniako Parlamentuan[8]

32 / 135

Alkateak (2019-2023)[9]

369 / 947

Udal-gobernuak (2019-2023)

2.799 / 9.077

Bartzelonako Udalean

5 / 41
http://www.juntspercatalunya.cat/
Maila handi batean, Junts pel Sí (JxSí) ordezkatzen du.[10]

2019ko otsailean, PDeCATeko buru den David Bonvehík bere alderdia JxC-en siglapean aurkeztuko zela adierazi zuen, Hauteskunde Orokor, Munizipal zein Europarretara, bai eta bestelako alderdi independentistak barneratuko zituenaren ideia helarazi ere.[18]

Acció per la República alderdia (Errepublikaren Aldeko Ekintza), Junts per la República (Errepublikaren Alde Elkarrekin) taldeak sortutakoa eta JxC-en barruan kokatutakoa,[19] 2019tik aurrera koalizioaren barruan aurkeztuko da ere.[20]

Jatorria

Junts per Catalunya izena 2016ko uztailean sartu zuen erregistrora CDCren kupulak, PDeCATen kongresu fundazionalean PDeCAT izaten amaitu zuen alderdiaren izen modura militantziak proposatutako izen ez-erabili bat izan zelako. 2018ko uztailaren 11ean izen berdineko alderdia erregistratu zen Espainiako Barne-Ministerioan,[14] alderdi horrek koalizioak izango ez duen identitate propio eta bereizgarria izaten amaituko badu ere.[21][22][23]

Osaera

AlderdiaOharrak
Kataluniako Europar Alderdi Demokrata (PDeCAT)Hasieratik[24]
Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CDC)[oh 1]Hasieratik[24]
Els Verds–Alternativa Verda (EV–AV)Informalki[oh 2] (2017ko abendua2020ko uztaila)[26]
Reagrupament (RI)Informalki[oh 3] (2017ko abendua2020ko uztaila)[28]
Crida Nacional per la República (CNxR)Informalki[oh 4] (2018ko uztaila2020ko uztaila)[31]
Acció per la República (AxR)(2019ko azaroa2020ko uztaila)[32][33]

2020ko uztaileko eta bertatik aurrerako JxC-eko koalizioaren elkartasun-galera nabarmena, Carles Puigdemontek aurkeztutako izen berdineko Junts per Catalunya alderdiaren agerpenaren testuinguruan ulertu behar da.[34][35]

2017ko Hauteskundeak

Hauteskunde-kanpainaren erdi-ardatza pertsonalismo eta presidentzialismoa izan ziren, Carles Puigdemonten buruaren inguruan,[36] Bartzelonako barrutiko zerrendaburu izan zena. Koalizioa, transbertsal modura autoikusia,[37] Puigdemonten PDeCAT bere kabuz aurkeztearen aurkako ideian du jatorri, herrialdearen zerrenda baten alde posizionatuz;[38] halere, Kataluniako Ezker Errepublikanoak (ERC) zein Herri Batasuneko Hautagaitzak (CUP) koalizioari uko egin zioten, Junts pel Sí-ren zerrenda kontinuista bat zela argudiatuz.[39] Enric Julianaren hitzetan, Puigdemonten koalizioa zerrenda legitimista modura aurkezten zen hauteskundeetara.[40]

JxC-eko zerrenda Puigdemont berak aurkeztu zuen Bruselatik,[41] zerrendakide anitzekin (alderdietakoak zein independenteak); hala nola, Laura Borràs hizkuntzalaria, Aurora Madaula historialaria, Jaume Cabré idazlea, Salvador Cardús soziologoa, Pilarín Bayés marrazkilaria, Joan Lluís Bozzo aktorea, Fermí Puig sukaldaria, Josep Maria Solé i Sabaté historialaria eta Anna Tarrés, igerilari ohia eta Espainiako igeriketa sinkronizatuaren selekzioaren arduradun ohia, besteak beste.[42]

Independenteak diren baino independentismoaren sarekideak jada zirenean artean, aipagarri da garai hartan Assemblea-ko presidente zen Jordi Sànchez, zerrendakide izateko kargua utzi zuena.[43] Gainera, ANCko beste lau kidek ere (Francesca Ferreres, Alícia Casals, Assumpció Castellví eta Pere Grau) entitateko idazkaritza nazionala utzi zuten ere JxC-eko zerrendakide bihurtu ahal izateko.[44]

Hauteskunde-kanpaina

Elsa Artadi izan zen kanpainaburu, Eduard Pujol bozeramaile zuelarik. Hauteskunde-taldearen barruan Jaume Clotet, Govern-aren komunikazio-zuzendaria, Valls-eko alkate den Albert Batet, Puigdemonten gabinete-buru den Josep Rius eta Ramon Piqué publizista ere ditugu.[45]

Emaitzak

Aurreikuspen guztien aurka, Junts per Catalunya-k 34 eserleku lortu zituen; izan ere, hasiera batetan koalizioari 13 eserleku besterik ez ematen zizkioten,[46] 25-27ra pasa zirenak Mariano Rajoyren hauteskunde-deiaren ostean.[47] Hiru alderdi independentisten eserleku-baturak 70ko emaitza bat eman zuen, gehiengo osotik (68) bi eserleku gora.[48][49] ERCk baino bi eserleku eta 12,000 boza gehiago lortu zituen, Parlamentuko hautagaitza independentista nagusia bihurtuz.[50] Haatik, Parlamentuko bigarren indar izan zen, Herritarrak alderdiaren atzetik, 36 eserlekurekin.[51]

HauteskundeakLehendakarigaiaBoza#Boza%EserlekuakPosizioa
2017Carles Puigdemont948,233%21.66
34 / 135
2.

Talde parlamentarioa

Hauteskundeen ostean, 2018ko urtarrilean Jordi Sànchez hautatu zen talde parlamentarioaren presidente modura, orduan prebentziozko espetxeratzean. Era berean, Elsa Artadi hautatu zen talde parlamentarioaren bozeramaile modura, bai eta Eduard Pujol, Albert Batet, Josep María Forné, Gemma Geis eta Lluís Guinó bozeramaile laguntzaile modura.[52]

Talde parlamentarioaren barruan argi bereiz daitezke Alderdi Demokratakideak (PDeCAT) eta Acció per la Repúblicako kideak:

2019ko Hauteskunde orokorrak

2019ko martxoaren 10ean, PDeCAT alderdiaren kontseilu nazionalak JxC-eko aterkipean aurkezteko zerrendak onartu zituen, non anitz independente barneratzen ziren ere.[55] Zerrendakide independente hauen artean, aipagarri dira Jordi Sànchez, orduan prebentziozko espetxeratzean, eta Laura Borràs, Bartzelonako barrutiko zerrendaren zerrendaburu eta bigarren. Prozesu independentistaren ondoriozko PDeCATeko bi preso politiko, Jordi Turull eta Josep Rull, Lleida eta Tarragonako zerrendaburu izan ziren ere, hurrenez hurren. Gironako barrutitik ere beste independente bat aurkeztu zen: Jaume Alonso-Cuevillas, abokatu eta Puigdemonten abokatuetako bat izateagatik ezaguna.[55][56][57]

Apirilaren 28an ospatutako hauteskundeen kasuan, JxC koalizioak 497,638 boza eskuratu zituen, Kataluniako laugarren alderdi bilakatu zuena hauteskunde horietan. Zazpi eserleku lortu zituen Espainiako Kongresuan (hiru Bartzelonatik, bi Gironatik eta bana Lleida eta Tarragonatik), bai eta bi eserleku Madrileko Senatuan ere.[58][59]

Pedro Sánchezen (PSOE) inbestidura-porrotaren ondorioz, bigarren hauteskunde-dei bat helarazi zen urte bereko azaroaren 10erako. Horietan, CDCk JxC-etik alde eginik,[60] 527,375 boza lortu zituen koalizioak, Kataluniako hirugarren indar bihurtuz. Ondorioz, zortzi eserleku lortu zituen Madrilgo Diputatuen Kongresuan (lau Bartzelonatik eta, aurreko hauteskundeen kasuan bezala, bi Gironatik eta bana Lleida eta Tarragonatik), bai eta hiru eserleku Senatuan ere (bi Gironatik eta bakarra Lleidatik). Hauteskunde-errepikapen hauetan, lehendakarigai Laura Borràs izan zen, Jordi Sànchezen trukean.[61][62]

Emaitzak Diputatuen Kongresuan

HauteskundeakLehendakarigaiaBoza#Boza%EserlekuakPosizioa+/–Legegintzaldi-estatusa
2019 (I)Jordi Sànchez[oh 5]497,638%12.05
7 / 48
4. 1[oh 6]Hauteskunde-deia
2019 (II)Laura Borràs527,375%13.68
8 / 48
3. 1Oposizioa

Emaitzak Senatuan

HauteskundeakHautagaiaBoza#Boza%Eserlekuak+/–
2019 (I)Josep Maria Matamala i Alsina[63]

Maria Teresa Rivero[64]

103,992

52,586

%28.35

%24.35

2 / 16
0[oh 6]
2019 (II)Josep Maria Matamala i Alsina[65]

Josep Maria Cervera[65]

Maria Teresa Rivero[66]

109,203

93,391

53,165

%31.76

%27.16

%26.36

3 / 16
1

2019ko Udal hauteskundeak

Artikulu nagusia: «2019ko Espainiako Udal hauteskundeak»

2018ko maiatzaren 25ean, momentu hartan PDeCATeko koordinatzaile zen Marta Pascalek, alderdiak, berriro ere, JxC-en barruan aurkeztuko zelaren anuntzioa egin zuen.[67] Hauteskunde hauetarako, hurrengo urteko maiatzaren 26an ospatu zirenak, koalizioak 772 herri eta hirietan aurkeztu zituen zerrendak, Katalunia osoan.[68]

2019ko Hauteskunde Europarrak

JxC Lliures per Europa (Junts) modura aurkeztu zen Europar Parlamentuko hauteskundeetara, PDeCAT eta CDCrekin batera. Hautagaitza honek Kataluniako Lehendakari ohi den Carles Puigdemont aurkeztu zuen zerrendaburu modura, bai eta ERCko sailburu ohi den Toni Comín eta Junts pel Sí-ko sailburu ohi eta independente den Clara Ponsatí.[69]

Hala ere, 2019ko apirilaren 29an Hauteskunde Batzorde Zentralak hiru zerrendakideak zerrendatik kanporatu zituen, Alderdi Popularrak eta Herritarrak aurkeztutako errekurtsoei erantzunez, errebeldian prozesatuak zeudenaren testuinguruan, Kataluniako prozesu independentistaren zati. Hala, Gonzalo Boye, Xavier Trias eta Beatriz Talegónek ordezkatu zituzten hiru kideak, behin-behinean.[70] Urte bereko maiatzaren 6ean, Madrilgo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiek zerrendatik ezabatzearen erabakiaren aurkako sententzia kaleratu zuten,[71] aurreko egunean Auzitegi Gorenak ebatzitzako autoari erreparatuz, zeinean ez zen hautaezintasun zantzurik ikusten.[72] Auzitegi Gorenaren eta Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren erabakiei erantzunez, PP-k zein C's-ek babes-errekurtso bat aurkeztu zituen Konstituzio Auzitegian, izarpidetzeko onartu ez zuena.[73]

Hala, amaieran, maiatzaren 9an, hauteskunde-kanpaina hasi baino egun bat lehenago, Hauteskunde Batzorde Zentralak zerrendakide modura izendatu zituen Puigdemont, Comín eta Ponsatí.[74]

HauteskundeakZerrendaburuaBoza#Boza%Eserlekuak[oh 7]Posizioa
2019Carles Puigdemont1,025,411%4.58
3 / 59
1. (Katalunia)[76]

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak