Leotz

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Orbaibarreko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leotz (argipena)».

Leotz[3][a] Euskal Herriko udalerri-barruti bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 34,5 kilometrora. Altuera 473 eta 1070 metro artekoa da, eta 96,23 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 211 biztanle zituen.

Leotz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Leotz kontzejuko enparantza
Leotz bandera
Bandera

Leotz armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaErdialdea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaTafalla
Izen ofiziala Leoz / Leotz
Alkatea
(2019-2023)
Amaia Ruiz Marcolain
(Leotz Bizirik)
Posta kodea31395
INE kodea31150
Herritarraleoztar
Geografia
Koordenatuak42°36′03″N 1°33′59″W / 42.60088053°N 1.56650783°W / 42.60088053; -1.56650783
Azalera96,23 km²
Garaiera473-1070 metro
Distantzia34,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria211 (2023:  −9)
alt_left 78 (%37)(2019) (%67,3) 142 alt_right
Dentsitatea2,19 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,51
Ugalkortasuna[1]‰ 51,28
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,35 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 4,97 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1][2]% 28,20 (2018: %13,01)
Datu gehigarriak
Sorrera1847 (independentzia)
Webguneawww.leoz.es

Udalerri hori Orbaibar udalerria desegitean sortu zen, Leotz ibaiaren ibarreko herriak elkartuz, Orisoain, Barasoain edo Garinoainen ez bezala, ezin baitzuten udalerri propiorik osatu, behar adina biztanle ez zituztelako. Gaur egun, hiru kontzejuk (Iratxeta, Leotz eta Olleta) eta bederatzi lekuk (Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Makirriain, Munarrizketa, Santsoain, Santsomain eta Uzkita) osatzen dute.

Bertako biztanleak leoztarrak dira.

Izena

Leotz beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Leioz (1144)
  • Lioz (1146)
  • Leyoz (1264)
  • Leotz (1268)
  • Leoz (1366)
  • Leoz (1534)
  • Leozerana (1802)
  • Leoz (1945)
  • Leotz (1974)
  • Leotz (1997)

Etimologia

Udalerriak izen bereko kontzejutik hartzen du izena.

Leotz izenak "Lei izeneko pertsona baten jabetzako lekua" (lei + -otz) esan nahi du. Lehenengo elementua, Lei, identifikatu gabeko pertsonaren izena da, eta bigarrena, propietatea adierazten duen atzizkia. Jatorriz euskara da. Gaztelaniazko bertsioa jatorrizko izena bere fonetika-arauetara egokitzea da.

Ezaugarriak

Armarria

Leozko armarriak honako blasoi hau du:[5]

«Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago, lurrean txertatuta eta erbi-txakur zuri batekin, bere enborrari kate batez lotuta.»

Bandera

Leozko banderak Leozko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia

Leotz Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean.

Mugakideak

Inguru naturala eta kokapena

Erriberriko merindadeko herria, merindadeko ipar-ekialdean dago. Herrira heltzeko lehenengoAP-15 autobidea eta ondoren, Oloritz eta Orisoain bitarteko errepidea hartu behar dira.

Klima eta landaredia

Klimaren ezaugarri mediterraneoak bai batez besteko tenperaturan (12,5 gradu) bai batez besteko prezipitazioetan (600-900mm batez beste) ikusten dira. Aldaketa termikoa handia da, eta 20 gradurainoko aldea egon daiteke udaberriko eta udazkeneko egun askotan. Udan bi hilabete idor izaten dira, uztaila eta abuztua. Urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartean dira.

Gizakiaren eragina dela eta, jatorrizko basoen azalera asko gutxitu da, eta mantendu den guneetan ameztiak nabarmentzen dira. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera egindako birlandaketen ondorioz, Austriatik ekarritako pinu lariziarren (Pinus nigra) eta beltzen 351 hektarea daude.

Estazio meteorologikoa

Leotzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]


    Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)20.022.027.029.036.040.042.041.037.031.025.018.042.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)9.210.914.316.120.625.328.428.723.818.612.69.518.2
Batez besteko tenperatura (ºC)5.46.49.110.714.718.821.421.817.913.88.65.712.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.61.93.95.38.712.214.415.012.08.94.62.07.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-7.5-9.0-10.0-3.00.02.07.07.02.0-3.0-7.0-11.0-11.0
Batez besteko prezipitazioa (mm)44.234.641.866.655.142.625.328.843.954.359.951.7548.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)46.022.044.040.042.038.539.086.095.044.053.040.095.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)10.59.08.010.710.56.45.14.95.49.811.410.9102.5
Elur egunak (≥ 1 mm)0.91.10.90.30.00.00.00.00.00.00.21.24.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Banaketa

Leotzek 3 kontzeju ditu:

Gainera, beste 9 leku batzuk ere badaude, hala nola:

Azkenik, udalerrian 4 herri hustu daude:


Leotz udalerriko herriak

Historia

Orbaibarrena da, banaketa administratibo honek iraun zuen bitartean bertako kide izan baitzen. Gero, 1835-1845eko erreformekin, udalerria sortu zen. Ondoren, 1847an, Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Iratxeta eta Olleta udalerrri-ohiak gehitu zitzaizkion, eta Orisoain eta Oloritz banandu zen.

Orbaibarreko ia herri guztiak bezala, erreforma horiek ere Iruñeko merkatuko alkatearen eskumenekoak ziren. Ondoren, gainerakoak bezala erregimen komunaren menpe geratu ziren.

1970eko hamarkadan, biztanleria gehiena galtzean, Santsoain udalerria desegin, eta haren lurrak Leotzek hartu zituen

Demografia

2023 urteko erroldaren arabera 211 biztanle zituen Leotzek.[8]

1842185718601877188718971900191019201930194019501960197019811991200120112021
799125213031114114711061127111610681013875771527260142196248262226
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

Ekilore-zelaiak

Udalerriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Azken urteetan, landa turismoa garatu da eta horrela gaur egun hiru landetxe daude: Artadi Etxea, Enara Etxea eta Arkuaren Etxea. Bestalde, landatutako lurren azalera asko hazi zen XX. mendean, Nafarroako herri gehienetan bezala eta horrela, 1896an 1500 hektarea lantzen ziren eta 1950ean, berriz, 2108. Landatzen diren laboreen artean, sekain lurreko zerealak eta mota askotako zuhaixkak eta mahastiak daude. Abeltzaintzak garrantzi txikia izan du beti eta 1906an 364 behi, 50 zaldi, 75 asto eta 5225 ardi zeuden arren, 1982an kopuru hori erdira murriztu zen.

Lur komunak erroldaturiko lurren %35 dira, eta basoen %90, larreen %25 eta laborantza lurren %10. Industria ibarrean dagoen eraikuntza enpresara mugatzen da eta zerbitzuak ibarreko kontzeju handienetan dauden taberna eta dendetara. Herritar gehienek Iruñeko, Tafallako eta Erriberriko industrialdeetan egiten dute lan.

Parke eolikoak

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Udalerriaren hego-ekialdean, Olleta kontzejutik bost kilometrora, Nafarroako Gobernuak 1990eko hamarkadan eraikitako parke eolikoa dago. Horrez gain, Gerindako mendilerroan "Peña Blanca I" eta "Peña Blanca II" izeneko parke eolikoak daude, Leotzen eta Tafallaren arteko mugan. Instalaturiko potentzia hiruren artean 64,26 megawattekoa da.

Horrez gain, udalerriaren hegoaldean, Ezporogi eta Ibargoiti bitartean, "Ibargoiti" izeneko parkea dago, instalaturiko potentzia 28,08 megawattekoa da.

Politika

Leozko udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Amaia Ruiz Marcolain da, Leotz Bizirikeko hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak

AlderdiaLegealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
19791983198719911995199920032007201120152019
Leotz Bizirik--------457
Hiru Erreka--------22-
Nafar Herriaren Batasuna--------10-
Leozko Hautesle-elkarte Independentea----5555---
Leozko Udalako Talde Independentea------22---
Nafarroako Independenteak-----2-----
Leozko Independenteak3435-------
Foru Batasun Demokrata-12--------
Zentro Demokratikoaren Batasuna2----------
Ezkerren Nafar Batasuna0----------

Foru hauteskundeak

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Euskal Herria Bildu4735,61 9
 Navarra Suma2619,70-
 Geroa Bai2216,67 5
 Ahal Dugu1410,61 15
 Nafarroako Alderdi Sozialista139,85 5
 Izquierda-Ezkerra64,55 0
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa10,76 1
 Vox10,76-
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Euskal Herria Bildu5632,75?
 Nafar Herriaren Batasuna3520,47?
 Ahal Dugu2916,96?
 Geroa Bai2715,79?
 Nafarroako Alderdi Sozialista84,68?
 Nafarroako Alderdi Popularra63,51?
 Izquierda-Ezkerra63,51?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia21,17?

Udala

Udalaren egoitza eta udaletxea Iratxeta udalburuan dago.

Udaletxea eliza eta frontoiaren aurrean dago, antzina eskola moduan erabiltzen zen eraikin batean. 1930eko hamarkadan eraiki zen, eta XX. mendean berriztu zen azkeneko aldiz. Eraikinak beheko solairua eta horren gaineko lehen solairu bat dauzka. Fatxada nagusia margoturik dago, eta udal bulegoez gain, herriko maisuaren etxebizitza dago bertan.

  • HELBIDEA: Doneztebe kalea, 26 (Iratxeta)

Egungo banaketa

Leozko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Amaia Ruiz Marcolain da, Leotz Birizirk zerrendakoa. Zinegotziak 4 daude:

  • Ainhoa Mateo Moriones (Leotz Bizirik)
  • Celia Raquel Recalde Murillo (Leotz Bizirik)
  • Alberto Irisarri Ojer (Leotz Bizirik)
  • Francisco Javier Arizcuren Zaratiegui (Leotz Bizirik)

Alkateak

1979tik, Leotzek 7 alkate izan ditu:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[9]
Jose Luis Guillen Sola19791983Leozko Independenteak
Jose Luis Agorreta San Martin19831995Leozko Independenteak
?19952003Leozko Hautesle-elkarte Independentea
Endika Zabalza Murillo20032011Leozko Hautesle-elkarte Independentea
Ramon Muruzabal del Castillo20112015Leotz Bizirik
Arrate Febrero Vadillo20152019Leotz Bizirik
Amaia Ruiz Marcolain2019jarduneanLeotz Bizirik

Garraioa

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 330 331 eta 332 lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi.

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
330TafallaPuiuSantsoainMakirriainOlleta
331TafallaBarasoainOrisoainArtariainMunarrizketaIratxetaLeotzUzkita
332TafallaBarasoainSantsomainBenegorriBezkitzAmatriain

Autobus zerbitzuak lan egin dezan, 330 331 eta 332 lineak eskariaren araberako lineak baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.

Kultura

Euskara

XVI. mendearen amaieran (1587) lurralde euskaldunean sartuta zegoen. Bi mende geroago ere (1778) ohikoa zen euskara.

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Leotz atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[10]

Koldo Zuazok, 2010ean, Leotz ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[11]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Leotz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %15,04k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 15,10k eta 2018n % 28,20k. Euskal hiztun gehien dituen Erriberriko merindadeko udalerria da.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Untzue) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[12]

2009ko urtarriletik udalerriaren izen ofiziala Leoz <> Leotz da.[13]

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Hezkuntza

Leotzek ez du eskolarik gaur egun, eta hori dela eta, Orbaibar ibarrean bizi diren umeek Tafallako eskoletara joan behar dute. Udalak umeak garraiatzeko taxi bat erabiltzen du. XX. mendean zehar biztanleriaren bi heren galdu ostean, pixkanaka egoera hobetuz doa, eta Iratxetan 30 urtean umerik jaio ez zen arren, azken hamar urteetan sei ume jaio dira. Artariainen bost bikote gazte bizi ziren 2008an, eta Benegorrin beste bi ume daude.

Baliteke etorkizunean, Leotzen eskola zabaldu behar izatea, demografia hobetuz doan heinean.

Jaiak

Ondasun nabarmenak

Bezkizko San Andres eliza
Iratxetako garaiaren barnealdea
Ikus zerrenda: «Leozko kultura ondasunak»

Leoztar ospetsuak

Irudiak

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak