Daniel Felipe Martínez

txirrindulari kolonbiarra

Daniel Felipe Martínez Poveda (Bogota, Cundinamarca, 1996ko apirilaren 25a - ) kolonbiar txirrindulari profesionala da, gaur egun UCI WorldTeam mailako INEOS Grenadiers taldean aritzen dena.

Daniel Felipe Martínez

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Felipe Martínez Poveda
JaiotzaSoacha, 1996ko apirilaren 25a (28 urte)
Herrialdea Kolonbia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Wilier Triestina-Selle Italia 2016ko urtarrilaren 1a-2017ko abenduaren 31
Colombia-Coldeportes (en) Itzuli 2015-2015
EF Education First Pro Cycling 2018-2020
Team Sky 2021-2023
World Cycling Centre (en) Itzuli 2014-2014
Cundinamarca 2012-2013
Bora-Argon 18 2024-
 
Pisua63 kilogramo
Altuera174 zentimetro

Twitter: danifmartinez96 Instagram: danielfelipemartinezp Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

Colombia (2015)

Martínezek ezin izan zuen Kataluniako Volta amaitu (honako hau bere lehenbiziko UCI World Tour lasterketa izan zena) eta Turkiako Itzulian 84. sailkatu zen.

Southeast–Venezuela (2016–2017)

Bere lehenengo Itzuli handia 2016ko Italiako Giroa izan zen, 89. postuan sailkatu zelarik eta Lombardiako Giroan 57. amaitu zuen. 2017an berriro ere Italiako Giroan parte hartu zuen, baina ezin izan zuen lasterketa hau bukatu. Denboraldiaren amaieran 4. amaitu zuen Turkiako Itzulian.

EF Education First–Drapac (2018–2020)

Denboraldi hau ederki hasi zen Kolonbiako errepide txirrindularitza txapelketan, non 2. amaitu zuen erlojupeko proban, Egan Bernalen atzetik. Geroago 5. amaitu zuen Colombia Oro y Paz lasterketa berrian.Bere lehen “top ten” Europan, 2018ko Kataluniako Volta izan zen, non zazpigarren postua eskuratu zuen. Belgikako klasikoak lehen aldiz korritu zituen, La Flèche Wallonnen 44.a eta Lieja-Bastogne-Liejan 61.a sailkatu zelarik. Gero Romandiako Tourrean ibili zen, eta 12. amaitu zen. 2018ko uztailean, Frantziako Tourraren hasierako zerrendan izena eman zuen. 2019ko abuztuan, Espainiako Vueltan ere hartu zuen parte.2020an, Dauphine Libere irabazi zuen eta urte horretan bertan, Frantziako Tourreko 14. etapan gailendu zen, Puy Maryn hain zuzen, ihesaldi baten aukera baliatuz.

Ineos Grenadiers

Martínez Ineos taldearekin fitxatu zen 2021ean eta urte horretako Italiako Giroan bosgarren amaitu zuen sailkapen orokorrean. Giroan, Egan Bernal herrikideari emandako laguntza, oso garrantzi handikoa izan zen, azken honek Giroko Maglia arrosa poltsikoratzeko.

2022ko apirilean Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.

Palmaresa

2017

2018

  • 2. Kolonbiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan
  • 3. Kaliforniako Tourrean
  • 7. Kataluniako Voltan

2019

2020

2021

2022

2023

2024

Sailkapen orokorra Itzulietan, Klasikoetan eta Txapelketetan

Itzuli handiak

Itzuli handia201520162017201820192020202120222023
Italiako Giroa89.UT5.
Frantziako Tourra36.28.30.UT
Espainiako Vuelta41.UT

Beste Itzuliak

Itzulia20152016201720182019202020212022
Paris-Niza18.3.
Kataluniako VoltaUT7.
Euskal Herriko Itzulia20.X1.
Romandiako Tourra12.25.X
Dauphine Libere1.
Suitzako ItzuliaX8.

Klasikoak eta Txapelketak

Lasterketa20152016201720182019202020212022
Strade Bianche73.
Milan-San Remo123.116.
La Flèche Wallonne44.13.5.
Lieja-Bastogne-Lieja61.20.20.4.
Donostia Klasikoa30.UT
Lombardiako GiroaUT57.UT49.
Munduko txapelketaUT29.31.
Munduko erlojupeko txa.30.18.
Kolonbiako txapelketa36.3.
Kolonbiako erlojupeko txa.2.1.1.1.

—: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
X: Ez zen jokatu

Taldeak

  • Cundinamarca (2012-2013)
  • UCIren teknifikazio egoitza (2014)
  • Team Colombia (2015)
  • Wilier Selle Italia (2016-2017)
  • EF Education First (2018-2020)
  • INEOS Grenadiers

Erreferentziak

Kanpo estekak