Bigarren Mundu Gerraren aurreko gertaeren kronologia

Bigarren Mundu Gerraren aurreko gertaeren kronologia honek Bigarren Mundu Gerran eragina izan zuten edo hura eragin zuten gertaerak aipatzen ditu (batez ere gerra arteko tartean [1918 – 1939] Lehen Mundu Gerraren ondoren).

1910eko hamarkada: 1910 • 1918 • 1919
1920ko hamarkada: 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926  • 1927 • 1928 • 1929
1930eko hamarkada: 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1936  • 1937 • 1938 • 1939

1895

1905

1910

  • Abuztuaren 22-29: Japoniak Korea anexionatu zuen, 1931ko Mantxuriaren inbasio japoniarrari bidea ireki ziona.

1918

1919

  • Urtarrilaren 4-15: Matxinada Espartakista suntsitu zuen Alemaniako gobernuak.
  • Urtarrilaren 18: Parisko Bake Biltzarra (1919) Lehen Mundu Gerrako parte-hartzaileen artean bake hitzarmena egiteko.
  • Otsaila: Polonia-Sobietar Batasuna Gerraren hasiera bi herrialdeen arteko mugan.
  • Martxoaren 2: III. Internazionala edo Komintern sortu zen Moskun. Bere helburua errepublika sobietar global bat sortzea zen.
  • Martxoaren 12: Austriako Asanblada Konstituziogile Nazionalak Alemanian integratzea eskatu zuen[4].
  • Martxoaren 21: Hungariako Errepublika Sobietarra aldarrikatu zen.
  • Maiatzaren 15: Turkiako Independentzia Gerra hasi zen Greziako tropak Esmirnara iritsi zenean.
  • Ekainaren 21: Alemaniako flotaren gehiengoa hondoratu zuten Scapa Flowen, Eskozia. Itsasontziak bertan egon ziren atxilotuta 1918ko Armistiziotik negoziazioak egiten ziren bitartean. Alemaniarrek uste duten britainiarrek euren aurka erabiliko zituztela Versaillesko ituna ez balute beteko.
  • Ekainaren 28: Alemaniak eta Aliatuek Versaillesko Ituna sinatu zuten sei hilabeteko negoziazioaren ostean. Alemaniak ezin zituen 100.000 soldadu baino gehiago izan eta gerraren kalte-ordainak ordaintzera behartu zuten. Ameriketako Estatu Batuek ere sinatu zuten baina ez zuten berretsi, beste bake hitzarmen bat eginez beranduago Alemaniarekin.
  • Uztaila: Adolf Hitler izeneko soldadu bat Alemaniako Langileen Alderdian infiltratu zen Reichswehraren aginduz.
  • Abuztuaren 1: Hungariako Errepublika Sobietarraren amaiera. Hungariareko Herri Errepublika berrezarri zen.
  • Abuztuaren 3: Hungaria-Errumania gerraren amaiera.
  • Irailaren 10: Austriako Alemaniar Errepublikak Saint-Germaingo ituna sinatu zuen. Bake itun hornek Austriaren mugak erregulatzen zituen, Alemaniarekin batzea debekatzen zuen, eta Austria Alemaniarrari eskatzen zion bere izena Austriagatik aldatzea. Ameriketako Estatu Batuek ere sinatu zuten baina ez zuten berretsi, beste bake hitzarmen bat eginez beranduago Austriarekin.
  • Irailaren 12: Gabriele D'Annunziok italiar nazionalisten indar irregular bat sortu zuen Fiume (Rijeka) hiria konkistatzeko.
  • Azaroaren 27: Bulgariak Neuilly-sur-Seineko ituna sinatu zuen. Bake itun honek Trazia Greziari itzultzen zion, 1913ko Balkanetako Lehenengo Gerran irabazi zutena. Bulgariako armada 20.000 gizonetara mugatu zen eta Bulgariak gerrako kalte-ordainak izan zituen[5].

1920

  • Urtarrilaren 21: Parisko Bake Konferentziaren amaierarekin batera Nazioen Ligaren lehen Batzar Orokorra egin zen. Lehen Mundu Gerraren irabazleetako batek ez zuen parte hartu: Ameriketako Estatu Batuak.
  • Otsailaren 24: Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista sortu zuten, eta hurrengo urtean horren buruzagitza Adolf Hitlerrek hartu zuen.
  • Martxoa: Kappen Putscha, eskuineko talde baten estatu-kolpe saiakera Alemaniako gobernuaren aurka. Alemaniako militarrek ez zuten erantzunik eman, baina greba orokor batek geldiarazi zuen. Ruhreko Matxinada deitu zitzaion greba orokor horren jarraipenari, Alemaniako militarrek suntsitu zutena.
  • Ekainaren 4: Hungariak Trianongo Ituna sinatu zuen Aliatuekin. Itunak Hungariako estatu independente baten egoera eta mugak definitzen zituen. Ameriketako Estatu Batuek ere sinatu zuten baina ez zuten berretsi, beste bake hitzarmen bat eginez beranduago Hungariarekin.
  • Abuztuaren 10: Otomandar Inperioak Sèvresko Ituna sinatu zuen Aliatuekin, AEBrekin izan ezik, ez zuela euren aurka gerra deklaratu. Itunak Otomandar Inperioaren partizioa onartu zuen eta euren indar militarra mugatu. Greziak ez zituen onartu muga berriak eta ez zuen sinatu. Sèvresko ituna bertan behera geratu zen Turkiako Independentzia Gerraren ondorioz, eta beranduago Lausannako ituna sinatu zen, 1923an.
  • Urriaren 8-12: Żeligowskiren matxinada]n, Lucjan Żeligowski militar poloniarrak Vilnius konkistatu zuen, ofizialki Poloniaren babesik gabe
  • Azaroaren 2: Franklin D. Rooseveltek Ameriketako Estatu Batuetako lehendakari-ordea izateko hauteskundeak galdu zituen Calvin Coolidge Massachusettseko Gobernadorearen aurka.
  • Azaroaren 15: Danzig Hiri Askea sortu zen Versaillesko Ituna jarraituz, Alemaniar nazionalista zen hiri baten gehiengoa eta Poloniaren itsasorako sarbidea aldi berean errespetatzeko bide gisa.
  • Abenduaren 24: Gabon Odoltsua, Italiak Fiume okupatu zuen Gabriele D'Annunziok bost egunez erresistitu ostean.

1921

  • Martxoaren 7-17: Armada Gorriko matxinatuek eta hainbat zibilek Kronstadt hiria hartzen dute, Kronstadteko matxinadan. Eskubide zibilen hedapena eta boltxebikeen kontrolari aurre egitea eskatzen zuten. Hainbat hildakoren ostean, Petrogradoko boltxebikeek matxinadarekin amaitu zuten.
  • Martxoaren 18: Poloniar-Sobietar gerraren amaiera Riga Bakea sinatuta.
  • Apirilaren 24: Fiumeko Estatu Askea sortu zuten bertako hautesleek.
  • Abuztuaren 25: Ameriketako Estatu Batuak-Alemania bake ituna eta Ameriketako Estatu Batuak-Austria bake ituna sinatu ziren, bi estatuen arteko gerrarekin amaituz.
  • Abuztuaren 29: Ameriketako Estatu Batuak-Hungaria bake ituna sinatu zen, bi herrialdeen arteko gerra egoerarekin amaitu zuena.
  • Urriaren 5: Sturmabteilungen (SA) sorrera, Alemaniako Alderdi Naziaren beso paramilitarra.
  • Azaroaren 9: Benito Mussolinik Italiako Alderdi Nazional Faxista sortu zuen Erromako Hirugarren Kongresu Faxistan.

1922

  • Otsailaren 6: Washingtongo Itsas-Armadaren Konferentziaren amaieran Erresuma Batuak, Ameriketako Estatu Batuek, Japoniak, Frantziak eta Italiak Washingtongo Itsas-Armadaren Ituna sinatu zuten. Sinatzaileek euren itsas-armadaren tamaina murrizteko konpromisoa hartu zuten.
  • Martxoa: Alemaniaren eta Sobietar Batasunaren arteko harremanak hasteko alemaniar ofizialen bidaia Sobietar Batasunera.
  • Apirilaren 16: Alemaniak eta Sobietar Batasunak Rapalloko ituna sinatu zuten, bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak berrabiaraziz, elkarri gerra-ordainik ez eskatzeko erabakiarekin eta elkarlan ekonomikorako gogoa aldarrikatuz.
  • Urria: Errusiako Gerra Zibila (1917ko azaroaren 7an hasi zena) amaitu zen, Boltxebikeek Armada Zuriaren azken gunea garaitu zutenean Siberian.
  • Urriaren 11: Mudanyako Armistizioarekin Turkiako Independentzia Gerra amaitu zen.
  • Urriaren 29: Viktor Emanuel III.a Italiakoak Benito Mussolini Italiako lehen ministro izendatu zuen Erromarako Martxaren ostean.
  • Azaroaren 1: Turkiako Asanblada Nazional Handiak Sultanerri Otomandarraren abolizioa erabaki zuen.

1923

  • Urtarrilaren 11: Frantziak eta Belgikak Ruhren okupazioa abiatu zuten, Alemaniak gerra-ordainak ematera behartzeko.
  • Urtarrilaren 26: Kuomintang alderdi nazionalista eta Txinako Alderdi Komunista Lehen Fronte Batuan elkartu ziren, Txinako Gerraren Jaunen Aroarekin amaitu asmoz.
  • Ekaina: Weimarko Errepublikako hiperinflazioan, Alemaniar markoaren balioa suntsitu zen.
  • Uztailaren 24: Lausanako Ituna sinatu zen, gaur egungo Turkiaren mugak zehazten zituena. Turkiako Independentzia Gerra amaitzeaz gain, Sèvresko Ituna ordezkatu zuen.
  • Abuztuaren 31: Korfuko krisialdia: Italiak Greziako Korfu bonbardatu eta okupatu zuen, Grezian eraildako jeneral italiar batengatik kalte-ordainak eskatzeko.
  • Irailaren 27: Korfuko krisialdiaren amaiera, Enbaxadoreen Konferentziak Italiaren alde egin eta gero.
  • Urriaren 23-25: Hamburgoko Altxamendua
  • Urriaren 29: Turkia ofizialki errepublika bilakatu zen, Otomandar Inperioarekin amaituz.
  • Azaroaren 8: Municheko Putscha, Adolf Hitler saiatu zen Naziekin batera gobernua botatzen. Hurrengo egunean atxilotu zuten.

1924

  • Urtarrilaren 21: Vladimir Lenin sobietar liderra hil zen, eta Iosif Stalin aginterako bidea garbitzen hasi zen.
  • Otsailaren 1: Erresuma Batuak Sobietar Batasuna diplomatikoki onartu zuen.
  • Martxoaren 16: Italian Fiumeko Estatu Askea anexionatu zuen.
  • Apirilaren 1: Adolf Hitlerrek bost urteko kartzela zigorra jaso zuen Municheko Putscha antoaltzeagatik. Zortzi hilabete egin zituen.
  • Apirilaren 6: 1924ko Italiako hauteskunde orokorretan faxistek botoen 2/3 jaso zituzten.
  • Ekainaren 10: Italiar faxistek Giacomo Matteotti lider sozialista bahitu era erail zuten Erroman.
  • Abuztuaren 16: Dawes Plana onartu zen, Aliatuen Ruhren okupazioarekin amaitzeko proposamena, Alemaniak gerrako ordainak betetzeko konpromisoarekin.

1925

  • Apirilaren 4: Schutzstaffel (SS) erakunde paramilitar naziaren sorrera. Hasiera batean, bere helburua Adolf Hitlerri babesa ematea zen, baina laster hazi zen tamainan eta garrantzian.
  • Maiatzaren 12: Paul Von Hindenburgek Alemaniako Lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen.
  • Uztailaren 18: Hitlerrek Mein Kampf liburu autobiografikoa argitaratu zuen.
  • Abenduaren 1: Locarnoko Itunak sinatu ziren Londresen. Itunek hauek Mendebaldeko Europako mugak hobeto zehazten zituzten eta Alemaniaren eta indar aliatuen arteko tirabirak konpontzeko asmoa zuten.

1926

  • Urtarrilaren 3: Theodoros Pangalosek bere burua Greziako diktadore izendatu zuen. Apirilaren 4an hautatu zuten presidente.
  • Urtarrilaren 31: Belgika eta Erresuma Batuko tropek Kolonia utzi zuten.
  • Apirilaren 24: Berlingo Ituna sinatu zuten Alemaniak eta Sobietar Batasunak, hurrengo bost urteetan herrialdeetako bat erasotua izanez gero, bestearen neutraltasuna ziurtatzen zuena.
  • Irailaren 8: Alemania Nazioen Ligan sartu zen.
  • Abenduaren 25: Taishō enperadorea hil zen, eta bere semea Hirohito bilakatu zen Japoniako Enperadore

1927

  • Apirilaren 12: 5.000[6] eta 10.000 komunista inguru erail zituen Kuomintangek Shangaiko sarraskian. Lehen Fronte Batuaren amaiera eta Txinako Gerra Zibilaren hasiera izan zen.
  • Maiatzaren 20: Saudi Arabiaren eta Erresuma Batuaren arteko Jeddahko Ituna sinatu zen.
  • Ekainaren 7: Peter Voikov, sobietar enbaxadorea Varsovian, erail zuen Mugimendu Zuriaren jarraitzaile batek.
  • Azaroaren 12: Leon Trotski Sobietar Alderdi Komunistatik kanporatu zuten, Iosif Stalin lider bakartzat utziz.
  • Abenduaren 14: Irakek independentzia lortu zuen Erresuma Batutik.

1928

  • Maiatzaren 3: Jinango gertakaria hasi zen, Txinako Errepublikaren eta Japoniaren arteko liskar mugatua.
  • Maiatzaren 28: Txinako Armada Gorria sortu zen.
  • Ekainaren 4: Huanggutungo gertakaria: japoniar agenteek Zhang Zuolin gerraren-jaun txinatarra erail zuten.
  • Abuztuaren 2: Italiak eta Etiopiak Italia-Etiopia ituna sinatu zuten, bi herrialdeen arteko laguntasuna aldarrikatuz.
  • Abuztuaren 27: Briand-Kellogg ituna sinatu zen Parisen. Munduko potentzia nagusiek gerra agresiboa debekatu zuten.
  • Urriaren 1: Sobietar Batasunak bere lehen bost urteko plana egin zuen, industrializazioa handitzeko helburuarekin.
  • Azaroaren 6: Herbert Hooverrek irabazi zituen 1928ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak, Al Smith garaituta.

1929

  • Otsailaren 9: Litvinov Protokoloa sinatu zuten Moskun Sobietar Batasunak, Polonia, Estoniak, Errumaniak eta Letoniak. Itunak gerra agresiboa debekatzen zuen, Briand-Kellog itunak bezala.
  • Otsailaren 11: Italiak eta Egoitza Santuak Laterango Ituna sinatu zuten, Vatikanoaren eta Italiaren arteko harremanak normalizatuz.
  • Martxoaren 28: Japoniako tropek Txina utzi zuten, Jinango gertakariarekin amaituz.
  • Apirilaren 3: Persiak Litvinov Protokoloa sinatu zuen.
  • Ekainaren 7: Laterango Ituna berretsi zen eta Vatikano Hiria estatu burujabe bilakatu zen.
  • Abuztuaren 31: Young Planak, Lehen Mundu Gerrako kalte-ordainak kalkulatzeko egindakoa, Alemaniaren zorra 26.350.000.000 dolar estatubatuar zela kalkulatu zuen, eta 58 urte eta erdi eman zizkion ordaintzeko. Plan honek Dawes Plana ordezkatu zuen.
  • Urriaren 29: Depresio Handiaren hasiera 1929ko krakarekin.

1930

  • Apirilaren 22: Erresuma Batuak, AEBk, Frantziak, Italiak eta Japoniak Londresko Itsas-Armadaren Ituna sinatu zuten, itsaspekoen gerra erregulatuz eta itsasontzi militarren eraikuntza mugatuz.
  • Ekainaren 30: Frantziak azken tropak atera zituen Rhinelandetik.
  • Irailaren 14: Alemaniako hauteskundeetan Naziak bilakatu ziren Reichstageko bigarren indarra.

1931

  • Maiatzaren 19: Deutschland Deutschland klaseko gurutzaontzia eraiki zuen Alemaniak. Eraikuntza honek larritasuna sortu zuen nazioartean, Versaillesko itunak ezartzen zuen 10.000 tonako desplazamendu mugak planteatzen zuelako Alemaniako Itsas-armada soilik kostaldeko defentsara mugatuko zela, baina ez zutela egingo itsaso zabalean aritzeko itsasontzirik.
  • Irailaren 18: Mukden gertakaria: Japoniako militarrek bandera faltsuko operazio bat egin zuten, eurek kontrolatutako txinatar trenbide bat bonbardatuz eta txinatar disidenteak erasoaren erantzule eginez.
  • Irailaren 19: Aurreko eguneko Mukden gertakaria baliatuz, Mantxuriaren japoniar inbasioa hasi zen, Mantxukuo txotxongilo-estatua sortuz.

1932

1931-1933ko sobietar goseteak milioika sobietar hil zituen, tartean ukrainar asko. Bertan Holodomor izenarekin ezaguna da.

  • Urtarrilaren 7: Stimson doktrina jarri zuen martxan AEBk. Henry L. Stimsonen Estatu-idazkariak sortu zuen Mantxuriaren japoniar inbasioaren ostean. Doktrina honen arabera, Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak ez zuen onartuko indarrek egindako muga aldaketarik.
  • Urtarrilaren 28ko gertakaria: japoniarren aurkako biolentzia leherketa txikiak erabilita, Japoniak Shanghai eraso zuen, Txinan. Borroka martxoaren 6an amaitu zen, eta maiatzaren 5ean su-eten akordioa erdietsi zuten, Shanghai zona desmilitarizatu izendatuz.
  • Otsailaren 27: Txina eta Japoniaren arteko borroka amaitu zen Mantxurian. Japonia gailendu zen.
  • Martxoaren 1: Japoniak Mantxukuo txotxongilo-estatua sortu zuen.
  • Apirilaren 10: Paul von Hindenburg hautatu zuten Alemaniako presidente, Adolf Hitler garaituz.
  • Maiatzaren 4: Sobietar-Estoniar ez-eraso akordioa sinatu zen. 1932ko abuztuaren 18an hasi zen eta 1945eko abenduaren 31ra arte egon zen indarrean.
  • Maiatzaren 30: Heinrich Brüning Alemaniako kantzilerrak dimisioa eman zuen. Hindenburgek Franz von Papeni eskatu zion gobernu berria eratzea.
  • Uztailaren 25: Sobietar-Poloniar ez-eraso akordioa sinatu zen, hiru urterako.
  • Abuztuaren 30: Hermann Göring Reichstageko presidente hautatu zuten.
  • Azaroaren 4: Japoniako kontrainsurgentzia kanpaina abiatu zuen Mantxukuon, Mantxukuoren Baketzea izenarekin.
  • Azaroaren 8: Franklin Delano Rooseveltek irabazi zituen 1932ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak
  • Azaroaren 21: Hindenburgek Hitlerrekin hizketaldia hasi zuen gobernu eraketa posible baten inguruan.
  • Abenduaren 3: Hindenburgek Kurt von Schleicher izendatu zuen Alemaniako kantziler.

1933

  • Urtarrilaren 1: Harresi Handiaren defentsan, Japoniak Txinako Harresi Handia eraso zuen Barne Mongoliako Rehe probintzian.
  • Urtarrilaren 30: Hindenburg presidenteak Hitler izendatu zuen Alemaniako kantziler[7].
  • Otsailaren 27: Alemaniako parlamentuak su hartu zuen, Reichstagen sutea izena duen gertakaria[8].
  • Otsailaren 28: Reichstageko sutea aitzaki gisa erabilita, Reichstagen sutearen dekretua argitaratu zuen Paul von Hindenburg presidenteak, Alemaniako askatasun zibil asko kenduz eta Nazien botererako bidea erraztuz.
  • Martxoaren 4: Franklin Delano Roosevelten lehendakaritza hasi zen. New Deal izeneko programa ekonomikoa jarri zuen martxan, Depresio Handiaren efektuei aurre egiteko pentsatua.
  • Martxoaren 20: Alemaniako lehen kontzentrazio-esparrua ireki zen, Dachauko kontzentrazio-esparrua.
  • Martxoaren 23: Reichstagak 1933ko gaitze legea onartu zuen, Adolf Hitler Alemaniako diktadore izendatzen zuena.
  • Martxoaren 24: 1933ko nazismoaren aurkako boikot kanpaina hasi zen.
  • Martxoaren 27: Japoniak Nazioen Liga utzi zuen, honek Lytton Txostena argitaratu ostean. Txosten horren arabera, Mantxuria Txinarena zen, eta Mantxukuo ez zen benetako estatu independente bat.
  • Apirilaren 1: Alemaniarrak juduen negozio eta dendak boikoteatzera animatu zituzten.
  • Apirilaren 26: Gestapo polizia sekretua sortu zen Alemanian.
  • Maiatzaren 1: Hindenburgek eta Hitlerrek Langileen Nazioarteko Egunean 500.000 pertsonen aurrean mitina egin zuten[9][10], eguna "Lanaren Egun Nazionala" izendatu eta, hurrengo egunean, sindikatu guztiak debekatu zituzten.
  • Maiatzaren 15: Luftwaffea ofizialki sortu zen, Alemaniaren aire-indarra, Versaillesko ituna urratuz.
  • Maiatzaren 13: Tangguko su-etena sinatu zuten Txinak eta Japoniak, Mantxuriaren okupazioaren ondorengo bakea ziurtatzeko neurriekin. Txinak Japoniaren eskari guztiak bete zituen, baita euren lurralde barruan eremu desmilitarizatu zabala sortzea ere.
  • Ekainaren 21: Alderdi Nazia ez ziren beste alderdi guztiak debekatu ziren Alemanian.
  • Abuztuaren 25: Haavarako akordioaren bidez Alemaniako juduak Palestinara migratzeko bide bat sortu zen.
  • Irailaren 2: Italia-Sobietar Batasuna laguntasun eta ez-eraso akordioa sinatu zen.
  • Irailaren 21: Leó Szilárdek kate-erreakzio nuklearraren ideia garatu zuen.
  • Urriaren 19: Nazioen Ligak egindako Armamentuaren Murrizte eta Mugatze Konferentziaren ondorioz, Alemaniak ligatik alde egin zuen.
  • Azaroaren 16: Ameriketako Estatu Batuek Sobietar Batasunaren onarpen diplomatikoa hedatu zuten.
  • Azaroaren 24: Etxegabeak, alkoholikoak eta langabeak kontzentrazio-esparru nazietara bidaltzen hasi ziren.

1934

  • Urtarrilaren 26: Alemania-Polonia ez-eraso ituna sinatu zen, hamar urteko balioarekin. Alemaniaren aldetik, itunaren helburua zen Poloniak kexarik ez aurkeztea Alemaniaren berrarmatzearen aurrean.
  • Otsailaren 9: Balkaneko Ituna sinatu zen Grezia, Turkia, Errumania eta Jugoslaviaren artean. Itunaren helburua zen Italiak lurralde berriak eskuratzen zituen planei aurre egitea eta, bestetik, Bulgariak Lehen Mundu Gerran galdutako lurraldeen gaineko aldarriak ukatzea.
  • Otsailaren 12-16: Austriako Gerra Zibila, Austrofaxismoaren garaipena.
  • Martxoaren 20: Alemaniako polizia guztiak Heinrich Himmlerren gidaritzapean jarri ziren.
  • Maiatzaren 5: Sobietar-Poloniar Ez-eraso Ituna 1945eko abenduaren 31ra arte hedatu zen.
  • Ekainaren 30: Labana Luzeen Gaua Alemanian. Hitlerren aurkari potentzialak Alderdi Naziaren barruan hil zituzten, tartean Ernst Röhm SAren liderra edo Kurt von Schleicher kantziler ohia. SAk jarraitu zuen existitzen, baina SSk lortu zuen botere guztia.
  • Uztailaren 20: SS Alderdi Naziarekiko independente bilakatu zen, Adolf Hitlerren aginte zuzenarekin.
  • Uztailaren 25: Austriako Naziek Engelbert Dollfuss erail zuten Austriako gobernuaren aurkako Uztaileko Putsch ez-arrakastatsuan.
  • Abuztuaren 2: Hindenburgen heriotzaren ostean, Hitlerrek bere gurua Alemaniako Führer izendatu zuen, aldi berean Estatu eta gobernu buru.
  • Abuztuaren 8: Wehrmachteko kideek Alemaniako konstituzioa zin egin beharrean, Hitlerri leialtasuna zin egiten hasi ziren.
  • Iraila: Sobietar Batasuna Nazioen Ligan sartu zen.
  • Urriaren 9: Alexandro I.a Jugoslaviakoa eta Frantziako Louis Barthou atzerri ministroa Marseillan erail zituzten[11]. Balkanetan ez-egonkortasuna are gehiago handitu zen. Barthou eta Alexandro lanean ari ziren Europan bakea lortzeko, batez ere Alemaniaren eta SESBen artean, Jugoslavia eta Frantzia gerrarako prestatzen ari ziren bitartean. Petri II.a Jugoslaviakoak koroa lortu zuen, baina adinez txikikoa izanda, erregentzia batek zuen agintea.
  • Urriaren 16: Martxa Luzearen hasiera Txinan. Txinako Armada Gorriak Kuomintangetik ihes egiteko bideak sortu zituen.
  • Abenduaren 1: Sergei Kirov Leningradoko Alderdi Kkomunistako burua erail zuten. Errepresio oldea abiatu zen Sobietar Batasunean.
  • Abenduaren 5: Abisiniako Krisialdiaren hasiera Walwal herrian. Italia eta Etiopiako tropek gatazka armatua izan zuten herrialdearen mugan.
  • Abenduaren 29: Japoniak uko egin zien Washingtongo eta Londresko itsas-armaden itunei.

1935

  • Urtarrilaren 7: Nazioen Ligak 1935eko Sarreko egoerari buruzko erreferendumaren emaitza onartu zuen, Sarre Alemaniaren mugen barruan sartuz.
  • Ekainaren 18: Ingalaterra-Alemania itsas-armadari buruzko ituna sinatu zen. Alemaniako itsas-armadak Erresuma Batuaren halako %35 izan zitekeen tona kopuruan. Honela, Erresuma Batuak espero zuen Alemaniaren itsas-armada mugatzea.
  • Abuztuaren 31: 1935eko Neutraltasun Legea onartu zuen AEBk, enbargo orokor bat sartuz armen salerosketari gerra egonez gero.
  • Irailaren 15: Reichstagak Nurenbergeko Legeak onartu zituen, Juduen aurkako bazterkeria instituzionalizatuz eta euren aurkako jazarpenari oinarri legala eskainiz.
  • Urriaren 3: Italiak Etiopia inbaditu zuen, Bigarren Italo-Etiopiar Gerra abiatuz. Nazioen Ligak Italia salatu zuen eta petrolio enbargo bat proposatu zuen, arrakastarik gabe.
  • Azaroaren 14: 1945ra arte egindako azken Erresuma Batuko hauteskundeak. Stanley Baldwinek irabazi zituen.

1936

  • Urtarrilaren 20: Jurgi V.a Erresuma Batukoaren heriotza. Eduardo VIII.a Erresuma Batukoak hartu zuen agintea.
  • Otsailaren 6: 1936ko Neguko Olinpiar Jokoak egin ziren Garmisch-Partenkirchenen, Bavaria, Alemania.
  • Martxoaren 7:
    • Versaillesko ituna bortxatuz, Alemaniak Renania bermilitarizatu zuen.
    • Mugimendu honekin batera, Eduardo VIII.ak Baldwinen gobernuari eskatu zion Erresuma Batua militarki prestatzeko.
  • Martxoaren 25: Londresko itsas-armadari buruzko bigarren ituna sinatu zen Erresuam Batuaren, Estatu Batuetan eta Frantziaren artean. Italiak eta Japoniak ez zuten sinatu.
  • Maiatzaren 5: Burdinezko Borondatearen Martxa italiarra Addis Abebaren aurka, Etiopian. Bigarren Italo-Etiopiar Gerraren amaiera izan zen.
  • Ekainaren 3: Walther Wever Luftwaffeko jenerala istripu batean hil zen, Aliatuen halako bonbardaketa estrategikorako gaitasuna izateko esperantzekin amaituz.
  • Uztailaren 18: Francisco Francoren 1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpeak Espainiako Gerra Zibila hasi zuen.
  • Abuztuaren 1: 1936ko Udako Olinpiar Jokoak Alemanian.
  • Abuztuaren 19: Moskuko epaiketak hasi ziren boltxebike zaharren aurka eta sobietar polizia sekretuko arduradunen aurka.
  • Urria: Purga Handiaren hasiera Sobietar Batasunean Stalinen aurkariak jo-puntuan jarrita. Sobietar goi mailako militar askoren heriotzak herrialdearen gaitasun militarra nabarmen mugatu zuen Bigarren Mundu Gerraren hasieran.
  • Urriaren 18: Göringek Lau Urteko Plana egiteko ardura hartu zuen, Alemania lau urtetan autarkia batean bilakatzeko plana.
  • Azaroaren 3: Franklin D. Rooseveltek hauteskundeak irabazi zituen Alf Landon garaituta.
  • Azaroaren 14: Suiyuango kanpainaren hasiera. Japoniak babestutako Mongoliako tropek Txinatar soldaduei eraso egin zieten Hongorten.
  • Azaroaren 15: Alemaniaren Kondor Legioa Espainiako Gerra Zibilean sartu zen, Francoren alde.
  • Azaroaren 25: Antikomintern Ituna sinatu zuten Japoniak eta Alemaniak. Itunaren arabera, bi herrialdeek Sobietar Batasunaren aurka arituko ziren Sobietar Batasunak bi herrialdeetako bati eraso eginez gero.
  • Abenduaren 1: Alemaniako 10-18 urteko gazte guztiak derrigortu zituzten Hitleriar Gazterian parte hartzen.
  • Abenduaren 12:
    • Kuomintangeko Zhang Xueliangek Chiang Kai-Shek bahitu zuen erakunde horri Txinako Alderdi Komunistarekin akordio bat egin zezan Japoniar inbasioari aurre egiteko.
    • Eduardo VIII.a abdikatzera behartu zuten Wallis Simpsonekin ezkondu ostean. Bere ordez Alberto, Yorkeko dukeak hartu zuen agintea, Jurgi VI.a Erresuma Batukoa izenarekin.
  • Abenduaren 23: Corpo Truppe Volontarie italiarreko 3.000 gizon Cádizera iritsi ziren Espainiako Gerra Zibilean Francoren alde borrokatzera.
  • Abenduaren 24: Bigarren Fronte Batua osatu zuten Txinako Alderdi Komunistak eta Kuomintangek, Txinako Gerra Zibila geldituz Japoniarren aurka egiteko.

1937

  • Otsailaren 21: Espainiako Gerra Zibilean Ez-Interbentzio Komiteak Espainiako Gerra Zibilean nazioarteko interbentzioa debekatu zuen.
  • Apirilaren 26: Kondor Legioak eta Aviazione Legionariak Gernikako bonbardaketa egin zuten. Herria suntsitu eta hildako asko eragiteaz gain, nazioarteko kondena izan zuen.
  • Maiatzaren 7: Konder Legioaren Borrokalari Taldea Espainia osoan hedatzen da Falangistak laguntzeko.
  • Maiatzaren 28: Neville Chamberlain Erresuma Batuko Lehen Ministro izendatu zuten.
  • Ekainaren 21: Léon Blumen koalizio gobernuaren erorketa Frantzian.
  • Uztailaren 7: Marco Polo Zubiaren gertakaria, Bigarren Txina-Japonia Gerraren hasiera. Aditu batzuek uste dute Bigarren Mundu Gerraren hasiera hor jarri beharko litzatekeela[12].
  • Abuztuaren 8: Japoniako indarrek Beijing okupatu zuten.
  • Abuztuaren 13: Shanghaiko guduaren hasieran Bigarren Txina-Japonia Gerran.
  • Urriaren 5: Rooseveltek Berrogeialdiko Hitzaldia eskaini zuen, bere herrialdea erasotzaileen arureko neutraltasunetik "berrogeialdira" pasako zela esanez.
  • Urriaren 13: Alemaniak Belgikari esan zion bere burujabetza errespetatutako zela ez bazuen Alemaniaren aurkako neurri militarrik hartzen.
  • Azaroaren 5: Adolf Hitlerrek bilera sekretua egin zuen "lebensraum" kontzeptua eztabaidatzeko.
  • Azaroaren 6: Italiak bat egin zuen Antikomintern Itunarekin.
  • Azaoaren 26: Shanghaiko guduaren amaiera, Japoniar garaipenarekin. Txinatarrek hiria ebakuatu zuten.
  • Abenduaren 1: Bigarren Txina-Japonia gerran Nankingo gudua hasi zen.
  • Abenduaren 8: Japoniak Mengjiang txotxongilo-estatua sortu zuen Barne Mongolian.
  • Abenduaren 11: Italiak Nazioen Liga utzi zuen.
  • Abenduaren 12: USS Panay gertakaria. Japoniako hegazkinek Panay ontzi estatubatuarra eraso zuten, petrolio ontziak babesten ari zena. Hiru hildako egon ziren eta 11 zauritu. Japoniaren eta AEBren arteko krisi diplomatikoa.
  • Abenduaren 13: Nankingo sarraskiaren hasiera Japoniak gudua irabazi ostean.

1938

  • Urtarrilaren 26: Allison gertakariak oraindik tentsio handiagoa eragin zuen Japoniaren eta Ameriketako Estatu Batuen artean.
  • Martxoaren 6: Japoniarrak Ibai Horira iritsi ziren.
  • Martxoaren 13: Anschlussa, Alemaniak Austria anexionatu zuen.
  • Martxoaren 24:
    • Tiaerzhuango gudua hasi zen Bigarren Txina-Japonia gerran. Txinatarrek irabazi zuten apirilaren 7an.
    • Xuzhouko guduaren hasiera, maitzaren 1ean japoniar garaipenarekin amaitu zena.
  • Uztailaren 6-16: Éviango konferentzian Erresuma Batuak eta Ameriketako Estatu Batuek ez zuten onartu errefuxiatu judu gehiago.
  • Uztailaren 29: Sobietar-Japoniar mugako gatazka hasi zen Khasan Lakuko guduarekin. Abuztuan amaitu zen, sobietar garaipenarekin .
  • Irailaren 27: Rooseveltek gutuna bidali zion Hitlerri bakea eskatzen.
  • Irailaren 30: Municheko Konferentzian Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak eta Italiak adostu zuten Alemaniak Sudeteak anexionatu ahal zituela, Alemania lasaitzeko asmotan[13]. Polonia-Txekoslovakia muga gatazka areagotu zen konferentziaren ondorioz.
  • Urriaren 5: Alemaniak judu guztien pasaporteak ezgaitu zituen eta berriak eman zizkieten "J" letra gorriz markatuta zutela. Neurria Suediaren eta Suitzaren eskariz hartu zen, modu erraz bat nahi zutelako juduen sarrera ukatzeko.
  • Azaroaren 7: Herschel Grynszpan judu poloniar-alemniarrak Ernst vom Rath kontsul aleman moderatua hil zuen Parisen[14].
  • Azaroaren 9: vom Rathen erailketari erantzun gisa Kristal hautsien gaua abiatu zen Alemanian. Pogromoen ondorioz milaka juduk euren dendak eta sinagogak nola suntsitzen eta erretzen zituzten ikusi zuten.

1939

  • Urtarrilaren 25: Uranio atomo baten fisio nuklearra lortu zen lehen aldiz AEBko Columbia Unibertsitatean.
  • Urtarrilaren 27: Hitlerrek Z Plana abiatu zuen, bost urteko itsas-armadaren espantsio plan bat, 1944rako Royal Navy garaitzeko gaitasuna izango zuena. Kriegsmarineak lehentasuna eskuratu zuen Alemaniako baliabide ekonomikoen banaketan.
  • Martxoaren 14: Alemaniaren aldeko Eslovakiar Errepublika sortu zen.
  • Martxoaren 15:
  • Martxoaren 20: Joachim von Ribbentrop Alemaniako Atzerri Ministroak ultimatuma eman zion Lituaniari Memel lurraldea (Klaipėda) Alemaniaren esku uzteko.
  • Martxoaren 21: Hitlerrek Danzig Hiri Askea Alemaniari itzultzeko eskatu zuen.
  • Martxoaren 23:
    • Bi Lurraldeen Garapena eta Harreman Ekonomikoak garatzeko Alemania-Errumania ituna sinatu zen.
    • Alemaniak Memel lurraldea anexionatu zuen.
    • Alemaniak eta Eslovakiak Eslovakiako Alemaniar Babes Eskualdea sortzen zuen akordioa sinatu zuten.
    • Eslovakia-Hungaria gerraren hasiera.
  • Martxoaren 25: Zog I.a Albaniakoak Italiak herrialdearen gaineko kontrola izateko emandako ultimatuma ukatu zuen[15].
  • Martxoaren 31:
    • Erresuma Batuak eta Frantziak Poloniaren independentzia ziurtatzeko eskaintza egin zuten.
    • Eslovakia-Hungaria gerraren amaiera. Hungariak Eslovakiaren zati bat anexionatu zuen.
  • Apirilaren 1: Espainiako Gerra Zibilaren amaiera, indar nazionalisten garaipenarekin. Francoren diktaduraren hasiera, 1975ra arte iraungo zuena.
  • Apirilaren 3: Hitlerrek Fall Weiss planerako prestatzeko agindua eman zuen, Polonia inbaditzeko planaren kode-izena.
  • Apirilaren 4: Hungariak eta Eslovakiak Budapesteko Ituna sinatu zuten.
  • Apirilaren 7-12: Albaniaren inbasio italiarra, erresistentzia militar oso txikiarekin. Albania Italiaren parte bilakatu zen, erregearen batasun pertsonal gisa.
  • Apirilaren 18: Sobietar Batasunak hiruko aliantza bat proposatu zuen Erresuma Batuarekin eta Frantziarekin. Uko egin zioten[16].
  • Apirilaren 29: Hitlerrek Alemania-Polonia ez-eraso ituna bertan behera utzi zuen.
  • Maiatzaren 11: Khalkhin Goleko guduan Japonia eta Mantxukuo Sobietar Batasunaren eta Mongoliaren aurka borrokatu ziren. Sobietar garaipena izan zen irailaren 16an, eta horren ondorioz japoniarrak saiatu ziren sobietarrekin gatazka berriak ekiditen, euren eragin-esparrua Ozeano Barera hedatuz.
  • Maiatzaren 17: Suediak, Norvegiak eta Finlandiak Alemaniaren ez-eraso itunen proposamenari uko egin zioten.
  • Maiatzaren 22: Altzairuzko Ituna sinatu zuten Italia Faxistak eta Alemania Naziak. Itunak bi botereen arteko kooperazioa aurreikusten zuen, baina atal sekretu batean aliantza militarra zehazten zuen.
  • Maiatzaren 31: Alemaniak eta Danimarkak ez-eraso ituna sinatu zuten, Danimarkako inbasioarekin Alemaniak hilabete batzuk beranduago hautsu zuena[17].
  • Ekainaren 7: Alemania-Estonia ez-eraso ituna eta Alemania-Letonia ez-eraso ituna sinatu ziren, hamar urteko baliagarritasuanrekin.
  • Ekainaren 14: Tientsin gertakarian Japoniak Tianjinen zeuden britainiar kontzesioak blokeatu zituen.
  • Uztailaren 10: Neville Chamberlain lehen ministro britainiarrak Poloniari laguntza ematen ziola berretsi zuen, Danzig Hiri Askea Alemaniaren esku egongo ez zela esanez. Gatazka lehertzekotan, Poloniaren alde egingo zutela esan zuen.
  • Abuztuaren 2: Einstein-Szilárd gutuna Roosevelt presidenteari. Leó Szilárdek idatzia eta Albert Einsteinek sinatua, Alemaniak bonba atomikoa egin zezakeela ohartarazten zuen. Rooseveltek gutunaren aurrean erreakzionatu zuen eta, beranduago, Manhattan Proiektua abiatu zuen.
  • Abuztuaren 23: Molotov-Ribbentrop Ituna sinatu zuten Alemaniak eta Sobietar Batasunak, Europako Ekialderako probisio bereziarekin. Probisio horren arabera Poloniaren inbasioa, Estatu baltikoen okupazioa, Finlandiaren okupazioa eta Besarabia eta Ipar Bukovinaren sobietar okupazioa aurreikusten ziren.
  • Abuztuaren 25: Mussolinik Alemaniak Polonia erasoz gero Italiak Altzairuzko Ituna ez zuela beteko esan eta gero, Hitlerrek bost egunez atzeratu zuen Poloniaren inbasioa, Britainiar eta Frantziar neutraltasuna bilatzen saiatzeko.
  • Abuztuaren 28: Tarnówko tren geltokiko bonba. Antoni Guzy izeneko alemaniar agenteak bonba bat lehertarazi zuen Tarnóweko tren geltokian, eta 24 pertsona hil ziren[18]. Himmler Operazioaren baitako bandera-faltsuko eraso multzoetako bat izan zen.
  • Abuztuaren 30: Alemaniak ultimatuma eman zion Poloniari Poloniar korridorea eta Danzig Hiri Askeari buruz[19].
  • Irailaren 1: Alemaniak Polonia inbaditu zuen. Bigarren Mundu Gerraren hasiera da. Bigarren Mundu Gerraren kronologia (1939) ikus dezakezu jarraipen gisa.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak