Araia

Araia Arabako ipar-ekialdeko herri bat da, Asparrena udalerrikoa. Asparreneko hirigune nagusia da, eta populazioaren hiru laurdenak biltzen ditu. Izan ere, 1.218 biztanle zituen 2006an. Araia aberatsa da uretan, batez ere Zirauntza ibaiaren sorburuak dakarren ur emari handiarengatik; horri esker, Miko izozki fabrikarena da herriko ekonomia jarduera nagusia (izozkigintzarako ur ugari behar baita).

Araia
 Euskal Herria
Araiako Herriko enparantza
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAsparrena
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′23″N 2°18′57″W / 42.8897°N 2.3158°W / 42.8897; -2.3158
Garaiera604 metro
Demografia
Araia, Aratz menditik ikusita.

Izena

Araia izena ingurukoa zen Arai (forma genitiboa) pertsona izenetik bide dator.[1] Izan ere, izen horren lekukotasunak aurkitu dira Arabako Ilarduia eta Kontrasta herrietan.[1] Kontrastan, zehazki, erromatarren garaiko gizonezko baten hilarrian: Araica Arai f(ilia) («Araika, Arairen alaba»).[2]

Ingurune naturala

Ordokiaren eta mendiaren artean dago, Arabako lautadaren ipar-ekialdeko ertzean, Aratz eta Umandia mendien hegoaldeko magalean. Zirauntza ibaiak zeharkatzen du herria.

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
5Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)Gasteiz (Madril/Arantzabela)ArkautiArkauti (Nekazaritza i.)Arkauti (akademia)OreitiaBurguDulantziGaunaAdanaUribarri JauregiGereñuAlaitzaLangarikaGazeoAgurainErdoñaZalduondoAraia (Iduia)Araia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
9aAraia
Agurain
Erdoña
AmetzagaZalduondoGalarretaGordoaArriolaNarbaxaLuzuriagaZuhatzu DonemiliagaAraia
Agurain
Erdoña
9bAraia
Agurain
Erdoña
AmetzagaAlbeiz • Ilarudia • EginoAndoinIbargurenUrabainDurrumaEgilatzBikuñaMezkiaMunainOkarizOpakuaArrizalaAlanguaEgileorZuhatzu DonemiliagaLuzuriagaAraia
Agurain
Erdoña

Ondasun nabarmenak

  • Zirauntza ibaiaren sorburua: herrian, el nacedero («sorburua») esaten diote.
  • San Pedro eliza: XV. eta XVI. mendeen artean egina, herriko erdigunean dugu.
  • Udaletxea: Asparreneko udaletxea Araian dugu, 1771n egindako eraikina da, Herriko Enparantzan kokatua.
  • Iturbero frontoia: 1876koa (Arabako zaharrenetakoa).
  • Ajuria Urigoitia edo San Pedro Araiakoa antzinako siderurgia-fabrika (1848-1985), eta haren zentral hidroelektrikoa, 2002an berritua.

Argazki galeria

Kultura

Umorezko Antzerki Jaialdia

Abuztuan, 1993az geroztik, Araiako Umorezko Antzerki Jaialdi arrakastatsua antolatzen dute herrian.

Kirola

Alipendi Kirol Kluba da Araiako kirol klub bakarra, 1926an futbol klub gisa sortua. Gaur egun, futbol taldeak ez ezik, saskibaloi eta eskubaloi taldeak ere baditu.[3]

Jaiak

Musika

Joselu Anayak musika talde ezaguna Araian sorturikoa da.

Araiar ospetsuak

Erreferentziak

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa