Onintza Enbeita

Euskal kazetaria, idazlea eta bertsolaria

Onintza Enbeita Maguregi (Muxika, Bizkaia, 1979ko maiatzaren 19a) euskal bertsolaria, kazetaria, feminista eta abertzalea da, horretaz gain diputatua izan zen Espainiako Gorteetan 2012tik 2016ko tartean. 2018ko Bizkaiko Bertsolari txapelduna izan da, txapela lortu duen lehen emakumezkoa da.

Onintza Enbeita


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko urtarrilaren 12a - 2016ko maiatzaren 3a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2012ko ekainaren 19a - 2015eko urriaren 27a
Iñaki Antiguedad
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOnintza Enbeita Maguregi
JaiotzaMuxika1979ko maiatzaren 19a (44 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Jon Lopategi
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, bertsolaria eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza
Amaiur
Askatasuna
Euskal Herria Bildu

Biografia eta ibilbidea

Nor da Onintza Enbeita?[1] (Ahotsak proiekturako)

Onintza Enbeita Muxikan jaio zen eta bertan bizi, bere gurasoak ere bertakoak izanik. Hiru ahizpa dira, bera gazteena.[2]

Maitane Azurmendi ren ikustrazioa

Ikasketak eta lana

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasi eta gero, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (Mondragon Unibertsitatea) eta Agroekologia (UPV/EHU) graduondokoak ikasi zituen.[3] Hainbat hedabideekin aritu izan da kolaborazioak egiten: Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Argian, Busturialdeako Hitzan, AIZU! aldizkarian,[4] Bizkaiko Hitzan, Matraka eta Frida aldizkarietan, Bizkaia irratian, Euskadi Irratian Euskal Telebistako Mihiluzen, Wazemanken, Gure Doinuaken besteak beste.[5][6]

Labayru Ikastegian euskara klaseak ematen ibili izan da.[7]

Bertsolaria

Bertsolaritzarekin lotura estua duen familian hazi zen eta bera ere bertsotan oso gazte hasi zen.[8] Garriko bertso-eskolako kidea izan zen.[7] 2006an iritsi zen lehenengo aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera eta geroztik final guztietarako sailkatu izan da. 2005 eta 2009ko Euskal Herriko txapelketan ere parte hartu zuen.[9]

2018an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen (843,5 puntu). Irabazten lehen emakumea izan zen.[10][11][12]

Politikaria

Bere ibilbide politikoa Muxikan hasi zen, ANV alderdiarekin hango zinegotzia izan baitzen 2007 eta 2011 urteen artean. 2012 eta 2015 urteetan, Amaiur koalizioko diputatua izan zen Espainiako Diputatuen Kongresuan.[7] 2014an Marokoko agintariek Mendebaldeko Saharatik kanporatu zuten Aaiúnera iritsi zenean.[13]

2015ean EH Bildurekin aurkeztu zen Bizkaiatik Kongresurako zerrenda buru gisa.[14] Bertan Abortoaren erreformari buruz ari zela, ‘koño’ esaten bigarren pertsona eta lehenengo emakumea izan zen. Honek sareetan eta hedabideetan oihartzun handia piztu zuen.[15][16][17][18]

Bestelako proiektuak

2018an musika, dantza eta sorkuntza literario bidezko esperientzia kooperatiboa den Humanity at Music-en parte hartu zuen.[19][20]

Uxue Alberdiren 2019ko Kontrako eztarritik saiakera lanean emakume bertsolari gisa izandako bizipenak agertu zituen.[21][22][23]

2019an Donostiako Zinemaldiaren inguruan '48 ordu Zinemaldian' egin eta gero, saio propioa lortu du formatuak ETB1en. Gai zehatz baten inguruan 48 ordu pasatzean datza Enbeitak gidaturiko programak.[24][25]

Txapelketak

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Onintza Enbeita