Udal-probintzia

Udal-probintzia edo zuzenean kontrolatutako udalerria (txineraz 直辖市 —pinyineraz zhíxiáshì—, koreeraz 직할시, vietnameraz thành phố trực thuộc trung ương) Txinako Herri Errepublikan, Ipar Korean, Hego Korean, Txinako Errepublikan (Taiwan) eta Vietnamen udalerriek duten mailarik gorena da, probintziaren parekoa.

Txinako udal-probintziak

Gaur egun lau dira Txinako udal-probintziak: Beijing, Tianjin, Shanghai eta Chongqing

Ezaugarriak

Udal-probintziak, hiri handiak izaten dira, askotan probintzia baten azalera izaten dute (Chongqingek, adibidez, 62.500 kilometro koadro ditu). Probintziek bezala, Alderdi Komunistako ordezkaria eta gobernadorea dute, eta prefektura mailako hiri batek baino askoz ere eskumen gehiago.

Txinako udal-probintziak

IzenaTxinerazko izenaLaburduraAzalera (km2)BiztanleriaUdal-probintziaren banaketak
Běijīng北京京 jīng16.80814.933.274Zerrenda
Chóngqìng重庆渝 yú82.40331.610.196Zerrenda
Shànghǎi上海沪 hù6.34117.805.281Zerrenda
Tiānjīn天津津 jīn11.63210.315.894Zerrenda

Ikus, gainera

Kanpo estekak