Ariana Grande
Ariana Grande-Butera[1] (Boca Raton, Florida, AEB, 1993ko ekainaren 26a), Ariana Grande izenaz ezaguna, estatubatuar abeslari, aktore eta kanta-idazlea da.
Ariana Grande | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ariana Grande-Butera |
Jaiotza | Boca Raton, 1993ko ekainaren 26a (30 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Dalton Gomez (2021eko maiatzaren 15a - 2023) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pine Crest School (en) North Broward Preparatory School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filantropoa, egile abeslaria, aktorea, disko-ekoizlea, modeloa, dantzaria eta ahots-aktorea |
Altuera | 153 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Victorious Cast |
Genero artistikoa | pop musika R&B garaikidea rhythm and bluesa sanba dance popa soula electropopa |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | gitarra pianoa ahotsa perkusio instrumentua |
Diskoetxea | Republic Records Universal Music Group |
arianagrande.com | |
| |
Irabazi duen sarien artean hauek aurkitzen dira: Grammy Award, Brit Award bat, bi Billboard Music Awards, hiru American Music Awards, hiru MTV Europe Music Awards eta bost MTV Video Music Awards. Munduko pop artista ezagunenetako bat bihurtu da.
Biografia
Nickelodeon telebista katean eginiko Victorious eta Sam & Cat telesailek ospea eman zioten 2010eko hamarkadan eta, azkenaldian, abeslari ibilbidean murgilduta izan da. 2013an Ariana Grandek lehenengo albuma kaleratu zuen, Yours Truly. 2014. urtean, aldiz, My Everything[2][3] atera zuen eta gaur egun arte argitaratu duen azken lana 2016 urteko Dangerous Woman da.
Grande Billboard Hot 1oo zerrendako lehen hamar postuen artean bere bost album nagusietako abestiak izan dituen historiako lehen emakumezko artista da [4]
Manchesterreko erasoa
2017ko maiatzaren 22an Manchester hirian eman zuen kontzertuan eraso suizida bat jasan zuen eta 20 ikusletatik gora hil ziren.
Hilabete bat eta gero gutxi gorabehera, One love Manchester izeneko beste kontzertu bat egin zuen hiri horretan eta irabazitako diru guztia erasoaren biktimentzat eta horien familientzat joan zen. Kontzertu honetan Justin Bieber, Miley Cyrus eta beste hainbat abeslarik parte hartu zuten eta milloika euro jaso zituzten. [5].
Diskografia
- Yours Truly (2013)
- My Everything (2014)
- Dangerous Woman (2016)
- Sweettener (2018)
- Thank U, next (2019)
- Positions (2020)
- Eternal Sunshine (2024)
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Ariana Granderen webgune ofiziala (Ingelesez)
Artikulu hau Floridako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |