Maddi Sarasua

Bertsolari lapurtarra

Maddi Sarasua Laskarai (Itsasu, 1995eko azaroaren 22a) bertsolari lapurtarra da, Aitor Sarasua bertsolariaren alaba.[1]

Maddi Sarasua

Bizitza
JaiotzaItsasu1995eko azaroaren 22a (28 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
BizilekuaItsasu
Familia
AitaAitor Sarasua
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Ibilbidea

Hamaika urterekin hasi zen bertso eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Karlos Aizpurua, Patxi Iriart eta Jexux Arzallus izan ditu bertsogintzan irakasle. Gero, Baiona Lizeoko bertso eskolan, Odei Barroso eta Aimar Karrikarekin aritu zen.[1]

Eskolarteko txapelketetan maila bikaina eman zuen Iparraldekoa birritan eta Euskal Herrikoa behin irabaziz.[2] 2012an Xilaba txapelketan egin zuen debuta eta finalean sartu zen. Laugarren postua eskuratu zuen.[3] Horri esker 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen, eta txapelketa horretako bertsolari gazteena izan zen.[4] Ikasketek Gasteiza eraman zuten eta Arabako Koadrila artekoan hartu zuen parte Errekaleorreko taldearekin.[5]

Hizkuntza-plangintzan ikasketak egin ditu, eta alor horretan, euskararen inguruan, lana egin izan du.[6]

Palmaresa

Erreferentziak

Kanpo estekak