John Maxwell Coetzee
John Maxwell Coetzee (Lurmutur Hiria, 1940ko otsailaren 9a) hegoafrikar idazle eta itzultzailea da, 2003an Literaturako Nobel saria irabazi zuena.[1] Beste hainbat sari ere jaso du: Booker Prize (bi aldiz), CNA saria (hirutan), Etranger Femina saria eta Jerusalem saria.[2]
John Maxwell Coetzee | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lurmutur Hiria, 1940ko otsailaren 9a (84 urte) |
Herrialdea | Hegoafrika Australia (2006 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea Texasko Unibertsitatea Austinen Adelaideko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | afrikaansa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, itzultzailea, eleberrigilea, saiakeragilea, libretista, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea, poeta, idazlea, prosalaria eta kritikaria |
Lantokia(k) | Lurmutur Hiria Adelaide Londres Bracknell (en) eta Buffalo |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea General San Martíngo Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea IBM University at Buffalo (en) (1968 - 1971) Lurmutur Hiriko Unibertsitatea (1972 - 2000) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | William Faulkner |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Errege Literatura Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
Bizitza
John Maxwell Coetzee Lurmutur Hirian jaio zen 1940ko otsailaren 9an, aita afrikanerra eta ama alemaniarjatorrikoa zituela.[2] Lurmutur Hiriko unibertsitatean matematika eta ingelesa ikasi zituen. Hogei urte inguru zituela, Londresen ibili zen lanean IBM ordenagailuen enpresarako. 1965-[[1969] bitartean, doktoregoa lortu zuen Texasko Unibertsitatean (Austin, AEB), eta ingeles hizkuntza eta literaturako irakasle aritu zen Bufaloko Unibertsitatean
1971an, erresidentzia baimena ukatu zioten Estatu Batuetan, Vietnamgo Gerraren aurka zuen jarreragatik. Hegoafrikara itzulirik, Lurmutur Hiriko Uniberstitatean hasi zen ingelesezko literatura irakasten. 1973ean eman zuen argitara bere lehenbiziko lana: Dusklands. 2003ko abenduan Literaturako Nobel saria jaso zuen. Azkeneko lan-urteak Chicagon (AEB) eta Adelaiden (Australia) eman zituen. 2006an, australiar hiritartasuna hartu zuen.
Lanak
- Dusklands (1974).
- In the Heart of the Country (1977).
- Waiting for the Barbarians (1980).
- Life & Times of Michael K (1983).
- Foe (1986).
- White Writing: On the Culture of Letters in South Africa (1988).
- Age of Iron (1990).
- Doubling the Point: Essays and Interviews (1992).
- The Master of Petersburg (1994).
- Boyhood: Scenes from Provincial Life (1998).
- Disgrace (1999); Oskar Aranak euskaratua: Lotsaizuna (Elkar, 2004).
- The Lives of Animals (1999).
- Youth: Scenes from Provincial Life II (2002).
- Elizabeth Costello (2003).
- Slow Man (2005).
- Inner Workings: Literary Essays, 2000-2005 (2007).
- Diary of a Bad Year (2007).
- Summertime (2009)
- The Childhood of Jesus (2013); Aritz Gorrotxategik euskaratua: Jesusen haurtzaroa (Meettok, 2013)[3]
- The Schooldays of Jesus (2016); Aritz Gorrotxategik euskaratua: Jesusen eskola-egunak (Meettok, 2017)[4]
- The Death of Jesus (2019)
Zineman
Orain arte Coetzeek egindako bi lan zinemaratu dira: "In the Heart of the Country" ("Dust", 1985) eta bestetik "Disgrace" ("Disgrace", 2008).