Bartzelona–Sants geltokia

Katalan Herrietako tren geltokia
Bartzelona-Sants geltokia» orritik birbideratua)

Barcelona Sants, Sants Estació edota Sants izenez ere ezaguna, Bartzelonako tren geltokirik garrantzitsuena da, eta Sants-Montjuïc barrutiko Sants auzoan kokatzen da. Eraikina 1979an inauguratu zuen RENFEk, eta gaur egun eraikinaren jabea Adif enpresa publikoa da. Madrilgo Atochako geltokiaren ondoren Espainian bidaiari gehien jasotzen dituen tren geltokia da, urtean 30 milioi lagun hartzen dituelarik, zeinetatik 18 milioi baino gehiagok aldirien zerbitzuak erabiltzen dituztela. Geltokiak Països Catalans eta Joan Peiró plazetatik sarbideak ditu, eta bi solairu ditu, behekoa eta sotokoa. Gainean Barceló Sants hotela dago, eta Joan Peiró plazaren ondoan autobus geltokia.

 Barcelona-Sants
Bartzelonako metroa Sants Estació
Sants
Hurrengo trenak
Barcelona Sants geltokia
Map
Lineak
Plaça Centre  Tarragona
Plaça de Sants  Entença
l'Hospitalet Ll.  Plaça Catalunya
Bellvitge  Passeig Gràcia
l'Hospitalet Ll.  Plaça Catalunya
l'Hospitalet Ll.  Plaça Catalunya
  Passeig Gràcia
l'Hospitalet Ll.  Plaça Catalunya
Vilanova Geltrú  Passeig Gràcia
Vilanova Geltrú  Passeig Gràcia
Vilanova Geltrú  Passeig Gràcia
Vilanova Geltrú  Passeig Gràcia
Vilanova Geltrú  Passeig Gràcia
l'Hospitalet Ll.  Plaça Catalunya
Kokapena
HelbideaPlaça dels Països Catalans, z/g; 08014
UdalerriaBartzelona,  Katalunia
Geltokiaren datuak
Kodea71801
Gunea1
Irekiera1979
Bidaiariak29,4 milioi (2010)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria
ZerbitzuakOrdainpeko aparkalekua Autobus eta Taxi geralekua Igogailua Komunak Kafetegia Jatetxea Kotxe alokairua Posta bulegoa Dendak Telefonoa Itxaron gela Pertsonadun leihatila
Nasak7
Trenbideak14
JabeaAdif
EragileaRenfe Operadora, TMB
Société Nationale des Chemins de Fer
Garraio zerbitzuak
Abiadura handiaAVE, TGV, Alvia, Euromed
Distantzia luzeaTalgo, Estrella, Trenhotel
Distantzia ertainaRodalies de Catalunya, Renfe Distantzia Ertaina
Rodalies  Molins de Rei ↔ Maçanet-Mssn.
  Maçanet-Massanes ↔ S. Vicenç
  l'Hospitalet ↔ La Tor de Querol
  S. Vicenç C. ↔ Manresa
  Bartzelona-Sants ↔ Cervera
  l'Hospitalet ↔ Lleida-Pirineus
  Estació França ↔ Lleida-Pirineus
  Estació França ↔ Lleida-Pirineus
  Estació França ↔ Riba-roja E.
  Estació França ↔ Tortosa
  Estació França ↔ Port Aventura
  l'Hospitalet ↔ Portbou
Metroa  Z. Universitària ↔ Trinitat Nova
  Cornellà Centre ↔ Vall d'Hebron
BestelakoakTMB: 27, 30, 32, 43, 44, 78, 109, 115
Nitbus: N0
Hiri arteko autobusak: CJ
Bicing
Taxi

Geltokiak Renfe Operadora eragileak ustiatzen dituen aldirietako, distantzia ertaineko, distantzia luzeko eta abiadura handiko zerbitzuak biltzen ditu. Bestalde, Bartzelonako metroak badu sarrera bat geltokiaren barruan. Kanpoaldean autobus geltokia dago.

Aintzinean metro geltokiak Roma eta Roma Renfe izenak izan zituen.

Kokapena

Geltokia, itsas mailatik 30 metrora, hurrengo trenbideen barne dago:

  • Zabalera iberiarra duen Bartzelonako aireportua eta Bartzelona arteko trenbidea, 013,957. puntu kilometrikoa.[2]
  • Zabalera iberiarra duen 200 linea (Madril - Bartzelona trenbidea), Zaragoza eta Lleidatik, 677,6. puntu kilometrikoa.[3]
  • Zabalera iberiarra duen 220 linea (Lleida - L'Hospitalet de Llobregat trenbidea), Manresatik, 369,9. puntu kilometrikoa.[3]
  • Zabalera internazionaleko eta abiadura handiko Madril-Zaragoza-Bartzelona-Frantziar Muga abiadura handiko linea, Zaragozatik eta Frantziarekin loturan, 621. puntu kilometrikoa.[3]

Historia

Santsko geltokiaren lehenengo aurrekaria Vallsetik Vilanova eta Bartzelonarako Burdinbide Konpainiak sortutako La Bordeta eta Sants arteko trenbidea izan zen, 1881. urtekoa. Historian zehar izandako aldaketa eta enpresa arteko fusioen ondoren, trenbide gunea enpresa ezberdinen esku egon zen, horien artean aipagarrienak Tarragonatik Bartzelona eta Frantziarako Trenbideen Konpainia (TBF) eta Madrildik Zaragoza eta Alacanterako Trenbideen Konpainia (MZA).[4] 1897an garaiko Sants udalerria Bartzelona hiriaren parte bihurtu zen.

