Oloritz

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Orbaibarreko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oloritz (argipena)».

Oloritz[3][a] Euskal Herriko udalerri-barruti bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 24,1 kilometrora. Altuera 515 eta 1114 metro artekoa da, eta 41,00 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 221 biztanle zituen.

Oloritz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Oloritz bandera
Bandera

Oloritz armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaErdialdea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaTafalla
Izen ofiziala Olóriz / Oloritz
Alkatea
(2015-2023)
Jose Francisco Aoiz Aranguren
(talde independente)
Posta kodea31396
INE kodea31192
Herritarraoloriztar
Geografia
Koordenatuak42°38′27″N 1°36′21″W / 42.64070528°N 1.60595988°W / 42.64070528; -1.60595988
Azalera41 km²
Garaiera515-1114 metro
Distantzia24,1 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria221 (2023:  9)
alt_left 88 (%39,8)(2019) (%52) 115 alt_right
Dentsitatea5,39 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 31,11
Ugalkortasuna[1]‰ 33,33
Ekonomia
Jarduera[1]% 76,92 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,58 (2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[1][2]% 9,60 (2018: %3,38)
Datu gehigarriak
Sorrera1847 (independentzia)
Webguneawww.oloriz.es

Udalerri hori Orbaibar udalerria desegitean sortu zen, Zidakos ibarreko herriak elkartuz, Untzue, Barasoain edo Garinoainen ez bezala, ezin baitzuten udalerri propiorik osatu, behar adina biztanle ez zituztelako. Gaur egun, lau kontzejuk (Etxague, Mendibil, Oloritz eta Soltxaga) eta bi lekuk (Bariain eta Orizin) osatzen dute.

Bertako biztanleak oloriztarrak dira.

Izena

Oloritz beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Oloriz (1264)
  • Holoriz (1280)
  • Oloriç (1312)
  • Alariz (1351)
  • Oloriz (1366)
  • Oloriz (1534)
  • Oloriz (1802)
  • Oloriz (1945)
  • Oloritz (1974)
  • Oloritz (1990)

Etimologia

Udalerriak izen bereko kontzejutik hartzen du izena.

Oloritz izenak "Olor izeneko pertsona baten jabetzako lekua" (olor + -tz) esan nahi du. Lehenengo elementua, Olor, identifikatu gabeko pertsonaren izena da, eta bigarrena, propietatea adierazten duen atzizkia. Jatorriz euskara da. Gaztelaniazko bertsioa jatorrizko izena bere fonetika-arauetara egokitzea da.

Ezaugarriak

Armarria

Olorizko armarriak honako blasoi hau du:[5]

«Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago.»

Bandera

Olorizko banderak Olorizko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia

Oloritz Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean.

Mugakideak

Inguru naturala eta kokapena

Oloritz Nafarroa erdialdean dago Erriberriko merindadean eta Nafarroako hiriburutik 24 kilometrora.

Klima eta landaredia

Altuera eta kokapenaren arabera aldaketak dauden arren, udalerriaren batez besteko balioak honakoak dira: Tenperatura 8 eta 13 gradu bitartekoa, prezipitazioa 600 eta 1.000mm bitartekoa, eta egun euritsuak 90 inguru. Udak nahiko lehorrak izaten dira, eta neguak euritsu eta hotzak, batez ere iparraldeko zierzo haizeak jotzen duenean. Klima, oro har, mediterraneoa edo azpimediterraneo kontinental motakoa da.

Olorizko baso bakanetan, birlandaturiko pinuak, haritzak eta arteak daude, eta horrez gain, nahiko ondo kontserbatu diren 23 hektarea pago (Alaitzen).

Estazio meteorologikoa

Oloritzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]


    Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)20.022.027.029.036.040.042.041.037.031.025.018.042.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)9.210.914.316.120.625.328.428.723.818.612.69.518.2
Batez besteko tenperatura (ºC)5.46.49.110.714.718.821.421.817.913.88.65.712.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.61.93.95.38.712.214.415.012.08.94.62.07.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-7.5-9.0-10.0-3.00.02.07.07.02.0-3.0-7.0-11.0-11.0
Batez besteko prezipitazioa (mm)44.234.641.866.655.142.625.328.843.954.359.951.7548.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)46.022.044.040.042.038.539.086.095.044.053.040.095.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)10.59.08.010.710.56.45.14.95.49.811.410.9102.5
Elur egunak (≥ 1 mm)0.91.10.90.30.00.00.00.00.00.00.21.24.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Banaketa

Oloritzek 4 kontzeju ditu:

Gainera, beste 2 leku batzuk ere badaude, hala nola:

Bestalde, etxalde bat da udalerrian:

Azkenik, udalerrian 6 herri hustu daude:


Oloritz udalerriko herriak

Historia

Orbaibarrena da, banaketa administratibo honek iraun zuen bitartean bertako kide izan baitzen. Gero, 1835-1845eko erreformekin, Leotz udalerrian sartu zen, eta udalerri propioa eratu zuen Bariain, Etxague, Lepuzain, Mendibil, Oloritz, Orizin eta Soltxaga herriekin, Arrazubi, Doneaniz, Eristain baserriekin eta gaur egun desagertutako Olorizko bentekin.

Orbaibarreko ia herri guztiak bezala, erreforma horiek ere Iruñeko merkatuko alkatearen eskumenekoak ziren. Ondoren, gainerakoak bezala erregimen komunaren menpe geratu ziren.

