HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Abenduaren 1a

HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna abenduaren 1ean ospatzen da, eta GIB/HIESaren pandemiaren aurkako aurrerapenak ezagutaraztea du helburu.[1] 2020ko HIESaren Aurkako Nazioarteko Egunaren leloa "Elkartasun globala, erantzukizun partekatua" da.[2]

HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
LGBTQIA+ awareness period (en) Itzuli
Honen izena daramaHartutako Immuno Eskasiaren Sindromea
Indarraldi1987ko abenduaren 1a - 
EgunAbenduaren 1
FundatzaileaOsasunaren Mundu Erakundea
Argumentu nagusiaHartutako Immuno Eskasiaren Sindromea
AntolatzaileaGIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratua

Historia

Buenos Aireseko (Argentina) obeliskoa kondoia jantzita, 2005eko abenduaren 1a ospatzeko.

1988ko abenduaren 1ean ospatu zen lehenengoz.[3] Osasun Ministroen Nazioarteko Biltzarrean, 1988a "HIESari buruzko Komunikazio eta Lankidetzaren Urtea" izendatu zuten.[4]

Munduko Osasun Erakundeak (OME) abenduaren 1a HIESaren Aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna deklaratzeko promosamena egin zuen eta Osasunaren Nazioarteko Batzarraren eta NBEren Batzar Nagusiaren babesa izan zuen.[5]

1988ko urriaren 27an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 43/15 Ebazpenean abenduaren 1a HIESaren Aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen OMEren proposamena aurrera eramanez.

1988tik 2004ra, ONUSIDAk HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna antolatzearen ardura zuen, baina 2005etik aurrera WAC-World Aids Campaign erakunde independentearen esku utzi zuen.

Etimologia

2011n ONUSIDAK egunaren izena aldatu zuen, "borroka" hitzak gerra kutsua zuelakoan "ekintza" hitza proposatuz.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak