Francisco Bastarreche Díez de Bulnes

Militar eta politikari espainiarra
Francisco Baztarretxe Diaz de Bulnes» orritik birbideratua)

Francisco Bastarreche Díez de Bulnes (Cádiz, 1882ko abuztuaren 11Madril, 1962ko maiatzaren 12a) espainiar militarra izan zen[1] Militarra eta politikaria izan zen, eta 1936ko irailean Malaga-Almeria Errepideko Sarraskiaren eragile nagusietako bat.[2][3][4][5]

Francisco Bastarreche Díez de Bulnes


Gorte frankistetako prokuradorea

1961eko maiatzaren 31 - 1962ko maiatzaren 28a
Hautetsia: Gorte Frankisten 7. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko maiatzaren 16a - 1961eko apirilaren 18a
Hautetsia: Gorte Frankisten 6. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1955eko maiatzaren 14a - 1958ko apirilaren 14a
Hautetsia: Gorte Frankisten 5. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1952ko maiatzaren 14a - 1955eko apirilaren 13a
Hautetsia: Gorte Frankisten 4. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1949ko maiatzaren 13a - 1952ko apirilaren 5a
Hautetsia: Gorte Frankisten 3. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1946ko maiatzaren 12a - 1949ko maiatzaren 4a
Hautetsia: Gorte Frankisten 2. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1943ko martxoaren 16a - 1946ko apirilaren 24a
Hautetsia: Gorte Frankisten 1. Legegintzaldia

Espainiako Itsas Armadako amiral

1941eko abuztuaren 2a - 1950eko abuztuaren 14a
Bizitza
JaiotzaCádiz1882ko abuztuaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1962ko maiatzaren 12a (79 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaReal Sociedad Geográfica (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Itsas Armada
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa FET y de las JONS

Biografia

Bere gurasoak Asunción Díez de Bulnes Morales de los Rios eta Felix Baztarretxe Herrera (itsas armadako almiranteordea) izan ziren.[6] 1898an Itsas Armadako Eskolan sartu zen (Ferrolen atrakatua zegoen Asturias fragatan[7]), eta ohiko ibilbide militarra jarraitu zuen Espainiako Itsas Armadan: guardiamarina (1900), fragata alfereza (1901), ontzi alfereza (1912), korbeta kapitaina (1921), fragata kapitaina (1928), ontzi kapitaina (1935), kontralmirante (1937), almiranteorde (1939) eta almirante (1941). Gradu igoerak Afrikako kanpainarekin, 1934ko Urriko Iraultzaren errepresioarekin, Espainiako Gerra Zibilarekin eta Frankismoarekin lotuak izan ziren.[8]


Alfontso XIII.aren erregetza

Melilla 1909.

Afrika iparraldeko operazioetan parte hartu zuen, baita gero piztu zen Rifeko gerran ere; 1909-10ean Melillako gerran eta eta Nadorreko aintzirako (Mar Chica) operazioetan ofizial gisa parte hartu zuen, ontzi desberdinetan. Gero Cartagenan eta Ferrolen aritu zen, eta hemen bere lehen aginte-postua eman zitzaion ("2" torpedo-ontzia) eta geroago Tiro Poligonoaren buru izendatu zuten. Ferrolen 1928 arte egon zen. [7]

Espainiako Bigarren Errepublika

Almirante Cervera gurutzaontzia.

Errepublika aldarrikatu zenean Almirante Cervera gurutzaontziaren komandantea zen; handik gutxira Alcalá Galiano destruktorera pasatu zen, eta Janer Tiro Eskolaren zuzendaritza hartu zuen.[7]

1934ko Urriko Iraultzan atxilotutakoak gordetzen zituen Minerva itsasontzian, Francisco Bastarrechek presoak gogor jazarri zituen; besteak beste, zaurituak eta gaixoak ez artatzea espreski agindu zuen.[8]

1935ean, ontzi kapitaina zela, Maríngo (Pontevedra) Itsas Eskola Militarreko zuzendari izendatu zuten.

Espainiako Gerra Zibila

Maringo Eskola Militarra, 2016 urtean.

1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpea gertatu zenean, Alcalá Galiano destruktorearen kapitaina zen;[7] lehen unetik kolpistekin lerratu zen eta gerra-egoera deklaratu zuen Marinen, bere burua alkate izendatuz;[9] baita Pontevedran ere, abiazioaren laguntzarekin. Tui, Vigo, Noia eta Arousako erresistentzia guneak bonbardatu zituen. Honen ondorioz, Errepublikako Gobernuak Armadatik kanporatu zuen 1936ko uztailaren 26an.[8]

Irailaren 13an, kolpisten itsas armada buruek Canarias gurutzaontziaren lehen komandante izendatu zuten; eta Almirante Cervera gurutzaontziarekin batera, Errepublikako itsas armadarengandik aldendu ziren Espainia hegoalderantz. Irailaren 27an Canarias Errepublikako Almirante Ferrandiz destruktorearekin borrokatu zen; gero Sagunto, Cullera eta Roses bonbardatu zituen; gero Malaga-Almeria Errepideko Sarraskian eragile nagusietako bat izan zen, Queipo de Llano jeneralarekin elkarlanean,[8] Malaga hiriburutik ihesi ari ziren zibilak bonbardatuz, eta milaka hilez.[10]

Kolpisten itsas armadak base nagusia Balear Irletan kokatu zuen, penintsulako kostalde mediterraneoa erasotzeko estrategikoa. Canarias gurutzaontziaren komandante bezala jardun zuen 1937ko urtarrilaren 27a arte; Palma de Mallorca-ko itsas komandante izendatu zuten, eta Sollerreko itsaspeko basea berrabiarazi zuen.[7]

1938ko udazken-neguan Gibraltar inguruan izan ziren itsas-guduetan aritu zen, besteak beste Jose Luis Diez destruktore errepublikanoen kontra.[7]

1938an FET eta JONSen kontseilari nazionala izendatu zuten.

Gerra ostean

Taibillako Mankomunazgoaren bilera, 1940ko hamarkada amaieran.

Gerra amaitzean, Armadako Ministeriora igaro zen eta geroago Eskuadrara itzuli zen; 1941ean almirante mailara igo zuten eta Cartagenako Itsas Saileko kapitain general izendatu zuten. Kargu honetan 1950ra arte iraun zuen, eta bertan izan zen 8 urteetan 48 heriotza-zigor sinatu zituen. Manuel Vidal torturatzaile ospetsua bere aginduetara zegoen.[8]

1946ean Cartagenako Taibilla ur-kanal berrien Mankomunazgoan ordezkari izendatu zuten, eta ur hornidura honekiko ospea eskuratu zuen, nahiz eta obra hori Errepublika sasoian egindako proiektuaren eta lehen obren jarraipena izan.[8]

1948an Gorteetako prokuradore izendatu zuten (Cartagenako Saileko kapitain jeneral gisa), baita Erresumako Kontseiluko kidea ere (kontseilu hau sortzearekin batera).[8] 1961ean Zaragozako Unibertsitateak argitaratutako Askapen Nazionalaren Gerra liburuan kolaboratu zuen.

Ohoreak

  • Baztarretxeren bustoaKartagenan, erretiratu aurretik.
    Alhama de Murciako seme kutun izendatu zuten; leku berean bere omenezko bustoa ezarri zen, eta herriko bide bati bere izena eman zitzaion. Ohore hauek 2017an kendu zitzaizkion, memoria historikoaren legearen arabera.[8]
  • Cartagenan bere omenezko enparantza bat eta busto bat izan ziren, 2016ean erretiratu ziren arte.[11]
  • Maringo kale batek bere izena zeraman, baina kendu zitzaion; memoria historikoaren legearengatik "Rua da Ponte" berrizendatu zen, herrian eztabaida handiekin.[12] [13] [14] .

Bizitza pertsonala

Concepción Moreno Fernandezekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen.[15] José Yusty Bastarrecheren aitona izan zen, Francoren momiaren deshobiratzea ekiditen saiatu den epailea alegia.[9]

Erreferentziak