Baxkortostan

Baxkortostan[1], Baxkortostango Errepublika (errusieraz: Респу́блика Башкортоста́нtranslit.: Respublika Baxkortostan; baxkireraz: Башҡортостан РеспубликаһыBaşqortostan Respublikahı) edo Baxkiria (errusieraz: Башки́рия) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Uralen eta Volga ibaiaren artean hedatua. 143.600 km²ko eremua du eta 2010ean 4.072.292 biztanle zituen[2]. Hiriburua Ufa da.

Baxkortostan
 Errusia
Ereserkia
Baxkortostango Errepublikako Ereserkia
Administrazioa
Izen ofizialaБашҡортостан Республикаhы
Республика Башкортостан
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-BA
HiriburuaUfa
Baxkortostango Errepublikako Lehen MinistroaAndrey Nazarov (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak54°28′N 56°16′E / 54.47°N 56.27°E / 54.47; 56.27
Azalera143.600 km²
MugakideakUdmurtia, Tatarstan, Perm kraia, Sverdlovsk oblasta, Txeliabinskeko oblasta, Orenburg oblasta eta Perm Oblast (en) Itzuli
Punturik altuenaJamantau
Demografia
Biztanleria4.016.481 (2021)
−21.670 (2020)
Dentsitatea27,97 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta Baxkirera
Ordu eremuaJekaterinburgeko ordua, UTC+05:00 eta Asia/Yekaterinburg (en) Itzuli
Matrikula02 eta 102
bashkortostan.ru

Geografia

Baxkiria laua da mendebaldean eta menditsua ekialdean.

Hiriburuaz gain, hiri nagusiak Sterlitamak, Neftekamsk, Iximbai eta Salavat dira[3].

Historia

Baxkirra jatorriz turkiar herria zen; IX. mendean Ural mendialdean egokitu eta musulman bihurtu ziren Astrakhango khan herriaren eraginez. XVII. mende hasieran Errusiako gudarostearen esku geratu ziren eta Iemelian Pugatxov kosakoaren altxamenduan parte hartu ondoren (1773), tsarraren gudarosteek xehakatu zituzten. 1917ko azaroaren 8an aldarrikatu zen sobietar gobernua Ufan. Boltxebike eta Armada Zuriaren arteko gatazkak ez ziren amaitu 1919an Baxkiriako Sobiet Errepublika autonomoa osatu zen arte. 1991 arte Errusiako Errepublika sobietarra zeneko hamasei errepublika autonomoetako bat izan zen.

Ekonomia

Nekazaritzan laboreak eta ardi nahiz zerri aziendak dira aipagarrienak. Petrolio, burdin, manganeso, kobre eta urre hobiak daude, eta baita harrikatza ere. Industria metalurgikoa, mekanikoa, kimikoa eta janari industria nabarmentzen dira. Zentral hidroelektrikoa dago Ufan.

Demografia

2010ean Baxkortostanek 4.072.292 biztanle zituen; %36,1 errusiarrak ziren, %29,5 baxkirrak eta %25,4 tatariarrak[2].

Talde
etnikoa
1926ko errolda1939ko errolda1959ko errolda1970ko errolda1979ko errolda1989ko errolda2002ko errolda2010ko errolda1[2]
Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%
Baxkirrak625.84523,5671.18821,2737.74422,1892.24823,4935.88024,3863.80821,91.221.30229,81.172.28729,5
Errusiarrak1.064.70739,91.281.34740,61.418.14742,41.546.30440,51.547.89340,31.548.29139,31.490.71536,31.432.90636,1
Tatariarrak621.15823,3777.23024,6768.56623,0944.50524,7940.43624,51.120.70228,4990.70224,11.009.29525,4
Txuvaxak84.8863,2106.8923,4109.9703,3126.6383,3122.3443,2118.5093,0117.3172,9107.4502,7
Mariak79.2983,090.1632,993.9022,8109.6382,9106.7932,8105.7682,7105.8292,6103.6582,6
Ukrainarrak76.7102,999.2893,183.5942,576.0052,075.5712,074.9901,955.2491,339.8751,0
Besteak113.2324,2132.8604,2129.6863,9122.7373,2115.3633,0111.0452,8118.8562,9109.2492,7
1 97.572 pertsona datu base administratiboetan erregistratu ziren talde etnikoa adierazi gabe. Multzo horretako banaketa etnikoa adierazi zutenena bezalakoa zela jo da[2].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.