2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasea

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasea Getxon hasi zen 2022ko irailaren 24an eta Lizarran amaitu zen urte ereko urriaren 9an. Lehenengo fasean 36 bertsolari aritu ziren kantuan, bakoitzak bere herrialdeko txapelketan lortu zuen sailkapenari esker. Lehen fase honetan sei bertsolariko sei saio egin ziren, eta hauetatik 19 pasatuko ziren finalaurrekoetara: saio bakoitzean nagusitu ziren sei bertsolariak zuzenenan, eta gainerakoen artean puntu gehien batzen dituzten hamahiruak finalaurrekoetara pasatu ziren.

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasea
Motatxapelketa : bertsolaritza
Honen parte da2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
Denbora-tarte2022ko irailaren 24a - 2022ko urriaren 9a
Kokaleku2022ko irailaren 24aGetxo
2022ko irailaren 25aArrasate
2022ko urriaren 1aGotaine-Irabarne
2022ko urriaren 2aGasteiz
2022ko urriaren 8aDonostia
2022ko urriaren 9aLizarra
Partehartzaile kopuru36
Parte-hartzaileak

Egin beharreko ariketak

(15 bertso puntuagarri)

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian.
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian.
  • Ganbarako lana: banaka gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Getxo

Getxon, lehen faseko lehen saioa izan zen. Muxikebarri zentroan jokatu zuen 2022ko irailaren 24ko 17:00etan eta eta 600 bertsozale bildu ziren [1]Aurreko egunean, Alaia Martinek Eneko Lazkoen ordez abestuko zuela baieztu zuen.

  • Gai-emailea: Imanol Artola Arretxe "Felix".

Gaiak

8ko NAGUSIA:

  • Oihana Bartra eta Nerea Elustondo.Doinua: Menditarra naiz eta gogoan

Oihana eta Nerea.Zuek, Oihana eta Nerea, bikotea zarete. Lagundutako ugalketa bidez izan dituzue seme-alabak. Zuk, Oihana, kontatu beharra sentitzen duzu; Nereak, berriz, nahiago du isilpean gorde.[2]

  • Agin Laburu, Peru Abarrategi.Doinua: Garai bateko baserritarra

Agin eta Peru.Zuek, Agin eta Peru, 12 anaiak zarete. Orain arte logela berean moldatu zarete. Orain, ordea, zuk, Agin zure logela propioa nahi duzu; Peru, berriz, nahiago du partekatzen jarraitu.[3]

  • Unai Mendizabal, Alaia Martin. Doinua: Beste bateko inularretan

Unai eta Alaia.Lagunak zarete Unai eta Alaia.Badira urte batzuk arropak eskuz egiten hasi zinetela. Hasieran zuentzat egiten zenituzten; ondoren, baita inguruko lagunentzat ere. Zuk, Unai zuen sorkuntzak salgai jartzeko gogoa daukazu; Alaiak, berriz, ez.[4]


8ko TXIKIA:

  • Nerea Elustondo, Agin Laburu. Doinua: Beste bateko inularretan

Zuek, Nerea eta Agin, lankideak zarete.Nerea, Aginek azken bost urteetan kandela kopuru bera jartzen du bere urtebetetze pastelean. Orain arte ez-ikusiarena egin baduzu ere, gaur zerbait esatea erabaki duzu.[5]

  • Alaia Martin, Oihana Bartra. Doinua: Kantatzera nijoa

Alaia eta Oihana.Bizilagunak zarete, Alaia eta Oihana. Txandaka egiten duzue atariko garbiketa. Alaia konturatu zara Oihanak ez duela ganoraz garbitzen bere txanda heltzen denean.[6]

  • Peru Abarrategi, Unai Mendizabal. Doinua: Dama gazte xarmant bat

Peru eta Unai.Autobus-gidaria zara, Peru.Gaur ere Unai atea ixtearekin batera iritsi da autobusera, eta abiatzera zoazela atea jo du.[7]


PUNTUARI ERANTZUNAKDoinua: Orain hasi bihagu

  • Oihana Bartra.

Gaia: Txapelketa. [8]1. Bost urteren ondoren/ dator txapelketa 2. Getxotik Iruñera/ doa aurten trena 3. Bertsozaleek ere/ bazuten gogoa

  • Nerea Elustondo.

Gaia: Turismoa. [9]1. Izan ote liteke / berez jasangarri 2. Turistaz betetzen da/ udan kostaldea 3. Barnealdea ere / bisitariz lepo

  • Agin Laburu.

Gaia: Prezioen gorakada. [10]1. Nabarmen igo dira / prezioak non-nahi 2. Batzuen etekinak / gora eta gora 3. Soldatak ere berdin / igoko balira…

  • Peru Abarrategi.

Gaia: Ikasturte hasiera.[11]1. Ikasturte honetan/ zein duzu erronka? 2. Irailean edozer / da aukera ona 3. Asmoa asmo hutsa / bihurtzen da sarri

  • Unai Mendizabal.

Gaia: Suteak.[12]1. Landalur asko dago / suak kiskalita 2. Beroteek ez dute/ askorik laguntzen 3. Behar adina zaintzen / al dugu mendia

  • Alaia Martin.

Gaia: Zaintza-lana.[13]1. Denok izaten dugu / zaintzaren beharra 2. Ordainduko bagenu / behar den bezala 3. Erakundeek ere / badute ardura


HAMARREKO TXIKIA

  • Oihana Bartra, Agin Laburu. Doinua: Zer da gaur Donostian.

Oihana eta Agin.Oihana eta Agin, lehenengoz eman duzue izena lasterketa batean, elkarrekin egiteko asmotan.Oihana, gogor entrenatu ostean eta astebete falta dela, Aginek esan dizu ez duela parte hartuko.[14]

  • Nerea Elustondo, Unai Mendizabal. Doinua: Antton eta Maria I.

Nerea eta Unai. Lagunak zarete Nerea eta Unai. Astean behin elkartean elkarrekin bazkaltzeko plana egin ohi duzue. Nerea jasangarritasunaren mesedetan, Unaik otordu horietan haragirik ez jatea proposatu dizu.[15]

  • Peru Abarrategi, Alaia Martin. Doinua: Hamalau heriotzena I.

Peru eta Alaia. Bikotea zarete, Peru eta Alai. Urteak dira lan egonkorra lortu, etxea erosi eta elkarrekin bizi zaretela. Peru, gaur, Alaiak proposatu dizu lana uztea, etxea saltzea eta munduko beste txoko batean hutsetik hastea.[16]

BAKARKA, GAIA EMANDAEpailearen aurrera ekarri zaituzte. Esaten duzunak ez du zugan bakarrik eragingo.

  • Oihana Bartra. Doinua: Goizean altxatu eta [17]
  • Nerea Elustondo. Doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak III [18]
  • Agin Laburu. Doinua:Doinua: Cola Caorikan ez edatea[19]
  • Peru Abarrategi. Doinua: Maitasuna izan leike [20]
  • Unai Mendizabal. Doinua: Albizturtikan Bidaniraino [21]
  • Alaia Martin. Doinua:Goizean altxatu eta [22]


Bertsolaria8ko Handia8ko TxikiaPuntuka10ko TxikiaGanbaraGuztira
Alaia Martin 146.50137.00139.00157.00 158.50 738.00
Nerea Elustondo131.00 143.50 142.50137.00141.00695.00
Agin Laburu131.00137.50132.00135.00149.50685.00
Oihana Bartra128.50135.00139.00115.00136.00653.50
Unai Mendizabal135.00125.50135.50109.50129.50635.00
Peru Abarrategi127.50123.50114.00141.50120.50627.00

Arrasate

Arrasaten, lehen faseko bigarren saioa izan zen. Amaia udal antzokian jokatu zuen 2022ko irailaren 25ko 17:00etan.[23]Emanaldiaren egun berean, Bertsozale elkarteak Xabat Illarregik abestuko zuela Xabier Silveraren ordez baieztu zuen.

  • Gai-jartzailea: Ander Aranburu Arriola.


Gaiak

8ko NAGUSIA:

  • Miren Amuriza, Iñaki Apalategi. Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat A.

Miren eta Iñaki. Bikotea zarete. Urteak daramatzazue elkarrekin alokairuan bizitzen. Berriki, etxebizitza erosteko aukera sortu zaizue. Zuk Miren erosi nahi duzu, Iñakik, aldiz, alokairuan jarraitu nahi du.[24]

  • Xabat Illarregi Marzol, Saioa Alkaiza. Doinua: Egun lanerat abiatu zait.

Xabat eta Saioa. Lehen arretako medikuak zarete. Paziente bakoitza artatzeko ezarrita duzuen tartea laburregia dela iruditzen zaizue. Zuk, Xabat, bakoitzarekin behar adina denbora hartzen duzu, Saioa, berriz, ezarritako denbora-tartea errespetatzen saiatzen da.[25]

  • Joanes Illarregi, Gorka Pagonabarraga. Doinua: Menditarra naiz eta gogoan

Joanes eta Gorka. Lankideak zarete. Posta elektroniko ugari jasotzen duzue eguneko edozein ordutan. Joanes, zuk laneko posta elektronikoa instalatu duzu zure mugikorrean uneoro eskura izateko. Gorkak ez du hori egiteko inongo asmorik.[26]


8ko TXIKIA:

  • Iñaki Apalategi, Xabat Illarregi. Doinua: Dama gazte xarmant bat.

Iñaki eta Xabat. Iñaki haurra eta Xabat gurasoa zarete. Iñaki, etxean telebista ikusteko denbora tartea oso mugatua duzu. Gauez jaikitzen zaren aldiro Xabat zure aita telebista ikusten atzematen duzu. Gaurkoan ere bai.[27]

  • Gorka Pagonabarraga, Miren Amuriza. Doinua: Durangotik gorako.

Gorka eta Miren. 45 urteko bi lagun zarete. 25 bat urte zenituztenetik ez duzue janzkera aldatu. Gorka, janzkera aldatzeko garaia heldu dela uste duzu. Mirenek, ordea, ez du beharrik ikusten.[28]

  • Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi. Doinua: Nere senarrarekin I.

Saioa eta Joanes. Bikotea zarete. Saioa, aspaldi isun bat jarri zioten Joanesi, baina arrazoia berak zuela-eta, ez zuen ordaindu nahi izan. Gaur eskutitz bat iritsi da etxera, isuna hirukoiztu dela esanez.[29]


PUNTUARI ERANTZUNAKDoinua: Haizeak bidali du

Gaia: Umorea 1. Barre egitea da/ hain gauza ederra 2. Jarri behar al zaio batzuetan muga? 3. Nork bere buruari / barre egitean

  • Iñaki Apalategi. Doinua: Orain hasi bihagu

Gaia: Euskal Herria. [31]1. Atturritik Ebrora / bada zer ikusi 2. Ezagutzen al dugu / guk gure herria? 3. Aniztasuna dugu / zinezko altxorra

  • Xabat Illarregi. Doinua: Haizeak bidali du

Gaia: Apustu etxeak.[32]1. Gero eta gehiago/ auzo txiroetan 2. Jokoa adikzio / bihurtzen da sarri 3. Irabazteko baino / galtzeko gehiago

  • Saioa Alkaiza. Doinua: Orain hasi bihagu

Gaia: Kontsumismoa. [33]1. Asko daukagun arren/ beti gehiago nahi 2. Aukerarik ba al da / ihes egiteko? 3. Kontzientzia pizten / hasiko bagina

  • Joanes Illarregi.Doinua: Haizeak bidali du.

Gaia: Nerabezaroa. [34]1. Nola oroitzen duzu nerabezaroa? 2. Lagunak jainko eta/ gurasoak traba 3. Garai zaila da baina / oso aberatsa

  • Gorka Pagonabarraga. Doinua: Orain hasi bihagu.

Gaia: Sare-sozialak.[35]1. Bizitza perfektuak/ asmatzen ditugu 2. Dena epaitzen dugu / segundo gutxitan 3. Konektatzen gaituzte/ urrun daudenekin


HAMARREKO TXIKIA

  • Miren Amuriza, Xabat Illarregi .Doinua: Hamalau heriotzena I.

Miren Amuriza , Xabat Illarregi Marzol 10eko txikia Miren eta Xabat. Miren eta Xabat zuen lagun bat zendu zen duela hilabete batzuk. Miren, gaur Xabatek proposatu dizu hura oroitzeko omenaldi festa bat antolatzea.[36]

  • Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi. Doinua: Lagundurikan danoi II.

Iñaki eta Joanes. Bulego bereko abokatuak zarete. Iñaki hasiberria eta Joanes beteranoa. Bulegora kasu entzutetsu bat iritsi zen, irabazteko ia ezinezkoa zirudiena. Iñaki, Joanesek esan zizun zu arduratzeko defentsaz. Auzia irabazi egin duzu eta Joanesek proposatu dizu elkarrekin prentsaurrekoa ematea.[37]

  • Saioa Alkaiza, Gorka Pagonabarraga. Doinua: Hamalau heriotzena I.

Saioa eta Gorka. Irakasleak zarete. Euskal Kulturaren transmisioan eten nabaria egon dela uste duzue biok. Saioa, Gorkak zuen lankideekin hitz egin beharko zenuketela esan dizu, ikastetxean ere gaia lantzeko.[38]


BAKARKA, GAIA EMANDAAutoa hartu duzu bila joateko. Iristear zinela, ordea, buelta ematea erabaki duzu.

  • Miren Amuriza. Doinua: Larunbat gauean hamar[39]
  • Iñaki Apalategi. Doinua: Maitasuna izan leike [40]
  • Xabat Illarregi. Doinua: Txikitatikan edukia dut[41]
  • Saioa Alkaiza. Doinua: Larogeita hamar urte [42]
  • Joanes Illarregi. Doinua: Atmosferatik atera eta [43]
  • Gorka Pagonabarraga. Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke [44]
Bertsolaria8ko Handia8ko TxikiaPuntuka10ko TxikiaGanbaraGuztira
Joanes Illarregi131.50140.00129.00139.50138.00678.00
Saioa Alkaiza126.00138.50137.50133.50137.00673.00
Iñaki Apalategi129.00130.50134.00144.00126.50664.00
Xabat Illarregi134.50125.50130.50131.00137.50659.00
Miren Amuriza120.50127.00130.50132.50136.00646.50
Gorka Pagonabarraga131.50112.50128.50118.00125.50616.00

Gotaine-Iribarne

Gotaine-Iribarnen, lehen faseko hirugarren saioa izan zen. Herriko Gelan jokatu zuen 2022ko urriaren 1eko 17:00etan eta 650 lagun bildu dira bertan.[45]

  • Gai-jartzailea: Aritz Bidegain Aire.


Gaiak

8ko NAGUSIA:

  • Eneko Lazkoz, Patxi Iriart.Doinua: Beti penetan beti penetan

Eneko eta Patxi. Talde bereko emakume kirolariak zarete. Babesle ekonomikoen presioagatik, zuen taldeak janzkera aldatzea erabaki du. Eneko, onartzeko prest zara. Patxik aldiz ez du begi onez ikusten.[46]


  • Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal. Doinua: Oraindik hango oihartzun hots bat

Oihana eta Nerea, senideak zarete. Amak hazi eta hezi zaituzte. Zuen aita ez da orain arte zuen bizitzan agertu. Orain, adinean gora egin duenean, zuengana gerturatzen hasi da. Zuk, Oihana ez duzu ezer jakin nahi aitaz; Nerea, berriz, aitarekin egon nahian dago.[47]

  • Julio Soto, Ane Labaka. Doinua: Beste bateko inularretan

Julio eta Ane etxalde bereko laborariak zarete. Etxaldearen salbatzeko lur zati baten saltzea erabaki duzue. Gaur erosle batek lurraren balioa baino bi aldiz gehiago eskaini dizue bertan eraikitzeko. Julio zuk proposamena onartzea pentsatzen duzu, Anek aldiz, lur zatia laborari batek erostea nahiago luke.[48]

8ko TXIKIA:

  • Patxi Iriart , Oihana Iguaran. Doinua: Gizona da zoroa

Patxi eta Oihana, irakasleak zarete. Usu egiten duzue topo irakasle gelako kafe makinan. Patxi, gaur ere, aste honetan hirugarrenez, Oihanak txanponik ez duela eta, kafe bat aterako ote diozun eskatu dizu.[49]

  • Ane Labaka, Eneko Lazkoz. Doinua: Dama gazte xarmant bat

Ane eta Eneko. Lagunak zarete. Ane, Enekok sakelako telefonotik iraupen luzeko ahots mezuak bidaltzen ditu etengabe. Hiru minutu eta erdiko mezua jaso duzu berriz ere.[50]

  • Nerea Ibarzabal, Julio Soto. Doinua: Doinua: Nere senarrarekin I

Nerea eta Julio, mendira elkarrekin joaten zarete. Aurreko bi saiakeretan galdu ondotik, mendi itzuli bera egiteko gelditu zarete. Nerea, aldi hontan Juliok dena ongi begiratu eta prestatu duela esan dizu, baina gaur ere galdu egin zarete.[51]

PUNTUARI ERANTZUNAK

  • Eneko Lazkoz. Doinua: Haizeak bidali du

Gaia: Osasun mentala. [52]. 1. Ikusten zaila baina / ze garrantzitsua 2. Pandemiak jarri du / gaia agerian 3. Benetan zaintzen al da / behar den adina?

  • Patxi Iriart. Doinua: Orain hasi bihagu

Gaia: Aurrezkiak. [53]1. Aurrezkiak izaten / ez dago erraza 2. Banketxetik atera / ohepean gorde 3. Zenbat diru daukazu / itsulapikoan

  • Ohiana Iguaran. Haizeak bidali du

Gaia: Bidaiatzea. [54]1. Nora bidaiatzea / da zure ametsa? 2. Urruti joan behar / ongi pasatzeko 3. Oso modan jarri da /autokarabana

  • Nerea Ibarzabal. Orain hasi bihagu

Gaia: Desinformazioa.[55]1. Gezurra sal daiteke / egiaren pare 2. Jasotzen den guztiaz / ezin da fidatu 3. Denok izan gaitezke / ustez kazetari

  • Julio Soto. Doinua Haizeak bidali du

Gaia: Online bideo jokoak.[56]1. Lagunekin batera / partida berean 2. Tamainan aritzea / ez da gauza txarra 3. Mundu birtualean / bizi dira asko

  • Ane Labaka. Orain hasi bihagu

Gaia: Etxerako lanak.[57]1. Eskolan ez al dute / egiten nahikoa? 2. Haur eta gurasoak / zoroen antzera 3. Jolasteko denbora / uzten al diegu?


HAMARREKO TXIKIA

  • Eneko Lazkoz, Oihana Iguaran.

Eneko eta Oihana, 7 urte elkarrekin daramaten bikotea zarete. Eneko, bikote-krisiaz hainbeste entzun ondotik beldurtuta zaude azkenaldian, horregatik Oihanak zuen bizitzan biper pixka bat sartzea proposatu dizu.[58]

  • Patxi Iriart, Julio Soto. Doinua: Hamalau heriotzena I

Patxi eta Julio. Ostatu berean lan egiten duen bi langile zarete. Urteak daramatzazue bertan lanean. Patxi, gaur Juliok erran dizu nazkatu dela asteburuetan eta besta egunetan lan egiteaz eta bertze lan bat bilatzen hasi dela.[59]

  • Nerea Ibarzabal, Ane Labaka. Doinua: Lagundurikan danoi II

Nerea eta Ane. Erretretadunak edo jubilatuak zarete. Duzuen diru sarrerarekin oinarrizko gastuak estaltzeko larri zabiltzate. Nerea, gaur Anek erran dizu jantoki sozialean banatzen duten afari beroa hartzera joanen dela.[60]


BAKARKA, GAIA EMANDAMedikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu.

  • Eneko Lazkoz. [61]
  • Patxi Iriart. Doinua: Norbere mundu intimo [62]
  • Ohiana Iguaran.[63]
  • Nerea Ibarzabal. Doinua: Maitasuna izan leike [64]
  • Julio Soto.[65]
  • Ane Labaka. [66]


Bertsolaria8ko Handia8ko TxikiaPuntuka10ko TxikiaBakarkaGuztira
Nerea Ibarzabal149.00140.50142.50148.00157.50738.00
Oihana Iguaran155.50141.00133.00149.00158.50737.50
Ane Labaka138.00141.00133.00138.50153.50694.50
Julio Soto138.50131.50147.00137.50136.50691.00
Eneko Lazkoz129.50135.00128.00129.50127.50649.50
Patxi Iriart123.00114.00118.50124.00125.00604.50

Gasteiz

Gasteizen, lehen faseko laugarren saioa izan zen. Europar Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan jokatu zuen 2022ko urriaren 2ko 17:00etan. eta 650 lagun bildu dira bertan.[67]

  • Gai-jartzailea: Oier Azkarraga Grajales.

Gaiak

8ko NAGUSIA:

  • Manex Agirre, Iban Urdangarin.

Manex eta Iban. Lantegi txiki bateko bazkideak zarete. Lan mordoa duzue azken boladan; tartean arriskutsuak direnak ere bai. Zuk Manex, ematen duzun pauso bakoitza bi aldiz ziurtatzen duzu, segurtasuna lehenetsiz. Ibanek aldiz, produkzioa handitzea du helburu.[68]

  • Miren Artetxe, Amaia Iturriotz. Doinua: Menditarra naiz eta gogoan

Miren eta Amaia. Kazetariak zarete. Euskarazko komunikabideen kontsumo urriari buruzko datuak komentatzen ari zarete. Zuk, Miren, euskararen erabilera apalari botatzen diozu errua. Amaiak, ordea, ardura komunikabideena dela uste du.[69]

  • Xabat Galletebeitia, Haritz Mujika. Doinua: Oihan beltzean zoinen eder den

Xabat eta Haritz. Gasteizen bizi den bikotea zarete. Urteetan izan duzuen autoa matxuratu da eta ez du konponbiderik. Zuk, Xabat, beste auto baten beharra ikusten duzu. Haritzek ez du batere argi.[70]


8ko TXIKIA:

  • Iban Urdangarin, Miren Artetxe. Doinua: Behin batean Loiolan III

Iban eta Miren. Konfinamenduaren ondoren kirola egiten gogotsu hasi zineten. Geroztik horixe izaten da zuen asteburuetako plana. Zu Iban, festaren baten falta sumatzen hasi zara. Miren gustura dabil egungo bizimoduarekin.[71]

  • Haritz Mujika, Manex Agirre. Doinua: Orioko balearena

Haritz eta Manex. Haritz, Manexek zurekin egoteko gogoa zuela-eta, elkarrekin oporretara joateko konbentzitu zintuen. 4 egun daramatzazue oporretan eta Manex hirugarren liburua irakurtzen hasi da.[72]

  • Amaia Iturriotz, Xabat Galletebeitia. Doinua: Doinua: Nere senarrarekin I

Amaia eta Xabat. Amaia gurasoa eta Xabat semea zarete. Amaia azkenaldian Xabati edozer esaten diozula ere, astuna ez izateko erantzuten dizu.[73]


PUNTUARI ERANTZUNAK

  • Manex Agirre. Doinua: Haizeak bidali du

Gaia: Iragarkiak [74]1. Begiekin erosi / ohi dugu gehiena 2. Dena da poztasuna / eta zoriona 3. Engainatzen gaituzte / nahi duten bezala

  • Iban Urdangarin. Doinua: Orain hasi bihagu

Gaia: Kirol minoritarioak[75]1. Kirol denek ez dute / jateko ematen 2. Txapeldun izan arren / beti ezezagun 3. Egiten denarekin / gozatzen denean

  • Miren Artetxe. Haizeak bidali du

Gaia: Etxebizitza hutsak[76]1. Etxe hutsak dauzkagu / herri guztietan 2. Alokairuan ezin / batere topatu 3. Etxe huts baten jabe / izango bazina

  • Amaia Iturriotz. Orain hasi bihagu

Gaia: Auzolana.[77]1. Lanerako sei eta / hogei bazkaltzera 2. Besteek egitea / da errazagoa 3. Eskatzeko orduan / zerrenda luzea

  • Xabat Galletebeitia. Doinua Haizeak bidali du

Gaia: Pantailak.[78]1. Txikitatik pantaila / ugari ondoan 2. Bizitza errazteko / balio al dute? 3. Dena ez da onura / dena ez da txarra

  • Haritz Mujika. Doinua: Orain hasi bihagu

Gaia: Kulturgileak [79]1. Sortzaile izatea / askoren ametsa 2. Kulturgilea sarri / prekarizatuta 3. Herriak kultura du / ezinbestekoa


HAMARREKO TXIKIA

  • Manex Agirre, Miren Artetxe. Doinua: Espainian behera.

Manex eta Miren bikotea zarete. Urteak dira batera bizi eta bi umeren guraso zaretela. Manex, Mirenek esan dizu ezkondu beharko zenuketela.[80]


  • Iban Urdangarin, Xabat Galletebeitia. Doinua: Antton eta Maria I.

Iban eta Xabat. Adinean sartuak zarete. Aste honetan herriko festen egitaraua jaso duzue gutunontzian. Iban, Xabat ilusionatuta etorri zaizu egitaraua eskuetan duela.[81]

  • Amaia Iturriotz, Haritz Mujika. Doinua: Lagundurikan danoi II.

Amaia eta Haritz. Zu, Amaia, ikastetxeko zuzendaria zara eta Haritz, eskola-kiroleko arduraduna. Amaia, udan jolastokia eraberritu duzue, berdegune eta txoko lasai gehiago sortuz. Gaur Haritz etorri zaizu eskola-kirolerako nahikoa lekurik ez dagoela esanaz.[82]


BAKARKA, GAIA EMANDADiru kantitate handia eskaini dizute. Onartu egin duzu.

  • Manex Agirre. Doinua:Doinua: Elizan sartu ziradenian A.[83]
  • Iban Urdangarin. Doinua: ETAren su-etenetik. [84]
  • Miren Artetxe.[85]
  • Amaia Iturriotz. Doinua: Beste bateko inularretan [86]
  • Xabat Galletebeitia. Doinua: Bizkorra ez naiz baina badaukat[87]
  • Haritz Mujika. Doinua: Ze ederra ta ze polita [88]
Bertsolaria8ko Handia8ko TxikiaPuntuka10ko TxikiaBakarkaGuztira
Haritz Mujika136.50146.00135.00135.50142.50695.50
Miren Artetxe136.00128.50132.00145.50128.00670.00
Iban Urdangarin127.50134.50117.50132.50148.50660.50
Xabat Galletebeitia128.00130.00128.00123.00146.50655.50
Amaia Iturriotz122.00129.00124.00132.00141.00648.00
Manex Agirre113.00126.50126.00113.5094.50573.50

Donostia

Donostian, lehen faseko bostgarren saioa izan zen. Victoria Eugenia Antzokian jokatu zuen 2022ko urriaren 8ko 17:00etan eta 888 bertsozale elkartu ziren.

  • Gai-jartzailea: Leire Garatxena Larrabe Azkarraga.
Bertsolaria8ko Handia8ko TxikiaPuntuka10ko TxikiaBakarkaGuztira
Jone Uria139.00136.00140.50140.50150.00706.00
Onintza Enbeita134.00128.50149.50140.00136.00688.00
Aitor Etxebarriazarraga133.00131.00137.50139.00142.00682.50
Maddalen Arzallus143.50138.50133.00143.00120.00678.00
Eñaut Martikorena129.50134.50119.50145.00146.00674.50
Beñat Iguaran130.50135.50126.00137.50129.50659.00

Gaiak

8ko NAGUSIA:

  • Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Iguaran.

Aitor eta Beñat. Bulego berean lan egiten duzue. Ingurumena zaintzeko, aditu askok gomendatzen dute neguan berogailua apaltzea. Zu, Aitor ahalegina egiteko prest zaude. Beñati ez zaio bidezkoa iruditzen.[89]

  • Onintza Enbeita, Maddalen Arzallus.

Onintza eta Maddalen. 40na urteko bikotea zarete. Ekonomikoki oso une larria bizi duzue eta ez dirudi etorkizun hurbilean hobera egingo duenik. Zuk, Onintza, hala ere, guraso izan nahi duzu; Maddalenek, berriz, ez du uste une egokia denik.[90]

  • Eñaut Martikorena, Jone Uria.

Eñaut eta Jone urte luzez politikari ezagunak izan zineten. Gaur egun, ordea, gutxik dakite nor zareten. Zuri Eñaut zer pentsatua ematen dizu, Joneri berdin zaio..[91]


8ko TXIKIA:

  • Beñat Iguaran, Onintza Enbeita

Beñat eta Onintza. Zu Beñat hondartzako izozki saltzailea zara. Aste honetan Onintza egunero etorri zaizu ea bere bi urteko haurrarentzat zapore bereko goilarakadatxo bat probatzeko emango diozun esanaz.[92]

  • Jone Uria, Aitor Etxebarriazarraga.

Jone eta Aitor lagunak zarete. Auto berean zoazte; Zu, Jone, gidari eta Aitor kopilotu. Jone, autoa martxan jarri duzun unetik, Aitor, gidabaimenik ez duen arren, aginduak eman eta eman ari zaizu.[93]

  • Maddalen Arzallus, Eñaut Martikorena.

Maddalen eta Eñaut pisukideak zarete. Maddalen, gaur Eñauti tokatzen zitzaion afaria prestatzea. Gustatzen ez zaizula badakien arren, berriro ere patata-tortilla tipularekin egin du.[94]


PUNTUARI ERANTZUNAK

  • Aitor Etxebarriazarraga Doinua: Haizeak bidali du

Gaia: Izan Bidea ekimena. [95]1. Ekimenak Illunben / du gaur amaiera 2. Eskubideen alde / pausoak emanez 3. Etxerako garaia / ez al dute jada?

  • Beñat Iguaran. Doinua: Orain hasi bihagu

Gaia: Prekarietatea.[96]1. Etxekin handia nahi / gutxi ordainduta 2. Langileak behar du / lehentasun izan 3. Nagusi bazina zer / egingo zenuke?

  • Onintza Enbeita. Haizeak bidali du

Gaia: Zahartzea[97]1. Onartuko bagenu / nork bere adina 2. Alferrik ez da eta / pasatzen denbora 3. Eder senti gaitezke / adin guztietan

  • Maddalen Arzallus. Orain hasi bihagu

Gaia: Plastikoa.[98]1. Supermerkatuetan / dena plastikoa 2. Itsasoak ditugu / goraino beteta 3. Birziklatzeak ez du / guztia konpontzen

  • Eñaut Martikorena. Doinua Haizeak bidali du

Gaia: Erregaiak.[99]1. Supermerkatuetan / dena plastikoa 2. Itsasoak ditugu / goraino beteta 3. Birziklatzeak ez du / guztia konpontzen

  • Jone Uria. Doinua Haizeak bidali du

Gaia: Indarkeria matxista.[100]1. Erregaia daukagu / urrearen pare 2. Ehun euro inguru /depositurako 3. Auto elektrikoa /ote da bidea?


HAMARREKO TXIKIA

  • Aitor Etxebarriazarraga, Onintza Enbeita.

Aitor eta Onintza kirolariak zarete. Adinean gora joanagatik ere oso errendimendu ona ari zarete izaten. Aitor, Onintzak esan dizu hasi berri den denboraldi hau izango duela azkena.[101]


  • Beñat Iguaran, Eñaut Martikorena.

Beñat eta Eñaut. Beñat biloba eta Eñaut aitona zarete. Beñat, Eñaut duela urte batzuk alargundu zen. Gaur eskatu dizu bikotekidea bilatzeko aplikazio batean profila sortzen laguntzeko.[102]

  • Maddalen Arzallus, Jone Uria.

Maddalen eta Jone. Maddalen supermerkatuko bezeroa zara eta Jone bertako langilea. Ordainketak egiteko kutxa automatikoa jarri dute. Maddalen, Jonek proposatu dizu beren lanpostuen defentsan, produktu batzuk eskaneatu gabe saskiratzea.[103]


BAKARKA, GAIA EMANDABadakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.

Lizarra

Lizarran, lehen faseko seigarren saioa izan zen. Los Llanos Kulturgunean Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan jokatu zuen 2022ko urriaren 9ko 17:00etan eta 500 bertsozaletik gora aurrean.

  • Gai-jartzailea: Amaiur Lujanbio Agirre.
Bertsolaria8ko Handia8ko TxikiaPuntuka10ko TxikiaBakarkaGuztira
Aitor Bizkarra138.00128.50142.50140.00144.50693.50
Asier Azpiroz131.00135.50135.50132.00131.00666.00
Maialen Akizu122.50133.50141.50142.00119.00658.50
Imanol Uria129.00133.50129.50133.50126.50652.00
Unai Gaztelumendi117.00129.00121.50133.00130.00630.50
Iñigo Mantzizidor127.50122.00120.00132.00121.00622.50

Gaiak

8ko NAGUSIA:

  • Asier Azpiroz, Imanol Uria.

Imanol eta Asier. Lehorreko lursail handiak dituzten bazkideak zarete. Urteetan zehar, laborea edo zereala erein duzue lur horietan. Zuk, Imanol, laborantza utzi eta lursaila eguzki panelez bete nahi duzu. Asierrek, aldiz, orain arte bezala jarraitu nahi du.[110]

  • Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Unai Gaztelumendi.

Lankideak zarete Mantxi eta Unai. Zuen bizilekutik 30 kilometrora egiten duzue lan. Zuk, Mantxi, lanera joateko autoa partekatu nahi duzu. Unaik, ordea, ez du egingarri ikusten.egokia denik.[111]

  • Aitor Bizkarra, Maialen Akizu.

Maialen eta Imanol. Lagunak zarete Maialen eta Imanol. Maialen, badira hilabete batzuk ohartu zarela Imanolek ez duela ongi ikusten. Ukatzen duen arren, oraingoan ere, liburua irakurtzen besoak luze-luze eginda topatu duzu.[112]


8ko TXIKIA:

  • Asier Azpiroz, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi'.

Asier eta Mantxi. Asier 30 urteko biloba eta Mantxi aitona zarete. Asier, elkarrekin bazkaldu ondotik, gaur ere Mantxik ezkutuan dirua eman dizu.[113]

  • Imanol Uria , Maialen Akizu.

Maialen eta Imanol. Lagunak zarete Maialen eta Imanol. Maialen, badira hilabete batzuk ohartu zarela Imanolek ez duela ongi ikusten. Ukatzen duen arren, oraingoan ere, liburua irakurtzen besoak luze-luze eginda topatu duzu.[114]

  • Unai Gaztelumendi, Aitor Bizkarra.

Unai eta Aitor. Unai aita eta Aitor semea zarete. Unai, gaur Aitor pozik etorri da etxera, bigarren eskuko arropa dendan erositako berokiarekin. Zuk janzten ez zenuela-eta, orain hilabete arropen edukiontzira bota zenuen berbera da.[115]


PUNTUARI ERANTZUNAK

  • Imanol Uria Doinua: Haizeak bidali du

Gaia: Euskaraldia. [95]

  • Asier Azpiroz. Doinua: Orain hasi bihagu

Gaia: Irratia.[116]1. Autoan sartu eta /irratia lagun 2. Batzuek albisteak / besteek musika 3. Ahotsaren indarra / irudirik gabe

  • Iñigo Mantzizidor 'Mantxi'. Haizeak bidali du

Gaia: Nafarroako konkista.[117]1. 500 urte joan / dira honezkero 2. Ehun nafar bost mila/ soldaduren aurka 3. Ez dezagun ahantzi/ han gertatu zena

  • Unai Gaztelumendi. Orain hasi bihagu

Gaia: Eskola jazarpena.[118]1. Jazarpena ez dugu / hain erraz ikusten 2. Taldea jartzen bada / bakarraren kontra 3. Ausardia behar da / norbait babesteko

  • Aitor Bizkarra. Doinua Haizeak bidali du

Gaia: Jaiotze-tasa.[119]1. Aurten ere sortzeak / doaz beherantza 2. Guraso izatea / ez da denen nahia 3. Ekonomiak ere / badauka pisua

  • Maialen Akizu. Doinua Haizeak bidali du.

Gaia: Indarkeria matxista.[120]1. Ahantzi egiten da / zahartu ahala 2. Guztiok inbidiaz / umeei begira 3. Hitzarena jolasa / edota jokoa


HAMARREKO TXIKIA:

  • Imanol Uria, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi'.

Imanol eta Mantxi. Imanol 16 urteko semea eta Mantxi aita zarete. Imanol herriko antzerki taldean zabiltza eta Mantxik erran dizu berak ere antzerki taldean parte hartu nahi duela.[121]

  • Asier Azpiroz , Aitor Bizkarra.

Asier eta Aitor. Bikotea zarete eta lantoki berean lan egiten duzue. Asier, gaur Aitorrek erran dizu lantokiz aldatu nahi duela.[122]

  • Unai Gaztelumendi, Maialen Akizu.

Unai eta Maialen herriko hainbat saltsatan dabiltzan lagunak zarete. Biak ere ilusioz, baina estresatuta zabiltzate. Unai, Maialenek ezetz esaten hasi beharko zenuketela dio.[123]


BAKARKA, GAIA EMANDAZure egoera orain arte ezkutuan mantendu duzu. Gaur, laguntza eskatu beharrean zaude.

Lehen faseko sailkatuak

Zuzenean sailkatuak

BertsolariaEmaitzaSaioa
Alaia Martin738.00Getxoko irabazlea
Joanes Illarregi678.00Arrasateko irabazlea
Nerea Ibarzabal738.00Goitane-Irabarneko irabazlea
Haritz Mujika Lasa695.50Gasteizko irabazlea
Jone Uria706.00Donostiako irabazlea
Aitor Bizkarra693.00lizarrako irabazlea

Puntuz sailkapena

PostuaBertsolariaEmaitza
1Oihana Iguaran737.50
2Nerea Elustondo695.00
3Ane Labaka694.50
4Julio Soto691.00
5Onintza Enbeita688.00
6Agin Laburu685.00
7Aitor Etxebarriazarraga682.50
8Maddalen Arzallus678.00
9Eñaut Martikorena674.50
10Saioa Alkaiza673.00
11Miren Artetxe670.00
12Asier Azpiroz666.00
13Iñaki Apalategi664.00
14Iban Urdangarin660.00
15Xabat Illarregi659.00
16Beñat Iguaran659.00
17Maialen Akizu658.50
18Xabat Galletebeitia655.50
19Oihana Bartra653.50
20Imanol Uria652.00
21Eneko Lazkoz649.50
22Amaia Iturriotz648.00
23Miren Amuriza646.50
24Unai Mendizabal635.00
25Unai Gaztelumendi630.50
26Peru Abarrategi627.00
27Iñigo Mantzizidor622.50
28Gorka Pagonabarraga616.00
29Patxi Iriart604.00
30Manex Agirre573.50

Erreferentziak

Kanpo estekak