FC Xakhtar Donetsk

FC Xakhtar Donetsk (ukraineraz ФК «Шахтар» Донецьк) Ukrainako Donetsk hiriko futbol talde profesionala da. Gaur egun Ukrainako talde nagusia da azken ligak irabazi baititu. UEFA Kopa bat ere badu.

FC Xakhtar Donetsk
Ezizena(k)Hirnyky (Meatzariak), Kroty (Satorrak)
Sorrera1936
Futbol zelaiaDonbass Arena
edukiera: 52.187 lagun
inaugurazioa: 2009
PresidenteaUkrainaRinat Akhmetov
EntrenatzaileaKroazia Igor Jovićević
LigaUkrainako Premier Liga
2020-212.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2012-13ko Txapeldunen Ligako partida.
Xakhtar Donetsk-eko zaleak.

Historia

Sorrera

Xakhtar Donetsk 1936an sortu zen, hasieran Stakhanovets izenarekin. Izenak "stakhanovtarrak" esan nahi du, Alexey Stakhanov meatzari heroiaren omenez. 1946an Donetskeko meatzari elkarteak Stakhanovite izena ordezkatu eta Shaktyor izena hartu zuenean futbol taldeak ere izen bera hartu zuen.

Sobietar garaia

Taldearen lehenengo garaipenak 60. hamarkadaren hasieran iritsi ziren Oleg Oshenkov entrenatzaile zela. 1961 eta 196ko kopak irabazi zituen. Sobietar Ligarik irabazi ez arren 1975 eta 1979an bigarren postuan gelditu zen. 80. hamarkadan beste bi kopa eskuratu zituen.

Ukraniako garaia

90. hamarkadan Dinamo Kiev izan zen Ukrainako talde nagusia baina 1997an Kopa irabaztearekin batera Xakhtarren "urrezko aroa" iritsi zen, gaur egun ere aurrera darraiena. Batez ere 2005etik aurrera ia dena irabzi du Ukrainan eta hau biribiltzeko 2009ko UEFA Europa Leagueko garaipena iritsi zen, final-erdietan gainera Dinamo Kiev kanporatu zuelarik.

2014-15 denboraldian ordea titulurik gabe gelditu da, Ligan bigarren eta Kopan finala galdu du penalti jaurtiketetan, biak ere Dinamo Kieven aurka. Txapeldunen Ligan Athleticen talde berean egon zen eta bigarren egin zuen. Hurrengo kanporaketa Bayern Munichen aurka jokatu zuen eta lehen partida 0-0 berdintzea lortu bazuen ere Alemanian 7-0 galdu zuen. Denboraldi zaila izan da, Donbaseko gerraren erruz etxetik urrun jokatzen aritu behar izan baitu, Lviven hain zuzen ere.

2015-16 urtean Ligan bigarrena izan zen eta Kopa eta Superkopa irabazi zituen. UEFA Europa Leaguen finalerdietara iritsi zen baina Sevilla FC-k utzi zuen finaletik kanpo. Hurrengo lau urtetan jarraian Ligako txapelduna izan zen.

Uniformea

 
2013-2015
 
2015-2017
 
2017-2019
 
2019-2021
 
2021-2023

2023/2024 Taldea

2023ko uztailaren 19an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
2 AURLassina Traoré
4 ERDDenil Castillo
5 ATZValeriy Bondar
6 ERDTaras Stepanenko
7 ERDAndriy Totovytskyi
8 ERDGeorgiy Sudakov
9 AURMaryan Shved
11 AUROleksandr Zubkov
12 ATETymur Puzankov
13 ATZGiorgi Gocholeishvili
14 AURDanylo Sikan
16 ERDDmytro Kryskiv
18 AURKevin Kelsy
20 AURDmytro Topalov
21 ERDArtem Bondarenko
22 ATZMykola Matvienko
25 AUROleksiy Kashchuk
26 ATZYukhym Konoplya
Zbk.PostuaJokalaria
27 ERDOleg Ocheretko
28 ATZMaryan Faryna
29 ERDYegor Nazaryna
31 ATEDmytro Riznyk
32 ATZEduard Kozik
34 AURIvan Petryak
44 ATZYaroslav Rakitskyi
45 AURAndriy Boryachuk
59 AURBogdan Viunnyk
77 AURKhusrav Toirov
81 ATEAnatoliy Trubin
99 ATZViktor Kornienko
- AURTetê
- ATZDmytro Kapinus
- AUROlarenwaju Kayode
- ERDMaksym Chekh
- AURDenys Svityukha

Palmaresa

Sobietar Batasunean: 5

Ukrainan: 34

  • Ukrainako Liga (13): 2002, 2005, 2006, 2008, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2017, 2018, 2019, 2020.
  • Ukrainako Kopa (13): 1995, 1997, 2001, 2002, 2004, 2008, 2011, 2012, 2013, 2016, 2017, 2018, 2019.
  • Ukrainako Superkopa (8): 2005, 2008, 2010, 2012, 2013, 2014, 2015, 2017.

Nazioartean: 2

Jokalari ezagunak

Serhiy Rebrov, Dmitro Txigrinski, Elano Blumer, Ciprian Marica, Viktor Onopko, Cristiano Lucarelli.

Euskal taldeen aurkako partidak

Xakhtarrek partida hauek jokatu ditu euskal taldeen aurka:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
2013-14Txapeldunen LigaMultzokako faseaReal Sociedad
Xakhtar
0-2
4-0
Xakhtar
Real Sociedad
2014-15Txapeldunen LigaMultzokako faseaAthletic
Xakhtar
0-0
0-1
Xakhtar
Athletic

Kanpo estekak