Elizari dagokionez, XIX. mendera iritsi zen, abade batekin, zeina «herriaren patronatu» baitzen. Mende horren hasieran irin-errota batek funtzionatzen zuen, eta 1847an, eskola batek, urtean 1020 erreal eta maisuaren etxebizitzarako etxea zituena.

1920ko hamarkadan lau eskola eta bi olio-errota zituen, eta horietako bat Oloritz kontzejuan zegoen, non irin-fabrika ere bazegoen.[8]

Demografia

2023 urteko erroldaren arabera 221 biztanle zituen Oloritzek.[9]

1842185718601877188718971900191019201930194019501960197019811991200120112021
263681715595591551615525480498395380338198161171166180210
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Udalerriko Etxague kontzejuan, Alaitz mendilerroan, Nafarroako Gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude "Etxague" eta "Alaitz" izenekoak. Etxaguekoak 24,60 megawatteko potentzia dauka eta Alaizkoak 33,09 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona da gaur egun.

Politika

Olorizko udaletxea herrigunean dago, eta idazkaria, era berean, Orisoaingo, Untzueko, Puiuko eta Garinoaingo Udaletako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Jose Francisco Aoiz Aranguren da, Olorizko Talde Independenteko hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak

AlderdiaLegealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
19791983198719911995199920032007201120152019
Olorizko Talde Independentea35555555555
Zentro Demokratikoaren Batasuna1----------
Ezkerren Nafar Batasuna0----------

Foru hauteskundeak

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Navarra Suma3932,50-
 Geroa Bai2319,17 8
 Euskal Herria Bildu1815,00 2
 Ahal Dugu1815,00 29
 Nafarroako Alderdi Sozialista1310,83 8
 Izquierda-Ezkerra43,33 2
 Equo32,50 3
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa10,83 0
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
AlderdiaBozak
guztira%+/-
 Ahal Dugu4736,15?
 Nafar Herriaren Batasuna3325,38?
 Euskal Herria Bildu1612,31?
 Geroa Bai1511,54?
 Izquierda-Ezkerra64,62?
 Nafarroako Alderdi Sozialista53,85?
 Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia21,54?
 Nafarroako Alderdi Popularra10,77?
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa10,77?
 Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia10,77?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia10,77?

Udala

Udalaren egoitza eta udaletxea Oloritz udalburuan dago.

Udaletxea 1930 inguruan eraiki zen, eta beheko solairua eta honen gainean eraikitako beste solairu bat dauka. Kokapen honen aurretik, udaletxea eskola zaharren eraikineko lokal batean egon zen. Udaletxearen eraikinak kanpoalderako hiru fatxada dauzka.

  • HELBIDEA: Kale Orokorra z/g

Egungo banaketa

Olorizko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Jose Francisco Aoiz Aranguren da, Olorizko Talde Independentea zerrendakoa. Zinegotziak 4 daude:

  • Jose Javier Armendariz Recalde (Olorizko Talde Independentea)
  • Jorge Flamarique Beorlegui (Olorizko Talde Independentea)
  • Fernando Larraiotz Perez (Olorizko Talde Independentea)
  • Eduardo Zabalza Fernandez (Olorizko Talde Independentea)

Alkateak

1979tik, Oloritzek 5 alkate izan ditu:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[10]
Ignacio Rey Recalde19791983Zentro Demokratikoaren Batasuna
Victorio Flamarique Liberal19831987Olorizko Talde Independentea
?19872007Olorizko Talde Independentea
Raul Leon Goñi20072011Olorizko Talde Independentea
Jose Francisco Aoiz Aranguren2015jarduneanOlorizko Talde Independentea

Garraioa

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 322 eta 329 lineak zerbitzua ematen diote udalerri honi.

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
322IruñeaNoainTebasArrizabalagaUntzueMendibilBarasoainGarinoainPuiuTafalla
329TafallaBarasoainEristainSoltxagaOloritzOrizinEtxague

322 linea linea erregularra den arren, Mendibilgo geldialdiak eskariaren araberako geldialdiak baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da. Bere aldetik, 331 linea eskariaren araberako linea baita, bidaia ere aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «izarbeibarrera» eta «hegoaldeko goi-nafarrera»

Euskara mintzatu zen herri hauetan XIX. mendearen hasiera arte. Juan Beriain, idazle euskalduna, Etxagueko elizako apaiza izan zen sei urtez, 1592tik 1599ra.

1778an, Bariaingo parrokia hutsik gelditutakoan, herriko jauna, Besollako Markesa apaiz berriaren izendapenaren kontra agertu zen, "euskaraz ez dakielako eta Bariaingo eliztarrek hizkuntza hori besterik ez dutelako ulertzen".

1789an, Mendibilgo elizan bikario izendatzerakoan, Orreagako kapituluak (izendatu behar zuenak) Garinoaingo bikarioari ea beharrezkoa ote zen euskaraz jakitea galdetu zion. Erantzuna euskara "eguneroko hizkuntza" zela argudiatuta, bikario garinoaindar bat izendatu zuten.

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Oloritz sailkatu zituen, Orbaibarreko hainbat herriekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[11]

Koldo Zuazok, 2010ean, Oloritz ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[12]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Oloritz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,10k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 6,22k eta 2018n % 9,60k.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Oloritz) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[13]

2009ko urtarriletik udalerriaren izen ofiziala Olóriz <> Oloritz da.[14]

Jaiak

Ondasun nabarmenak

Etxanoko San Petri baseliza
Olorizko San Bartolome eliza
Ikus zerrenda: «Olorizko kultura ondasunak»

Irudiak

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak