Orioko Bandera

traineru estropada


Orioko Bandera urtero Gipuzkoako Orio herrian jokatzen den traineru estropada da. Orio Arraunketa Elkarteak antolatzen du.

Orioko Bandera
Sorrera1993
HerriaOrio, Gipuzkoa
AntolatzaileaOrio Arraunketa Elkartea
PartehartzaileakGizon: TKE Liga
Emak: Euskotren Liga
ModalitateaOria ibaian (erlojupekoa)
Itsasoan (lerrokatua)
Errekorraeremu berrian:
19:42:94 (Hondarribia, 2019)
Garaipen gehienGizonezkoak:
Euskal Herria Orio (7)
Euskal Herria Hondarribia (7)
Emakumezkoak:
Euskal Herria San Juan (4)
Euskal Herria Orio (4)
Azken ekitaldia2023
Irabazlea(k)Gizonezkoak:
Euskal Herria Bermeo Urdaibai
Emakumezkoak:
Euskal Herria Orio

Historia

1989 eta 1990 urteetan Orio-Cinzano banderak jokatu ziren, hau baitzen traineruaren babeslea urte horietan. Gaur egungo bandera berriz 1993an hasi zen jokatzen, hasieran Caja laboral Bandera izenarekin eta 1998tik 2012 arte Inmobiliaria Orioren babesarekin. 2013an Orioko Kanpinaren bandera izenarekin ezagutzen da eta 1989tik aurrerako edizio guztiak hartzen ditu bere baitan. Gehienetan itsaso zabalean jokatu da baina edizio batzutan (2015ean esate baterako) ibaian izan da erlojupeko formatuan. 2018 urtean estropada eremu berria estrenatu zen. Gizonezkoek eta emakumezkoek jokatzen dute estropada.

Oriok bigarren trainerua KAE Ligan daukanez Bixigu Festa - Orio Estilora bandera ere antolatzen du. Honetaz gain Orioko test estropada (Ligaz kanpokoa) eta negu partean jokatzen den Oriako jeitsiera ere izaten dira herrian.

Gizonezkoen Bandera

Palmaresa

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
1989*San JuanHondarribiaOrio
1990*ZierbenaArraun LagunakAlgorta
1993OrioP. Donibane (Koxtape)Hondarribia B
1994Donibaneko ArraunlariakOrioSamertolameu
1995OrioHondarribiaOrio B
1996San PedroOrioKoxtape
1997OrioDonibaneko ArraunlariakHondarribia
1998San PedroOrioTrintxerpe
1999OrioAstilleroKoxtape
2000ZumaiaAstilleroOndarroa
2001OrioCastro UrdialesKoxtape
2002Castro UrdialesOrioUrdaibai
2003AstilleroPasai DonibaneCastro Urdiales
2004UrdaibaiCabo da CruzHondarribia
2005Castro UrdialesHondarribiaAstillero
2006HondarribiaOrioPedreña
2007UrdaibaiHondarribiaPedreña
2008Castro UrdialesOrioSan Pedro
2009Castro UrdialesHondarribiaOrio
2010UrdaibaiOrioSan Juan
2011TiránSan JuanHondarribia
2012OrioSanturtziDonostiarra
2013HondarribiaUrdaibaiOrio
2014UrdaibaiOrioHondarribia
2015HondarribiaKaikuOrio
2016HondarribiaKaikuUrdaibai
2017HondarribiaUrdaibaiZierbena
2018OrioZierbenaUrdaibai
2019HondarribiaOrioSanturtzi
2020UrdaibaiHondarribiaOrio
2021SanturtziOrioHondarribia
2022HondarribiaDonostiarraBermeo Urdaibai
2023Bermeo UrdaibaiHondarribiaDonostiarra
  • 1989 eta 1990eko ekitaldiak Orio-Cinzano Bandera izan ziren.

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
Orio71993, 1995, 1997, 1999, 2001, 2012, 2018
Hondarribia72006, 2013, 2015, 2016, 2017, 2019, 2022
Bermeo Urdaibai62004, 2007, 2010, 2014, 2020, 2023
Castro Urdiales42002, 2005, 2008, 2009
San Pedro21996, 1998
Donibaneko Arraunlariak11994
Zumaia12000
Astillero12003
Tirán12011
Santurtzi12021
  • 1989 eta 1990eko ekitaldiak ez dira Orioko Banderaren palmaresean kontatzen.

Emakumezkoen estropada

Palmaresa

2013an Orio Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkatu zenez Liga horretarako baliagarria den estropada antolartu izan du.

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
2013ZumaiaHibaikaSan Juan
2014San JuanHibaikaZumaia
2015San JuanZumaiaHibaika
2016San JuanHibaikaOrio
2017HibaikaSan JuanOrio
2018San JuanOrioArraun Lagunak
2019OrioArraun LagunakDonostiarra
2020DonostiarraOrioHondarribia
2021OrioHondarribiaArraun Lagunak
2022OrioArraun LagunakDonostiarra
2023OrioArraun LagunakTolosaldea

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
San Juan42014, 2015, 2016, 2018
Orio42019, 2021, 2022, 2023
Zumaia12013
Hibaika12017
Donostiarra12020

Beste estropada batzuk

Bixigu Festa - Orio Estilora Bandera

Sakontzeko, irakurri: «Bisiguaren Egunaren Bandera»

Orioren B traineruak KAE Ligarako jartzen duen estropada da. Bixiguaren egunean jokatzen da, 2018tik Orio Kanpina izenarekin. Emakumezkoen estropada ere jokatzen da 2009tik aurrera, hasiera batean Gipuzkoako Ligarako puntuagarria eta ondoren ETE Ligarako puntuagarria.

Orioko test estropada

Ligaz kanpo jokatzen den estropada da.

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
2009OrioZumaiaZarautz
2010------
2011PortugaleteZarautzDeustu
2012OrioDonostiarraOrio B

Kanpo estekak