Eñaut Etxamendi

euskal idazlea
Artikulu hau idazle eta kantariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxamendi».

Eñaut Etxamendi (Ezterenzubi, Nafarroa Beherea, 1935eko abuztuaren 22a - ) euskal idazle, ingeniari agronomo, irakasle, laborari eta abeslaria da, kultur eragile suharra.[1]

Eñaut Etxamendi

Bizitza
JaiotzaEzterenzubi1935eko abuztuaren 22a (88 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaXarles Bidegain
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraknekazaria, idazlea, katedraduna, abeslaria, hizkuntzalaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEnbata

Literaturaren Zubitegia: 30

Biografia

Ezterenzubin zortzi haurrideko familia batean jaioa, haietako bostek Ameriketara immigratu zuten. Berak suerte gaitza izan zuen ikasketak egiteko.

Ingeniari ikasketak

Suerte gaitza ukan nuen. Eskola pribatuetan egin zituen, ez zen erraza, ez baitzen bekarik ukaiten ahal. Lehenik Beloken ikasi zuen, eta gero Okzitaniako Tolosan, Purpaneko goimailako eskola zorretan hasi zuen, hango jesuitek eskaini maileguarekin, lanean hastean ordaindu zuena. Bi ikasketa mota segitu zituen, laborantzako eta administrazioko eskola, ekonomian, zientzia politikoetan eta soziologian. Hortik, burua hantua atera zuen eta bi urte pasatu nituen Senegalen laborantza mailan, garapena eta bizibide sortzen. Handik itzultzean, bazekien garapena zer zen, jendea nola iratzarrazi eta kudeatu, horretarako administrazioak zer egin zezakeen. Esperientzia bildua zuen, preseski bere ingeniari tesiaren gaia zen. Bretainian ere lanean egon zen aldi batez, Euskal Herrira itzuli baino lehenago.

Itzulera krisian zegoen Euskal Herrira

Donapaleuko "Jean Errekarte" laborantzako eskolako ekonomia irakasle bihurtu zen gero eta aldi berean Bithiriñan laborari. Baina ikasle gutxi zeuden, eta formazio onik gabe. Izugarrizko egoera tristea zen. Baina han geratu zen eta 1967tik eskola pizten eman zituen bere urterik ederrenak.[2][3]

Izugarrizko egoera tristea zen. Laborarien krisia 1955tik 1965a arte iraun baitzuen. Ainitz sortze bazen, baina ez zen enplegurik. Orduan, tokiko jendeak lekutu behar zuen. Neskak joaten ziren neskato (sehi) hirietara, bereziki Bordelera eta Parisera, mutikoak aldiz, saldoka, Kaliforniara artzain bezala. Herrian gelditzen zirenak ez ziren hobeki, etxean gelditzen zirenetan anitz geratu ziren donado. Bithiriñara itzuli zelarik 1967an, 14 etxaldeetan mutil zahar bat bazen, segidarik gabe.[2][1][4]

Enbatan militante

Politikagintza abertzaleari ere lotu zitzaion eta Enbatan eta inplikatu zen Ipar Euskal Herriko garapenean. Jean-Louis Davant, Joanes Goinetxe eta hiruak ekarriak ziren adar ekonomikoan gogoetak egiteko.

Ikerlaria

2006an doktoretza hizkuntzalaritzan jaso du Baiona-Paueko Unibertsitatean, bere 71. urtean. Patxi Alaña eta beste hegoaldeko hizkuntzalari talde batekin ikerlanetan segitzen ari zen 2016an. "Euroskara" neologismoa berak du asmatu. Haren iritziz proto-pré europeano bezala hobeki dela euskara irakurri eta landu. Berriz ere denen aurka, edo kasik.[5][6][7][8][9]

Kantaria Larralderekin

Eñaut Larralde & Eñaut Etxamendi Garai garratzak diskoaren azalean

Maddi Etxepare eta Peio Etxegoienekin aritu eta gero,[10] laborantza eskolako lankidea zen Eñaut Larralde lagun, kantagintzan abiatu zen. Ana Intxausti izan zen lehen kantaldien kudeatzailea eta haren bitartez ezagutu zuten Ez Dok Amairu taldea Donostian, 1965-1966an. Ez Dok Amairurekin batean egin zituzten lehen kantaldi handiak gero 1967an, nahiz eta lehenago ere hasiak ziren jadanik Uhartehirin, Behaskanen eta Larzabalen.[11][2] Etxamendi eta Larralde bikote kantari ospetsua sortuta zegoen.

Ordukotz, Euskal Herrira itzuli zenetik 1963an, bazituen kantu parrasta bat egina. Dolda bat izigarria bizi izan zuen Iparraldeko egoera ikusiz, bere burua teknikaz beterik zeukala. Ez zuen sekulan asmatu publiko aitzinean kantatuko zituela. Bere barneko minak ateratzeko idatzi zituen kantuak: Otsagabia, Bidez Bide,[12] Iruña...

Ana Intxaustirekin hasi zirelarik, 20 bat kantu bazituzten eginak. Larralderekin, autoan, beren plazerrarendako ari ziren. Horrela ikasi zuten. Autoan baizik ez zituzten ikasi Eñautek sorturiko kantu berriak.[2]

Itziar Madina Elgezabalek ikuspegi kritikoarekin aztertu zuen Eñaut Etxamendiren obra narratiboa. Madinaren bere doktorego tesian egin zuen 1964tik 2011ra bitarteko obraren azterketa hori Aurelia Arkotxa-Scarcia-ren zuzendaritzapean.[13]

Diskografia

Obra aberatsaren egilea da: ehun bat kantu (haietako batzuk lagun zuen Eustakio Mendizabal Txikiari eskainiak),

  • Joseba Elosegi'ri, Etxamendi eta Larralde (1971, Egia). Abestiak: 00:00 Ama Zer duzu Nigarrez; 02:33 Joseba Elosegiri; 06:50 Karabantxeldarrak; 11:05 Haurtxoa.
  • Tiki-Taka (1974, Egia)
  • Bilduma (1977, Egia)
  • Mai, Larralde, Etxamendi (1980, autoekoizpena). Maddi Etxamendi-rekin batera. Abestiak: 00:00 Zure Kontzertu Batez; 04:30 Nexka Lerden; 07:43 Ama noiz; 12:05 Euskal Herri Maitia; 15:56 Kartzelatik; 20:55 Aitaren Lurra; 23:12 Ez Dinat Ez Gero; 27:54 Bidez Bide; 31:45 Allenderena; 37:25 Krimarik; 41:02 Euskal Herri Poeta.[14]
  • Garai garratzak (1988, IZ)
  • Antologia (1998, Elkar)

Idazlea

Poeta handitzat ere jotzen da. Kantugile izateaz gain, elelabur, eleberri, ipuin eta olerki idazlea da. "Maiatz" argitaletxean Etxamendiren hainbat lan argitaratzea lortu zuen Luzien Etxezaharretak.[2] Eta geroago haren idazlanen bilduma argitaratu zuen. Aldizkariaren kolaboratzailea eta euskaltzain urgazlea da. 2010ean Sarako Idazleen Biltzarrak Etxamendi omendu zuen.[15]

Idazlanak

Maiatz aldizkariko Luzien Etxezaharreta

Olerki eta elelabur ugari idatzi ditu; bost liburu argitaratu zaizkio:

Enbata eta Herria aldizkariek bere lan ugari atera dituzte; Maiatz aldizkari literarioak bere lan guztiak 6 liburukitan argitaratzeari ekin zion.

Haren anaia "Mattin", Kalifornian bizi dena, euskarazko idazle oso gustuzkoa da. "Urruneko Mendebalean artzain" (maiatz).

Errekonozimenduak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak