Danel Elezkano

esku huskako pilotaria
Elezkano II.a» orritik birbideratua)
Elezkano II.a
Izen osoa:Danel Elezkano Bilbao
Jaiotza data:1994ko apirilaren 9a (30 urte)
Jaioterria:Zaratamo (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:Aspe
Postua:aurrelaria
Altuera:1,86 m
Pisua:85 kg
Debutatze data:2012ko abuztuaren 18a
Debutatze pilotalekua:Bizkaia (Bilbo)

Danel Elezkano Bilbao, pilota arloan Elezkano II.a deituraz ezaguna (Zaratamo, Bizkaia, 1994ko apirilaren 9a), esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,86 m luze da, eta 85 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2012ko abuztuan jokatu zuen, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Asegarce enpresarekin; gero, 2016ko uztailaren bukaeran, Aspe enpresara igaro zen, jokatzeko aukera gehiagoren bila.[1]

2018an, titulartzat jokatu zuen lehenengo Binakako Txapelketa Nagusian, txapeldunorde bukatu zuen, Beñat Rezusta atzelaria lagun.[2][3] Hurrengo urtean, atzelari berarekin, txapelketa hori bera irabazi zuen.[4]

Kirol lorpenak

Esku huskako pilotan, hauek ditu lorpen nagusiak:

Profesionaletan

Binakako Txapelketa Nagusiko finalak
UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakTantoakPilotalekua
2018Ezkurdia - ZabaletaElezkano II.a - Rezusta22-9Bizkaia
2019Elezkano II.a - RezustaIrribarria - Zabaleta22-19Bizkaia
2021Elezkano II.a - ZabaletaPeña II.a - Albisu22-7Bizkaia
Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketako finalak
UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaTantoakPilotalekua
2013UntoriaElezkano II.a22-15Labrit

Amateurretan

  • 2011:
    • Euskadiko binakako txapelduna, gazte mailan
    • El Diario Vasco-Bankoa lehiaketako txapelduna, promesetan
    • Baque torneoko buruz buruko txapelduna, gazte mailan.

Erreferentziak

Kanpo loturak