1967ko martxoaren 15ean ministerio-ordena baten bitartez Bartzelonako trenbide lotura plan berria onartu zen, horren baitan Sants auzoan bidaiarientzako tren geltoki berri bat eraikitzeko plana zegoela, hiriko trenbide garraioa hobeto integratzeko asmoz.[5] Plan honek 1944 urteko planaren aldaketa suposatzen zuen, eta garaiko 171 milioi pezetako aurrekontua zeukan.[5] Hasiera batean geltoki terminal gisa planteatu bazen ere, Sants eta Kataluniako plazako geltokiaren arteko trenbide tunel bikoitza irekitzearekin batera geltokia pasokoa bihurtu zen. 70eko hamarkadan zehar Santsen lanak burutzen amaitu zen, eta era berean hiriko beste geltoki batzuk ixteari ekin zitzaion, hala nola Iparreko geltokia, 1972an itxita. Azkenik, 1979an geltokiko lanei amaiera eman zitzaion.

2007an geltokia abiadura handiko sarean sartu zen, Madril eta Bartzelona lotzen dituen abiadura handiko trenbidearen lanen bukaeraren ondoren.[6] Honek ekarri zuen geltokiko trenbide eta nasen berregituraketa, hainbat trenbide zabalera internazionalera aldatuz, abiadura handian ibili ahal izateko. 2008ko hasieran Adifek Sants eta La Sagrera arteko abiadura handiko tunelaren lanak lizitatu zituen, bi geltokiak lotzeko eta azken hau AVE zerbitzuen helmuga izateko.[7]

Geltokia

Sants geltokia 70eko hamarkadan eraikitakoa da, erabilitako materialak altzairua, hormigoia eta beira direla. Behe solairuan (0 solairua) geltokiko zerbitzu guztiak kokatzen dira, eta sotoko solairuan (-1 solairua) trenbideak eta nasak daude, zehazki hamalau trenbide eta zazpi nasa zentral.[8] Nasetara sarbidea eskailera mekaniko zein igogailu bidez egin daiteke, irisgarritasuna bermatuz.

Geltokiko zerbitzuen artean Adifek txartela-salmenta, informazio puntuak, kontsignak eta komunak eskaintzen ditu. Gainera hainbat jatetxe, kafetegi, denda, eta kotxe-alokairu daude. Kanpoan aparkalekuak, taxi eta autobus geralekuak, eta autobus geltokia dago.

Trenbideen erabilerak

2003 eta 2007 arteko lanen ondoren geltokiak 14 trenbide ditu, horietatik 6 zabalera internazionalekoak, eta 8 iberiar zabaleradunak. Trenbideotan hurrengo zerbitzuak ematen dira:

  • 1. - 6. trenbideak: AVE, TGV, Avant, Alvia eta distantzia luzeko trenak.
  • 7. - 8. trenbideak: Aldiriko trenak.
  • 9. - 10. trenbideak: Distantzia erdiko, eskualdeko eta aldiriko trenak.
  • 11. - 12. trenbideak: Distantzia luzeko trenak
  • 12. - 14. trenbideak: Distantzia erdiko, eskualdeko eta aldiriko trenak.

Zerbitzuak

 Renfe Operadora
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
 Madril
Atochako Atea
Guadalajara–YebesCalatayudZaragoza–DeliciasLleida–PirineusCamp de TarragonaBartzelona
Sants
 Madril
Atochako Atea
Guadalajara–YebesCalatayudZaragoza–DeliciasLleida–PirineusCamp de TarragonaBartzelona–SantsGironaFigueres
Vilafant
 Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaLleida–PirineusZaragoza–DeliciasCiudad RealPuertollanoKordobaPuente Genil–HerreraAntequera–Santa AnaSevilla
Santa Justa
 Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaLleida–PirineusZaragoza–DeliciasCiudad RealPuertollanoKordobaMalaga
Maria Zambrano
Alvia Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaLleida–PirineusZaragoza–DeliciasTuteraCastejonTafallaIruñaAltsasuZumarragaDonostiaIrun
Alvia Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaLleida–PirineusZaragoza–DeliciasTuteraCastejonAlfaroKalagorriLogroñoHaroMiranda EbroBilbo
Abando
Alvia Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaLleida–PirineusZaragoza–DeliciasTuteraCastejonTafallaIruñaGasteizMiranda EbroBurgos–Rosa ManzanoPalentziaLeonla Pola de ḶḷenaMieres–PonteOviedo/UviéuGijón/Xixón
Alvia Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaLleida–PirineusZaragoza–DeliciasTuteraCastejonTafallaIruñaGasteizMiranda EbroBurgos–Rosa ManzanoPalentziaLeonEstorgaPonferradaO Barco de ValdeorrasA Rua–PetinSan Clodio–QuirogaMonforte de LemosOurense–ElkarguneaSantiago de CompostelaCoruña
Alvia Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaLleida–PirineusZaragoza–DeliciasTuteraCastejonTafallaIruñaGasteizMiranda EbroBurgos–Rosa ManzanoPalentziaLeonEstorgaPonferradaO Barco de ValdeorrasA Rua–PetinSan Clodio–QuirogaMonforte de LemosOurense–ElkarguneaO PorriñoRedondelaVigo
Guixar
Avant Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaLleida
Pirineus
Avant Bartzelona
Sants
GironaFigueres
Vilafant
Avant Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaCambrilsl'Hospitalet de l'InfantTortosa
 Société Nationale des Chemins de fer Français
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
 Madril
Atochako Atea
Zaragoza–DeliciasCamp de TarragonaBartzelona
Sants

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak