2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia

2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia edo BTN13 irailaren 29 eta abenduaren 13 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVI. edizioa izan zen eta bertan, Euskal Herriko 44 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketak guztira 14 saio izan zituen, horien artean 6 final-laurden, 7 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 15an jokatu zen Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren eta Amets Arzallus atera zen txapeldun, txapela lehen aldiz iparraldera eramanez. Bertso eskoletan eta doinutegian hainbeste lan egindako Joanito Dorronsoro bertsozaleak jarri zion txapela Amets Arzallusi, 77 urterekin.

2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
Irudia
MotaBertsolari Txapelketa Nagusia
Denbora-tarte2013ko irailaren 29a - 2013ko abenduaren 15a
Data2013
2009
2017
Partehartzaile kopuru43
Parte-hartzaileak
Irabazlea

Parte-hartzaileak

Guztira 43 bertsolarik, 16 epailek eta 14 gai-jartzailek hartu zuten parte. Bertsolarien artean, 2 Arabatik, 11 Bizkaitik, 21 Gipuzkoatik, 4 Nafarroa Garaitik eta 5 Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoatik joan ziren. Andoni Egañak utzitako lekuak 43an utzi zuen bertsolari kopurua. Iñigo Izagirrek uko egin zion txapelketan parte hartzeari, eta Iñaki Zelaia sartu zen haren ordez. Azken unean, zehazki Markinako kanporaketaren bezperan, Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapeldunak uko egin zion txapelketan parte hartzeari,[1] eta haren tokia Eneko Abasolok hartu zuen.

Bertsolariek 18 eta 41 urte bitartean zituzten, gazteena Maddi Sarasua eta zaharrenak Jon Maia eta Jexux Mari Irazu zirela.

Bertsolariak

Agin Laburu Rezola

Ainhoa Agirrezaldegi Rekondo

Aitor Mendiluze Gonzalez

Aitor Sarriegi Galparsoro

Alaia Martin Etxebeste

Amaia Agirre Arrastoa

Amets Arzallus Antia

Beñat Gaztelumendi Arandia

Beñat Lizaso Alberdi

Beñat Ugartetxea Ostolaza

Eneko Abasolo Txabarri

Eneko Fernandez Maritxalar

Eneritz Zabaleta Apaolaza

Erika Lagoma Pombar

Etxahun Lekue Etxebarria

Felix Zubia Olaskoaga

Fredi Paia Ruiz

Iban Urdangarin Lardizabal

Igor Elortza Aranoa

Iker Zubeldia Katarain

Iñaki Apalategi Astigarraga

Iñaki Zelaia Irazusta

Iñigo Mantzizidor Larrañaga

Iratxe Ibarra Foruria

Jexux Mari Irazu Muñoa

Jokin Uranga Isuskitza

Jon Maia Soria

Jon Martin Etxebeste

Jone Uria Albizuri

Julio Soto Ezkurdia

Maddi Sarasua Laskarai

Maialen Lujanbio Zugasti
(2009ko txapelduna)

Manex Agirre Arriolabengoa

Miren Amuriza Plaza

Nerea Elustondo Plazaola

Odei Barroso Gomila

Oihana Bartra Arenas

Oihane Perea Perez de Mendiola

Onintza Enbeita Maguregi

Sustrai Colina Akordarrementeria

Unai Agirre Goia

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza

Xabier Silveira Etxeberria

Bertsolari guztien biografiak eta datuak Bertsozale elkartearen gunean ikusi.

Gai-jartzaileak

Gai-jartzaileen biografiak eta datuak Bertsozale elkartearen gunean ikusi.

Epaileak

  • Aitor Jimenez Tolosana
  • Ekaitz Elorriaga Anduaga
  • Eneko Bidegain Aire
  • Eneritz Azkue Basurko
  • Gorka Intxaurbe Etxebarri
  • Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa
  • Jon Abril Olaetxea
  • Josu Telleria Uriarte
  • Jurgi Fuentes Goikoetxea
  • Karlos Ibarguren Olalde
  • Martin Aramendi Arana
  • Mikel Beaumont Arizaleta
  • Mikel Fernandez de Arroiabe Idigoras
  • Mikel Lersundi Ayestaran
  • Mirari Azula Aurrekoetxea
  • Nerea Bruño Artazkoz

Epaileen biografiak eta datuak Bertsozale elkartearen gunean ikusi.

 Saioak

Final-laurdenak

Final-laurdenetan 36 bertsolari aritu ziren lehian, guztiak herrialdeko txapelketetan sailkatuak. Sei bertsolariz osatutako sei talde osatu, eta saio bakarrera lehiatu zen. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasa zen hurrengo fasera; eta puntu gehien batzen dituzten hamabiekin osatu zen ondoren finalaurrekoetan arituko zen taldea.

Amasa-Villabona

Amasa-Villabonakoa izan zen lehen final-laurdena. Olaederra kiroldegian izan zen 2013ko irailaren 29ko 17:30etan. 920 lagundik gora bertaratu zen Ion Zalduak aurkeztutako saiora. Saioa hasiera batean 700 laguneko aforoa duen Behar-Zana pilotalekuan egitekoa zen, baina sarrera salmenta handiaren ondorioz tokiz aldatu zen; Olaederra kiroldegia ere soberan bete zen.

Bertsolaria

Zortziko handia

Zortziko txikia

Puntua emanda

Hamarreko txikia

Kartzela

Guztira

Jon Martin132.50127.00123.00130.50141.00654.00
Alaia Martin121.50129.50131.00138.00133.00653.00
Nerea Elustondo119.00118.00136.00130.00136.50639.50
Odei Barroso122.00118.50124.50141.50125.50632.00
Fredi Paia130.50128.00113.00141.50118.50631.50
Iker Zubeldia131.50126.50127.50110.00112.00607.50

Markina-Xemein

Markina-Xemeingo final-laurdena Udal pilotalekuan izan zen, 2013ko urriaren 5eko 17:30etan. 880 lagun inguru hurbildu zen Idoia Beitiak aurkeztutako saiora.

Bertsolaria

Zortziko handia

Zortziko txikia

Puntua emanda

Hamarreko txikia

Kartzela

Guztira

Agin Laburu134.00137.50144.50147.00136.50699.50
Jone Uria133.50129.00136.00145.00133.50677.00
Onintza Enbeita120.00124.50117.50127.50133.50623.00
Eneko Abasolo "Abarkas"112.50138.50103.50122.50122.50599.50
Eneko Fernandez118.00120.50115.50123.50120.50598.00
Beñat Ugartetxea105.50118.00129.50110.00114.50577.50

Hendaia

Hendaiako final-laurdena Beltzenia ezker-paretan izan zen, 2013ko urriaren 12ko 17:30etan. 1.070 bertsozale bertaratu zen Alaitz Rekondok aurkeztutako saiora.

Bertsolaria

Zortziko handia

Zortziko txikia

Puntua emanda

Hamarreko txikia

Kartzela

Guztira

Julio Soto127.50130.00131.00137.50127.00653.00
Amaia Agirre119.00114.50138.00137.00134.00642.50
Iñaki Zelaia118.00133.50107.00110.50142.00611.00
Felix Zubia112.50121.00135.50144.0097.00610.00
Iñaki Apalategi121.50120.00121.50124.50108.50596.00
Iban Urdangarin110.00126.50114.50117.00123.00591.00

Altsasu

Altsasuko final-laurdena Burunda pilotalekuan izan zen 2013ko urriaren 13ko 17:30etan. 825 bertsozale bertaratu zen Iker Iriartek aurkeztutako saiora.

Bertsolaria

Zortziko handia

Zortziko txikia

Puntua emanda

Hamarreko txikia

Kartzela

Guztira

Beñat Gaztelumendi136.50130.00136.00139.00154.00695.50
Jexux Mari Irazu129.50126.50132.00126.50152.00666.50
Xabier Silveira131.50128.50132.00119.00141.50652.50
Unai Agirre137.00121.50131.50124.00136.50650.50
Erika Lagoma118.00121.00115.50138.50129.50622.50
Oihane Perea120.00120.50121.50117.00123.00602.00

Legazpi

Legazpiko final-laurdena Urbeltz pilotalekuan izan zen, 2013ko urriaren 19ko 17:30etan. 700 lagun inguru hurbildu zen saiora.

Bertsolaria

Zortziko handia

Zortziko txikia

Puntua emanda

Hamarreko txikia

Kartzela

Guztira

Igor Elortza130.00117.50139.00141.50151.00679.00
Beñat Lizaso125.00123.50135.00124.00135.50643.00
Jokin Uranga121.00121.00123.50137.00134.50637.00
Iñigo Manzisidor "Mantxi"114.50119.50142.00124.00132.50632.50
Ainhoa Agirreazaldegi125.00123.50115.50125.50111.00600.50
Oihana Bartra122.50127.50110.00122.00105.00587.00

Oion

Oiongo final-laurdena Arroyo I pilotalekuan izan zen, 2013ko urriaren 26ko 17:30etan. 740 bertsozale bertaratu zen saiora.

Bertsolaria

Zortziko handia

Zortziko txikia

Puntua emanda

Hamarreko txikia

Kartzela

Guztira

Etxahun Lekue129.50130.50116.50134.00127.50638.00
Miren Amuriza119.50125.50124.50129.00130.00628.50
Iratxe Ibarra123.00123.50135.50117.50128.00627.50
Eneritz Zabaleta129.00126.00106.00118.50115.50595.00
Maddi Sarasua116.50119.00119.50109.00115.00579.00
Manex Agirre111.00114.50114.50127.50110.50578.00

Emaitza

Honako bertsolari hauek sailkatu ziren:

  • Saioen irabazleak: Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Jon Martin, Julio Soto eta Etxahun Lekue.
  • Gainerakoak: Jone Uria, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Xabier Silveira, Unai Agirre, Beñat Liuzaso, Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Jokin Uranga, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Odei Barroso eta Fredi Paia.

Finalaurrekoak

  • Lehen itzulia:

Gernika-Lumo

Gernika-Lumoko finalaurrekoa Jai Alai pilotalekuan izan zen, 2013ko azaroaren 9ko 17:30etan.

Bertsolaria

Zortziko handia

Zortziko txikia

Puntua emanda

Seiko motza

Kartzela

Guztira

Amets Arzallus135.00151.50135.00139.00156.50717.00
Jokin Uranga137.50124.00119.50143.50133.00657.50
Jone Uria124.50133.00126.00128.50141.00653.00
Jon Martin129.50127.00125.00122.50136.50640.50
Julio Soto116.50126.00124.00127.00146.00639.50
Nerea Elustondo129.50111.50131.50138.00123.00633.50

Tolosa

Tolosako finalaurrekoa Usabal kiroldegian izan zen, 2013ko azaroaren 10eko 17:30etan.

Bertsolaria

Zortziko handia

Zortziko txikia

Puntua emanda

Seiko motza

Kartzela

Guztira

Igor Elortza144.00144.50140.50135.00158.00722.00
Iñigo Manzisidor "Mantxi"122.50129.00131.00142.00143.00667.50
Unai Iturriaga133.50135.00114.50141.50124.50649.00
Etxahun Lekue123.00142.00127.00129.00128.00649.00
Jexux Mari Irazu120.50134.50124.00129.50130.00638.50
Amaia Agirre134.00125.50112.50137.50128.50638.00

Oiartzun

Oiartzungo finalaurrekoa Elorsoro kiroldegian izan zen, 2013ko azaroaren 16ko 17:30etan.

Bertsolaria

Zortziko handia

Zortziko txikia

Puntua emanda

Seiko motza

Kartzela

Guztira

Aitor Sarriegi134.50142.00136.50134.00141.00688.00
Alaia Martin124.50123.00137.50133.00149.00667.00
Agin Laburu124.00131.00130.00135.50129.50650.00
Jon Maia121.00132.00113.00126.00131.00623.00
Odei Barroso121.00121.00126.50131.00121.00620.50
Beñat Lizaso120.0095.00121.00121.50135.00592.50

Murgia

Murgiako finalaurrekoa Palatu kiroldegian izan zen, 2013ko azaroaren 17ko 17:30etan.

Bertsolaria

Zortziko handia

Zortziko txikia

Puntua emanda

Seiko motza

Kartzela

Guztira

Sustrai Colina139.50140.50150.00146.00130.00706.00
Beñat Gaztelumendi142.50144.00131.00144.00135.50697.00
Aitor Mendiluze136.50134.00139.00143.00142.00694.50
Unai Agirre133.00137.00126.00137.50137.00670.50
Fredi Paia121.00127.00139.50136.00138.00661.50
Xabier Silveira135.50123.00107.00132.00125.00622.50

Emaitza

Lehen itzuliaren ondoren sei bertsolari gelditu ziren kanpoan: Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Jon Maia, Xabier Silveira, Odei Barroso eta Beñat Lizaso.

  • Bigarren itzulia:

Elizondo

Elizondoko finalaurrekoa Baztan pilotalekuan izan zen, 2013ko azaroaren 23ko 17:30etan.

Bertsolaria

Zortziko handia

Zortziko txikia

Hamarreko txikia

Seiko motza

Puntuka

Guztira

Unai Iturriaga142.00139.00143.50150.50150.00725.00
Amets Arzallus146.00145.50137.00141.00150.00719.50
Beñat Gaztelumendi137.00137.00138.00139.50144.00695.50
Jokin Uranga133.00127.50133.50131.00143.00668.00
Iñigo Manzisidor "Mantxi"132.50129.00138.50127.50136.00663.50
Julio Soto134.50108.50131.50122.50123.00620.00

Donostia

Donostiako finalaurrekoa Gaska kiroldegian izan zen, 2013ko azaroaren 24ko 17:30etan.

Bertsolaria

Zortziko handia

Zortziko txikia

Hamarreko txikia

Seiko motza

Puntuka

Guztira

Igor Elortza137.00146.00132.00138.50149.50703.00
Alaia Martin139.00131.50131.50130.50142.00674.50
Aitor Sarriegi135.50130.00135.50132.50140.50674.00
Jon Martin119.00147.00134.50109.00132.00641.50
Etxahun Lekue128.50129.00130.00114.00138.00639.50
Fredi Paia119.50129.50135.00109.50124.00617.50

Maule-Lextarre

Maule-Lextarreko finalaurrekoa Ororena ezker paretan izan zen, 2013ko azaroaren 30ko 17:30etan.

Bertsolaria

Zortziko handia

Zortziko txikia

Hamarreko txikia

Seiko motza

Puntuka

Guztira

Sustrai Colina129.50135.00127.50142.00161.50695.50
Unai Agirre140.00129.00138.50143.50140.50691.50
Jexux Mari Irazu136.00135.00129.00140.50149.00689.50
Aitor Mendiluze136.00130.50135.50144.50142.00688.50
Jone Uria135.50132.50130.00138.50130.00666.50
Agin Laburu123.50133.00123.00132.50136.00648.00

Sailkapena

PostuaBertsolariaLehen itzuliaBigarren itzuliaGuztira
1Amets Arzallus717.00719.501436.50
2Igor Elortza722.00703.001425.00
3Sustrai Colina706.00695.501401.50
4Beñat Gaztelumendi697.00694.501391.50
5Aitor Mendiluze694.50688.501383.00
6Unai Iturriaga649.00725.001374.00
7Aitor Sarriegi688.00674.001362.00
8Unai Agirre670.50691.501362.00
9Alaia Martin667.00674.501341.50
10Iñigo Manzisidor "Mantxi"667.50663.501331.00
11Jexux Mari Irazu638.50689.501328.00
12Jokin Uranga657.50668.001325.50
13Jone Uria653.00666.501319.50
14Agin Laburu650.00648.001298.00
15Julio Soto639.50620.001259.50
16Etxahun Lekue649.00639.501288.50
17Jon Martin645.50641.501282.00
18Fredi Paia661.50617.501279.00

Finala

Finala 2013ko abenduaren 15ean ospatu zen, Barakaldon, Bilbao Exhibition Centren, azken Bertsolari Txapelketa Nagusietan bezala. 14.500 bertsozalek bete zuten Bilbao Exhibition Centreko aretoa. Goizeko saioa 11:00etan hasi zen; arratsaldekoa, berriz, 16:30ean. Finalean zortzi bertsolarik hartu zuten parte; horien artean Maialen Lujanbio, 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren txapelduna zenez, zuzenean sailkatu zen.

Goizeko saioa

BertsolariaZortziko handiaZortziko txikiaPuntu erantzunaSeiko motzaKartzela
Amets Arzallus151.00154.00156.50145.50160.00
Maialen Lujanbio143.00147.50143.00142.00157.50
Igor Elortza135.50143.00144.00141.00148.00
Aitor Mendiluze138.50136.50131.50155.50134.00
Aitor Sarriegi134.50125.00146.00131.50144.00
Unai Iturriaga141.00135.50127.50148.00126.00
Beñat Gaztelumendi138.50135.00126.50137.50143.00
Sustrai Colina139.50129.00135.50134.50134.00

Arratsaldeko saioa

BertsolariaHamarreko txikiaPuntutanGaia emanda
Amets Arzallus149.50134.50152.00
Maialen Lujanbio145.50141.50151.00
Igor Elortza143.50156.00153.00
Aitor Mendiluze140.50165.00153.50
Aitor Sarriegi135.50136.50153.00
Unai Iturriaga138.50131.00151.50
Beñat Gaztelumendi137.00130.00151.50
Sustrai Colina137.00140.00133.00

Buruz burukoa

BertsolariaPuntuazioa
Amets Arzallus534.50
Maialen Lujanbio515.50

Finaleko Sailkapena

PostuaBertsolariaPuntuazioa
1Amets Arzallus1737.50
2Maialen Lujanbio1686.50
3Igor Elortza1164.00
4Aitor Mendiluze1155.00
5Aitor Sarriegi1106.00
6Unai Iturriaga1099.00
7Beñat Gaztelumendi1099.00
8Sustrai Colina1082.50

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia