Mahats

mahatsondoaren fruitua
Mahatsa» orritik birbideratua)

Mahatsak (beharbada aitzineuskaraz *banats)[1][erref. behar] sasoika hazten diren fruituak dira, gordinik edota prozesaturik jan daitezkeenak.

Mahats
baia eta fruitu
Historia
Honen produktuaVitis vinifera, Mahatsondo eta Vitis vinifera subsp. vinifera

Mahatsondoak mahatsak ematen dituzten landareak dira eta mahastiak, mahatsondoen multzo handiak.

Terminologia

Blanca Urgell hizkuntzalariaren iritziz, mahats hitza fruitu bat izendatzeko zaharrenetako bat izan daiteke.[2] Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren arabera, mahatsarno erabiltzen zuen Joanes Leizarragak (1506-1601), beti elkarketa eginez, inoiz ez arno soila.[3]

Konposizioa eta balio nutritiboa

A, B eta C bitaminez aberatsa, mahatsak oligoelementu ugari ditu, organismoak asimilatu ahal izateko oreka egokian. Mahats hazi bakoitza argizariz estalita dago, legamiaz aberatsa. Energetikoa, mineralizatzailea, detoxikatzailea, freskagarria eta libragarria, mahatsak oroimenean eragina du eta zelulen berriztapenean, eta zainen babesean ere bai. Mahatsa jatea ona da, arazo hepatikoak, nerbiosoak edo digestiboak dituztenentzat.

Mahats gordina
(balio nutritiboa 100 gramoko)

ura: 80,54 gerrauts totalak: 0,48 gzuntzak: 0,9 gbalio energetikoa: 69 kcal
proteinak: 0,72 glipidoak: 0,16 ggluzidoak: 18,10 gazukre sinpleak: 15,48 g
oligoelementuak
kaltzioa: 10 mgburdina: 0,36 mgmagnesioa : 7 mgfosforoa: 20 mg
potasioa: 191 mgkobrea: 0,127 mgsodioa : 2 mgzinka: 0,07 mg
bitaminak
C bitamina: 10,8 mgB1 bitamina: 0,069 mgB2 bitamina: 0,070 mgB3 bitamina: 0,188 mg
B5 bitamina: 0,050 mgB6 bitamina: 0,086 mgB9 bitamina: 0 µgB12 bitamina: 0,00 µg
A bitamina: 65 UIerretinola: 0 µgE bitamina: 0,19 µgK bitamina: 14,6 µg
gantz-azidoak
aseak: 0,054 gmonoasegabeak: 0,007 gpoliasegabeak: 0,048 gkolesterola: 0 mg

Mahatsetik eratorritako produktuak

Prozesaturik, mahats zukuak, ozpina, muztioa eta ardoa egiteko erabiltzen du gizakiak. Mahaspasak fruitu lehorrak dira, mahats lehorrez eginak.

Banaketa eta ekoizpena

Mahats ekoizpena 2005an

FAOren arabera, munduko 75.866 km² mahatsa landatzeko erabiltzen da, eta urtero % 2 handitzen da. Mahats ekoizpenaren % 71 ardoa egiteko erabiltzen da; % 27, fruta gisa; eta % 2, fruitu lehor gisa. Ekoizpenaren zati bat mahats zukua egiteko erabiltzen da.

Honako taula honek mahasti eremu handienak estatuka erakusten ditu:

HerrialdeaEremua
Espainia11.750 km2
Frantzia8.640 km2
Italia8.270 km2
Turkia8.120 km2
AEB4.150 km2
Iran2.860 km2
Errumania2.480 km2
Portugal2.160 km2
Argentina2.080 km2
Australia1.642 km2
Libano1.122 km2
10 mahats ekoizle handienak – 2009-10-8
EstatuaEkoizpena (tonak)Oharra
 Italia8,519,418F
 Txina6,787,081F
Estatu Batuak6,384,090F
 Frantzia6,044,900F
 Espainia5,995,300F
 Turkia3,612,781F
 Iran3,000,000F
 Argentina2,900,000F
 Txile2,350,000F
 India1,667,700F
Mundua67,221,000G
F = FAOSTAT 2007, G = Guztira gehitua (datu ofiziala, erdi-ofizialak eta estimazioak barne);

Iturria: FAO


Ez dago estatistika fidagarririk ekoizpenari buruz mahats motaka. Hala ere, motarik hedatuena Sultana dela uste da, gutxienez 3.600 km² eremuan landatua. Bigarren hedatuena Airén mota da. Beste mota hedatuenak Cabernet Sauvignon, Merlot, Grenache, Tempranillo eta Chardonnay dira[4].

Mahats motak

Mahats mota ugari dago, mahatsondoa erraz mutatzen den espeziea baita, hamaika aldaera sortzen dituena. Euskal Herrian ardoa egiteko erabiltzen direnen artean, heuek ezagunenak dira:

Ardo zuria egiteko mahats barietate batzuk ezagunak dira gure artean, hala nola

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak