Etxauriko harria

Etxauriko harria Etxauri herrian (Nafarroa Garaia) dagoen harri landugabe bat da, harri jasotze probak egiteko erabilia. 136,5 kilo pisatzen du. Irregularra izaki, zaila da jasotzen.

Etxauriko harria
Kirolaharri-jasotzea
AntolatzaileaEtxauri Harria taldea eta Etxauriko udala
Sorrera2006
Eremua Euskal Herria
TokiaEtxauri (Nafarroa Garaia)
Lana5 minutuko lana
Errekorra18 jasoaldi
(Aimar Irigoien,
2022)

13 jasoaldi
(Udane Ostolaza,
2023)

Garaipen gehienAimar Irigoien (6)
TxapeldunaJon Unanue (2023) (gizonezkoak)

Udane Ostolaza (2023) (emakumezkoak)

Webguneahttps://etxauriharria.blogspot.com/

Historia

Herrian ardo botilekin harria altxatzeko apustuak egiten ziren aspaldian. 2000. urtean herriko Alberto Lakosta aizkolaria hil zen eta bere omenez 2006an tradizioa berpiztu eta Alberto Lakosta Memoriala antolatu zen[1]. Urtero harri-jasotzaile ospetsuak lehiatzen dira, harriari altxaldi gehien nork egin. 2009 urtean harri-jasotzaile bati harria erori zitzaion, eta hautsi egin zen. Hala ere, konpondu ahal izan zuten.

Errekorra Aimar Irigoienek zeukan 17 jasoaldirekin, 2013, 2017 eta 2019an. 2022an 18 altxaldi egin zituen errekor berria ezarriz.

2023an, gizonezkoen txapelketarekin batera emakumezkoen txapelketari eman zioten hasiera antolatzaileek. Emakumezkoen txapelketa jokatzeko harria "Lurgorriako Harria" izenekoa da, 68 kiloko pisua duena. Gizonezkoenean bezala, emakumezkoek ere bost minutuko denbora-tartea dute harriari ahalik eta jasoaldi gehien egiteko.

Gizonezkoen txapelketaren palmaresa: "Etxauriko Harria"

UrteaTxapeldunaJasoaldiak
2006Patxi Larretxea10
2007"Ostolaza II"13
2008Josetxo Urrutia6
2009Aimar Irigoien13
2010Aimar Irigoien14
2011"Izeta II"15
2012"Izeta II"15
2013[2]Aimar Irigoien17
2014Iban Ugartemendia9
2015Jokin Eizmendi15
2016[3]Jokin Eizmendi12
2017[4]Aimar Irigoien17
2018[5]Sergio Mielgo12
2019Aimar Irigoien17
2020-
2021¹
ez zen jokatu
2022Aimar Irigoien18 (errekorra)
2023Jon Unanue "Goenatxo III.a"11

Garaipenak

Harri-jasotzaileaGaraipenakUrteak
Aimar Irigoien62009, 2010, 2013, 2017, 2019, 2022
"Izeta II"22011, 2012
Jokin Eizmendi22015, 2016
Patxi Larretxea12006
"Ostolaza II"12007
Josetxo Urrutia12008
Iban Ugartemendia12014
Sergio Mielgo12018
Jon Unanue "Goenatxo III.a"12023

Emakumezkoen txapelketaren palmaresa: "Lurgorriako Harria"

Gizonezkoen Etxauriko harriaren txapelketarekin batera, emakumezko harri-jasotzaileentzat "Lurgorriako Harria" txapelketa jokatzen da 2023. urtetik aurrera.

UrteaEgunaTxapeldunaBigarren sailkatuaHirugarren sailkatuaTxapeldunaren jasoaldi kopurua
2023Ekainaren 11Udane OstolazaAne ZinkunegiOlaia Esnaola13 jasoaldi

Erreferentziak

Kanpo estekak