Lapurtarren Biltzarra

Lapurtarren Biltzarra Erdi Arotik Frantziako Iraultzara arte Lapurdi gobernatu zuen batzarra izan zen. Euskal Herriko beste herrialdeek bere Batzar Nagusiak edo Gorteak zituzten bezala, Lapurdik bere botere legegile eta zerga-ezartzailea zuen Biltzarra.

Uztaritzeko Motteko gaztelua, egun udaletxea eta lehen Biltzarraren egoitza zena.

Etimologia

Biltzar hitzak Bil(-era) eta Zahar hitzen lotunea du erroa eta 'agureen bilera' esan nahi omen du[1].

Historian zehar idazkera ezberdinak izan ditu:

Ezaugarriak

Biltzarra Lapurdiko elizate guztiek aukeratutako baldam-apheza'ustari' edo alkate-abadeen bilera izan zen. Hauek etxe-frankoen jabeek aukeratzen zituzten (hau da, beste etxe batzuen menpe ez zirenek), arazo komunak konpontzeko. Biltzarrak bere bilerak igandeko meza eta gero egiten zituen egun oraindik kapitaleku izena duten lekuetan eta kapito-harri inguruan. Uztaritzeko Motteko gaztelua egoitza orokor bihurtu zen. Biltzarrak Hirugarren Estatuarentzat besterik ez ziren, hau da, nobleteria eta apaizeria ezin ziren sartu[3].

Osaera

Urteen joan-etorrian, Biltzarrean parte hartutako elizateen kopurua aldatzen joan zen. 1567ko urtarrilaren 24ko bilkuran 29 ordezkari izan ziren.

1567an eginiko bilkura batean [4], 31. Hona hemen:

XVII. mendeko hasieran, Ziburu eta Hendaiako elizateak Biltzarrera lotu ziren[4].1789an, ordezkariak zituzten elizateak aipatutakoak gehi Hendaia eta Urkoi gabe izan ziren.

Gixune, Ahurti eta Bardoze, Agramondeko dukerrian zeudenak, 1763 arte ezin zuten Biltzarrera joan. Historialari batzuen arabera, Frantziako Iraultzara arte, Gixuneko ordezkariek eskatu zioten Biltzarrei kontuak euskaraz eman zitezela.

Funtzionamendua

Biltzarrak bi alditan hartzen zituen erabakiak. Lehendabizikoan, sindikoak (Biltzarreko idazkari eta diruzaina, bi urteko agintea zituena) alkate-abadeei eztabaidatzeko gaiei buruzko txostena ematen zuen. Gero, bakoitzak bere elizatean kontsultatu eta eztabaidatu ondoren, zortzi egun geroago berriro biltzen ziren bere herrikideen erantzunak emateko[5]. Ordezkariak ezin zuen erantzuna aldatu, aldiz, bere herrikideen bozeramalea izateko agindua zuen. Elizate bakoitzak ahots bakarra zuen, biztanle edo etxeen zenbakia zeinahi ere zen. Behin elizate guztiek bozkatu azkenengo emaitza "demokratikoa" izan zen.

Artxiboak eta historia

Uztaritzeko Biltzarraren bilera antzinena 1567ko urtarrilaren 24an egindakoa izan zen[6], presidentea Lapurdiko baileren teniente-jenerala zen Micheau Sosiondokoa zuena. Ezagutzen dugun bigarrena 1593. urtekoa da[7].

Biltzarraren azken bilera 1789ko azaroaren 18an egin zen. Biltzarraren agiriak Estatu Nagusiek sortutako Asanblada Nazionalari eskatu zion egungo funtzionamendua mantentzea (...) edo behintzat hiru euskal herrialdeentzako departamendua sortzea.

Biltzarraren eskubideak

Biltzarraren eskubide nagusia, herrialdeko beste batzarrak ziren Bizkaiko Batzar Nagusiak edo Nafarroako Gorteen moduan, finantza-autonomia izan zen. Bere funtzionamendurako zergak bildu ez ezik, erregearen altxorraren kontribuzioa negoziatu ere egiten zituen. Egun, Hego Euskal Herrian kupoarekin egiten zuten bezala, behin kontribuzioa onartuta biltzarrak bilketaz eta banaketaz arduratzen zen.

Biltzarraren sindiko orokorraren eginkizuna erabakiak betetzea zen, lapurtarren autonomia erregearen funtzionarioen gehiegikerietatik at mantenduz. Bera erregearen zergen atzerapenaren arduraduna zenez batzuk preso hartu zituzten, herrialdearen finantza-independentzia galzorian ez jartzeko.

Erregeak Nafarroa Beherean eta Lapurdin funtzionarioak izendatzeko herrialdeko erakundeei galdetu behar izan zien: Lapurdin Biltzarra izanda. Horrexegatik 1567an Biltzarrak erregeari hiru hautagaiak Uztaritzeko Gortean bailliageren teniente jenerala izateko proposatu zizkionean, euskararen ezaguera baldintza ukatuezin bihurtu zen, "bere menpean izango zuen herriak beste hizkuntzarik ulertuko ez zuelako".

1660ean, 1659ko azaroaren 7an Pirinioetako Ituna sinatu eta berehala,Luis XIV.a Frantziakoak Espainiako infanta ezkondu zuenean[8], Biltzarrak herrialdearen izenean 20.000 libraren borondatezko ekarpena egin zuen Donibane Lohizuneri gertakizunaren antolakuntzan laguntzeko.

Hain zen inportantea sindikoaren eginkizuna eta hain mingarria erregearentzat, ezen honek bere sindiko berezko izendatu baitzuen. Erregearena Urtubi zuen izena, biltzarrarena, aldiz, Xurio. Honek eskatima sortu zuen xabel xuri (Xurioren aldekoak) eta Xael gorri (Urtubiren aldekoak) artean. Xurio garaile atera bazen, hil egin zuten. Erregeak, orduan, bailli izendatu eta honek Biltzarraren gai-zerrenda finkatu zuen.

Biltzarraren ordezkari ezagunak

Dominique-Joseph Garat, 1789an Estatu Nagusietan Biltzarraren ordezkaria.

Garat anaiak (Dominique-Joseph eta Dominique) Biltzarrak aukeratuak izan ziren 1789ko Estatu Nagusietan bere ordezkariak izateko. Hauke Hirugarren Estatuaren ordezkariak izanda, Makeako bizkondea nobleteriarena eta Doneztebeko jauna, Ziburuko apaiza, apaizteriarena izan ziren.
Dominique-Joseph Garatek, Konbentzioan Danton ordezkatuz Justizia Ministroa izan zena, Luis XVI.aren heriotz-zigorra irakurri zuen.

Lapurdiko sindikoen zerrenda

Lapurdiko sindikoen zerrenda[1]
HasieraBukaeraIzenaElizateaLanbidea
1513Dabarosne
1545Martin Mondutegi
1551Antoine Iturbide
1557Petry DuhaldeKanbo
15581559Miguel/Michau EtxalartekoaUrruña
1584Petry DuhaldeKanbo
15901593Saubat DarmoreSenpereNotarioa
1597Jean Latsage
15991603Charles EtxegoienUztaritzeAbokatua
16241626Guyon BidarraiUztaritzeErret-notarioa
16321634Martin MondutegiUztaritzeErret-notarioa
1636Pierre UrrutiUztaritzeAbokatua
1641Pierre BidartekoaUztaritze
1653Martin TxurioAzkaineNotarioa
1657Pierre UrrutiUztaritzeAbokatua
1659Bernard LatsageUztaritze
1667Pierre Haritzmendi-LamotheMilafranga
1670Pierre DuvergierUztaritzeOlaberrietako jauna
16711672Pierre Lamasse
1673Martin MolèresUztaritzeNotarioa
1674Pierre DuvergierUztaritze, Holaberriette
1675Martin MolèresUztaritzeNotarioa
1678Martin MondutegiUztaritzeErret-notarioa
1679Jean UrrutiUztaritze
1680Dominique HabansUztaritzeAbokatua
16831684Bernard IriarteUztaritzeAronako jauna
16851686Jean ArtaguielleLekorneIronako jauna
16871688Jean UhulkeUrruñaNotarioa
1689Louis DucasalarHazparneNotarioa
16901691Martin Molerers
16921694Bernard Latiage
16941696Jean ArtaguielleLekorneIronako jauna
16961698Jean Iriarte
16981708Duhalde Ibarren
17081714Jean Planthion[9]BiarritzNotarioa
17141721Martin Duhalde-Daguerre[10]MilafrangaNotarioa
17211725Martin Dolhabide[11]Ainhoa
17251730Salvet Iriarte[12]HazparneNotarioa
17301734Pierre Segure[13]LarresoroNotarioa
17341740Laurent Elizalde[14]Milafranga
17401743Doyhenard[[15]
17431751Bertrand PlanthionArrangoitze
17511758Pierre Darancette[16]KanboNotarioa
17581770P. L. Elizalde-Lahet[17]EzpeletaNotarioa
17701777Pierre Amestoi[18]BardozeNotarioa
17771781Louis Dominique Aranbilage[19]HazparneNotarioa
17811789Pierre Aranburu[20]SaraNotarioa
17891789Pierre Eustache Iriarte[21]Donibane LohizuneNotarioa

Egungo Lapurtarren Biltzarra

Lapurtarren Biltzarraren oroitarria Uztaritzeko herriko etxe edo udaletxean. "Laphurdiko herriek eta Eskualzaleen Biltzarrak 1930an egina".

Bibliografia

  • Philippe Veyrin (1975) "Les Basques de Labourd, de Soule et de Basse-Navarre, leur histoire et leurs traditions" Arthaud ISBN 2-7003-0038-6 [25]
  • Léon Boussard (1975) "Jeiki, Jeiki, etxenkoak ou le défi des Basques" Albatros
  • Étienne Dravasa[26] (1950) "Les privilèges des Basques du Labourd sous l'Ancien Régime" San Sebastiàn

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Elkargune Onaren Ituna

Kanpo estekak