Espainiako geografia

Espainiako geografiak estatuaren azalera aztertzen du, batez ere orografia, hidrografia eta klimatologia.

Espainia satelite irudian

Hego-mendebaldeko Europan kokatua dagoen Iberiar penintsula gehiengoa hartzen du, baita ere bi uhartedi (Kanariak eta Balearrak), bi hiri (Zeuta eta Melilla) eta Afrika iparraldeko hainbat uhartetxo (Chafarinak, Alhucemetako haitza, Vélez de la Gomera haitza eta Perejil uhartea).

Europako laugarren estatua luze-zabalena da Errusia, Ukraina eta Frantziaren atzetik, eta Europar Batasuneko bigarrena.

Mugak

Espainiako muga fisikoak hauek dira: mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoa, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Gibraltarko itsasartea eta Maroko eta iparraldean Pirinioak eta Bizkaiko golkoa.

Lehorreko mugak 1.920 km. luze dira:

Orografia

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako mendien zerrenda»
Espainiako orografia

Azaleraren gehiengoa goi ordokiak hartzen du (gaztelaniaz meseta), estatuaren erdialdean kokatua eta mendilerroz inguratua. Espainia penintsularreko mendi garaiena Mulhacen da ( 3482 m.) hegoaldean kokatua Sierra Nevada mendilerroan. Estatu osoa hartzen baldin badugu kontuan, ordea, mendi garaiena Teide da ( 3718 m.), Tenerifen kokaturik dagoena. Kostaldean, iparraldean bereziki, ibarrak estuak eta laburrak dira, mendi arteko ibaiak direlako. Ordoki edo lur lauak hegoaldean daude batez ere, Guadalquivir ibaiaren inguruan.

  • Espainiako mendilerroak:

Kostaldea

Espainiako alde penintsularrak 3.167 kilometroko ertzea du. Portugalek dituen 956 gehituta, Iberiar penintsulakoak lortzen dira. Kostaldeak hiru itsasoek sortua da:

Kostak koskatua da oso, lurmuturrez eta badiez beteta.

Gainera, Espainiak bi uhartedi nagusi bi ditu:

Afrikako iparraldean ere, zenbait uharte ere baditu, tartean, (Chafarinak, Alhucemetako haitza, Vélez de la Gomera haitza eta Perejil uhartea).

Lurmuturrak

Golkoak

Hidrografia

Ibaiak

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako ibaien zerrenda»
Espainiako ibai nagusiak

Ibai handiek Espainia zeharkatzen dute:

IzenaNoraLuzera
guztira (km)
TajoAtlantikoa1006
EbroMediterraneoa928
DueroAtlantikoa850
GuadianaAtlantikoa744
GuadalquivirAtlantikoa657
JucarMediterraneoa498
SeguraMediterraneoa325

Aintzirak

Espainiak zenbait laku inportanteak ere baditu, nahiz eta Europa mailan txikiak izan. Hona hemen nagusiak:

Kanpo estekak