Jon Ander Albisu

Albisu
Izen osoa:Jon Ander Albisu Albizu
Jaiotza data:1990eko maiatzaren 6a (33 urte)
Jaioterria:Ataun ( Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:Asegarce
Postua:atzelaria
Altuera:1,85 m
Pisua:83 kg
Debutatze data:2010eko uztailaren 3a
Debutatze pilotalekua:Beotibar pilotalekua

Jon Ander Albisu Albizu,[oh 1] pilota arloan Albisu deituraz ezaguna (Ataun, Gipuzkoa, 1990eko maiatzaren 6a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari jokatzen du. 2010eko uztailean bilakatu zen profesional, Asegarcerekin.[1] Oso indartsu jotzen du pilota bi eskuekin; egun, Albisurena da kolpe ikusgarrienetakoa. Dohain handiak ditu buruz buru nahiz binaka jokatzeko: kantxan ondo mugitzen da, airez ederki moldatzen da, egurra ematen du.[2] Gaztea izan arren, oso da burutsua.[3] Gipuzkoako esku huskako pilotari hoberentzat dute pilotazaleek.[4]

Bizitza

2012an hasi zen nabarmentzen, Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusian. Pablo Berasaluze lagun, finalerdietan sartu zen.[4]

2013an, 22 urterekin, final handi batera iritsi zen aurreneko aldiz: binakako txapelketa nagusiaren finalera, alegia. Finalerako bidea gorabeheratsua izan zuen: hasierako ligaxkan hainbat partida eskuko minez jokatu zituenez, pilota garbi asko galdu zituen partida horietan, eta kritika gogorrak jaso zituen horregatik. Hala ere, finalerdietako ligaxkan maila handian jokatu zuen, Irujo-Zabaleta bikote ahaltsuari irabazitako partida gogoangarrian bereziki, eta merezimenduz sartu zen finalean, Albisu piloteoan nagusitu izana errematean bikain baliatu zuen Pablo Berasaluze aurrelaria lagun.[4] Finalean, Pablok orpazurda hautsi zuen, eta Irujo eta Zabaleta (txapelketa osoko bikoterik hoberena) nagusitu ziren.[5]

Kirol lorpenak

Profesionaletan
Amateurretan
  • 2008: Gazte mailako txapeldun, Antiguoko pilota torneoan, binaka, Jon Apezetxea lagun.[6]
  • 2009: Euskal Autonomia Erkidegoko buruz buruko txapelduna.
  • 2010: Euskal Autonomia Erkidegoko buruz buruko txapelduna.

Oharrak

Erreferentziak