Danzig Hiri Askea

Danzigeko Hiri Askea (Freie Stadt Danzig alemanez, Wolne Miasto Gdańsk polonieraz) 1920ko ekainaren 10ean eratutako hiri-estatu autonomoa izan zen. Gaur egun, Gdansk hiri poloniarra (1772tik 1920ra, Prusiaren barne) Versaillesko Itunaren (1919) III. zatiko IX. atalak esandakoen arabera eratu zen. Era horretan, Alemaniarekiko independentzia lortuta, Nazioen Ligaren esku geratu zen eta Poloniak pribilegio ekonomiko eta diplomatikoak jaso zituen, hiri horren babesle bihurtu zelako.

Danzig Hiri Askea
Freie Stadt Danzig
Wolne Miasto Gdańsk
1920 – 1939
Nazioen Ligaren agintean
bandera

armarria


Ereserkia

Fitxategi:Für Danzig
Goiburua
Nec Temere, Nec Timidi «Ez ausartegi, ezta beldurti ere»
Danzig Hiri Askearen kokapena Europan, Bigarren Mundu Gerra aurretik
Geografia
HiriburuaDanzig
Biztanleria366.730 (est. 1923an)
Azalera1.966 km2 km²
Ekonomia
DiruaDanzigeko florina = 100 pfennige (Danziger Gulden alemanez)
Kultura
Hizkuntza(k)Alemaniera eta poloniera
Historia
Sorrera1920
Desagerpena1939
Aurrekoak
Weimar Errepublika
Prusiako Estatu Askea
Mendebaldeko Prusia
Ondorengoa
Hirugarren Reicha

1939an Hirugarren Reichak Danzig okupatu zuenez gero, hiri askearen dohaina izateari utzi egin zion. Bigarren Mundu Gerraren amaieran ostera, Poloniari egokitu zitzaion lurraldea.

Jatorria

1807an, Napoleon I.ak estatu sasi autonomoaren dohaina eman zion hiriari. Baina 1815an, Vienako Batzarraren ostean, hiria berriro Prusiaren barnean geratu zen. Hala ere, 1919an, Versaillesko Itunarekin Danzig hiriak aurreko autonomia berreskuratu zuen, alabaina, Nazioen Liga eta Poloniaren kontrolpean.

Hiri-estatuaren ezarpena

Tokiko billeteak.

1919an Lehenengo Mundu Gerra amaitu zenean, Danzigeko hiria lurraldeen arteko tirabiren gunea bilakatu zen. Alde batetik, Alemaniak lurralde bera eskatzen zuen, bertan jatorri alemaniarreko biztanleria ugaria zelako; bestalde, Poloniak hiria aldarrikatzen zuen, Itsaso Baltikorako zuten sarbide bakarra zelako. Haren legezko jatorria Versaillesko Itunaren akordioan (100-108 artikuluetan) datza, honako hau adierazten baitzuen, hain zuzen:

  • Danzig hiria ez zen estatu gisan ezarri, nazioarteko hiri aske gisan baizik, Poloniaren babesarekin: herrialde hori atzerrian hiria ordezkatzaile zen eta kanpoko defentsaren arduradun, 1920ko akordioak Nazioen Ligak berretsi ostean.
  • 1922an atondutako Konstituzioa zuen hiriak eta Nazioen Ligaren bermeaz gozatzen zuen eta Senatua eta Dieta osatzen zuten.
  • Poloniari zegokionez, Danzigeko hiriak itsasontzi poloniarren berdintasuneko jarrera bermatu behar zuen; geroago, 1932ko abuztuaren 13an eta 1933ko irailaren 18an gerra-ontzi poloniarren arauketa ezarri zuen.
  • Danzigek eta Poloniak aduana-batasuna eratu zuten.
  • Hiri askeko tranbideak Poloniak erabiltzea bermatuta zegoen.
  • Danzig eremu frankoa zen, Portuko Kontseilua kudeatzaile, bi lurraldeetako komisarioek osatzen zuten.
  • Atzerriko harremanetarako, Hiri Askearekin lotutako harreman diplomatiko oro Poloniaren esku zeuden.
  • Nazioen Liga hiriko babesaren arduraduna zen, 10. artikuluak berresten zuenez.

Politika

Alemanak ziren nagusi bertan (%95a) eta alderdi naziak irabazi zituan han hauteskundeak 1933an botoen %50 lortuz.

Danzig Hiri Askeko Estatuaren Nagusiak
Izen-deiturakHasieraAmaieraAlderdia
Danzigeko Senatuaren Presidenteak
1Heinrich Sahm1920ko abenduaren 6an1931ko urtarrilaren 10eanEz
2Ernst Ziehm1931ko urtarrilaren 10ean1933ko ekainaren 20anDNVP
3Hermann Rauschning1933ko ekainaren 20an1934ko azaroaren 23anNSDAP
4Arthur Karl Greiser1934ko azaroaren 23an1939ko abuztuaren 23anNSDAP
Estatuaren Presidenteak
5Albert Forster1939ko abuztuaren 23an1939ko irailaren 1eanNSDAP

Nazioen Ligako Komisario Gorenak

Nazioen Ligako lurralde agintadunak ez bezala, Danzigeko Hiri Askeak (Sarreko arroaren lurraldea bezala) Nazioen Ligako kontrolpean iraun zuen. Hala eta guztiz, praktikan, Poloniak kontrolatzen zuen.

Hainbat herrialdetako ordezkariek Komisario Gorenaren eginkizuna bete zuten:

Izen-deiturakAldiaHerrialdea
1Reginald Thomas Tower1919–1920
2Edward Lisle Strutt1920
3Bernardo Attolico1920
4Richard Cyril Byrne Haking1921–1923
5Mervyn Sorley McDonnell1923–1925
6Joost Adriaan van Hamel1925–1929
7Manfredi di Gravina1929–1932
8Helmer Rosting1932–1934
9Seán Lester1934–1936
10Carl Jakob Burckhardt1937–1939

Populazioa

1923ko azaroaren 1eko Danzig Hiri Askeko erroldaren araberako biztanleria, hizkuntzak kontuan hartuta
NazionalitateaAlemanaAlemana eta
poloniera
Poloniera, kaxubiera,
masuriera
Errusiera,
ukrainera
Hebreera,
yiddisha
Sailkatu gabeakGuztira
Danzigtarrak327.8271.1086.788992277335.921
Danzigtarrak ez zirenak20.6665215.2392.5295801.27430.809
Guztira348.4931.62912.0272.6286021.351366.730
Ehunekoa% 95,03% 0,44% 3,28% 0,72% 0,16% 0,37% 100

Erlijioa

St. Maryko Paristar Eliza Luterano Gorena, Rechtstadt

1924an, biztanleriaren % 54,7 protestantea zen (220.731 lagun inguru, gehienak luteranoak, Antzinako Prusiar Eliza barne); % 34,5, katolikoa (140.797 pertsona); eta % 2,4, judutarra (9.239 pertsona); halaber, beste zenbait gutxiengo protestante ere baziren: 1.934 kalbinista, 1.093 bautista eta 410 humanista erlijioso. Era berean, 2.129 disidente ziren, 1.394 biztanlek beste izendapeneko erlijioetan sinesten zuten eta 664 hiritarrek erlijiogabetzat zuten euren burua. Judutarren komunitateak 1910an 2.717 jarraitzaile zituen, 7.282 1923an eta 10.448 1929an, Polonia eta Errusiatik bertaratutako etorkinak, batik bat.

Kanpo estekak