Anis (landarea)

Anis terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Anis (argipena)»

Anis-belarra (Pimpinella anisum) Apiaceae familiako landare belarkara da —apio, azenario, mihilu, perrexil, martorri edo kuminoa bezala—, eta eskualde epeletan hazten da, argia eta beroa ezinbestekoak baititu. Elikagaien lurringarri eta sendabelarra da.[1][2]

Anis (landarea)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
GeneroaPimpinella
Espeziea Pimpinella anisum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakanise seed (en) Itzuli eta anise oil (en) Itzuli

Bere hazi horiez perfumatutako edari alkoholiko gozoak eratzen dituzte. Orain dela 4.000 urte erruz lantzen zuten Egipton anisa. Oraino ere biziki lantzen da eta gaur egun landare basatiak aurkitzea ia ezinezkoa da.

Lehenengoz, Ekialde Hurbilean egin zuten eta, zituen osasun-ezaugarriak medio, Europara ekarri zuten bide askotan barrena.

Landarearen ezaugarriak

Landare ginbailduna da, aterki itxurakoa eta, ikusi batera, apio, perrexil, aneta eta antzeko unbeliferoen itxura du, gutxi asko, bere lore zuri eta guzti.[3]

Urteroko landare bat da. Zurtoina 80 cm luze izatera irits daiteke. Ekainetik aurrera loratzen da. Lore txiki eta zuriak ditu. Zapore oneko fruitu usaintsuak ematen ditu.

Landareak, gazterik, dena du baliagarri:

  • zaina, egosirik;
  • hosto samurrak, xehe-xehe ebakita, salda, entsaladak, haragizkoak eta postreak lurrintzeko;
  • haziak, txigortuta, okintzan eta gozogintzan, lurrin emaile; anisaren haziak anetol-eduki handia du, hots, konposatu aromatiko hori azukrea baino 15 aldiz gozagarriagoa da.
  • haziez gozatutako edari alkoholiko (gehienetan, gozo) zuriak egiten dituzte...

Erabilera: sukaldaritzan eta gozogintzan

Anisa, hazia
Balio nutrizionala 100g-ko
Energia337 kJ (81 kcal)
50.01 g
Zuntz dietetikoak14.6 g
15.90 g
17.60 g
BitaminakKopurua
%EB
A bitamina ekib.
2%
16 μg
B6 bitamina
50%
0.650 mg
C bitamina
25%
21.0 mg
Gatz mineralakKopurua
%EB
Kaltzio
65%
646 mg
Burdina
284%
36.96 mg
Magnesioa
48%
170 mg
Fosforoa
63%
440 mg
Potasioa
31%
1441 mg
Sodioa
1%
16 mg
Zink
56%
5.30 mg
Beste batzukKopurua
Ura9.54 g
Ehunekoak AEBko heldu batentzako eguneroko gomendio dietetikoak hartuta kalkulatu dira.
Iturria: USDA FoodData Central

Ogi, opil, bizkotxo, pastel, budin, galleta eta antzekoak lurrintzeko erabiltzen da baina likoreak egiteko (perfumatzeko) ere baliatzen da ia mundu osoan. Izan ere, anis berdea txerriki, behiki, hesteki, hegazti, idi-buztan, arrain urdin, itsaski, patata, alberjinia, porru, pastinaka, azenario, albahaka edo jengibrea bezalako espeziekin ederki uztartzen da.

Sukaldaritzan haragi gogorrak (ehizakoak, bereziki) beratuz samurtzeko eta haren kiratsak arintzeko, bereziki, espezia nahasketa jakin batzuetako osagai ere erabiltzen da.

Sendabelar gisa ere baliatzen da gurean oraino, digestio txarren ondorioak arintzeko: haziak, kitzikagarri eta karminatiboak izanik, infusioan hartzen dira, maiz kamamilari erantsita. Xede profilaktikoekin ere erabiltzen da, aerofagia eragiten duten elikagaiei (lekaleei, gaztainei…) prestatzean erantsita.

Hestekiak geroz eta lehengai gutxiagorekin egiten badira ere, anis aromaz jantziriko odolosteak egin eta kontsumitu izan dira gurean oraindik orain.

Bestetik, hamaikatxo edari alkoholdun anisez osatzen dira (anis arrunta, patxarana, ouzo, pastis, arak, absenta, raki…), landareak dauzkan terpenoek zaporea ematen diotelako likidoari.

Taxonomia

Pimpinella anisum Lineo-k sailkatu zuen eta Species Plantarum liburuan argitaratu zuen 1753an.[4] Hauek dira landarearen sinonimo (taxonomiko) batzuk:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak