María Peláe

malagar kantautore, abeslari eta konpositorea

María Peláe, jaiotzaz María Peláez Sánchez,[1] (Malaga, 1990eko martxoaren 31) malagar kantautorea, abeslaria eta musikagilea da. Bi album argitaratu ditu: Hipocondria eta La folcrónica. Lehiakide gisa parte hartu zuen Antena 3en Tu cara me suena (2021-2022) saioaren bederatzigarren edizioan, eta hirugarren sailkatu zen.[2] Bere musikak kritika sozial eta umore handiko letrak ditu, eta flamenkoa erritmo berriagoekin nahasten du.[3]

María Peláe

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Peláez Sánchez
JaiotzaMálaga1990eko martxoaren 31 (34 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea eta egile abeslaria
Izengoitia(k)María Peláe
Genero artistikoapop musika
flamenkoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa

mariapelae.es
IMDB: nm11412282 Facebook: mariapelaeoficial Twitter: MariaPelaeMusic Instagram: mariapelaemusica Youtube: UCdZNM-sGs0373tntqDtv2CA TikTok: mariapelaemusica Spotify: 1b6ctmaHGrw89ZUmm0nGXq Edit the value on Wikidata

Biografia

Malagan jaio zen 1990eko martxoaren 31n.[4] 13 urterekin gitarra bat oparitu zioten eta 16 urterekin perkusionista gisa lehen kontzertua eman zuen. 18 urte zituela, Medikuntzako karrera hasi baino lehentxeago, bakarlari gisa (gitarra eta ahotsa) eman zuen lehen kontzertua. Hain izan zen handia kontzertuan sentitu zuena, non uztartzeko aukera emango zion zerbait ikastea erabaki zuen, Gizarte Lana hain zuzen ere eta, geroago, Antropologia hautatu zituen.

Musika ibilbidea

2016. urtean bere lehen estudio-albuma, Hipocondria, argitaratu zuen, mikromezenasgo kanpaina bati esker, eta harekin bira egin zuen Espainiako hainbat hiritako areto askotan, hala nola Madrilgo Café Berlinen edo Malagako Cochera Cabareten.[5][6]

Espainia Eurovisiónen ordezkatzeko finalista izan ziren bi gai konposatu zituen: Arde, Aitanak kantatu zuena (Sweet California taldeko Alba Reigekin batera egina) eta Nadie se salva (Nil Moliner eta Garabatorekin batera egina), Miki Núñezek eta Natalia Lancuzak interpretatutakoa.[6][7] 2019tik aurrera, azken orduko aldaketengatik proiektu berriaren hasiera atzeratu ondoren, Youtubeko kanalera hainbat abesti igotzen hasi zen, ekoizpen modernoagorako aldaketa adierazten zutenak (Sweet Californiako Alba Reigek gomendatutako aldaketa).

Etapa berri horretako lehen sinplea, 2019ko uztailean estreinatua, En casa de herrero (musikaren industriari eta artistaren beraren soinu-aldaketari buruz hitz eginez) izan zen, eta urte horretako irailean La niña (emakumeen homosexualitateari buruz hitz eginez, ironia erabiliz eta kutsu autobiografikoak erabiliz).[8]

La niña abestiaren ondoren Y quién no (2020ko martxoa), No me mires así (2020ko maiatza), Alba Reigekin batera kantatua eta haren bideoklipa COVID-19 koarentenan grabatua, La confesión (2020ko iraila), La quería (2020ko abendua), Riki Rivera gitarran zela, Te espero en jarra (2021eko martxoan) Sandra Carrascorekin batera eta Mi tío Juan (gizonezkoen homesexualitatea du hizpide umore handiz).[9] Ondoren, Que vengan a por mí atera zuen. Gai serioagoa izan zen, Antena 3 El hormiguero saioan egindako elkarrizketa batean esan zuen bezala:

«Begiradan gorroto handia duen jende gaztearen manifestazio bat ikustean bururatutakoa, gauza itsusi samarrak esaten eta erasotzen ari ziren pertsonei eskainia».[10]

Tu cara me suena eta La folcrónica

2021eko uztailaren 23an, Antena 3ko Tu cara me suena saioaren bederatzigarren edizioan lehiakide gisa parte hartu zuela berretsi zen, Los Morancos, Lydia Bosch, Loles León, Eva Soriano, David Fernández, Rasel Abad, Nia Correia eta Agoney bezalako pertsona ospetsuen ondoan.[11][12]

Bigarren finalista izan zen, Eurovisiónen Frantzia ordezkatu zuen Barbara Pravi kantaria antzeztu ondoren. Hirugarren postuan geratu zen Lola Flores imitatu zuenean. Behin baino gehiagotan aipatu du erreferentzia gisa, eta edizio osoan gogokoenetako bat izan zen.[9][13]

Lehiaketa amaitu eta gutxira, La folcrónica izeneko bigarren estudio-albuma plazaratu zuen, bere bikotekidearekin ekoitzia, Alba Reigekin. Kanta berriekin batera aurreko urteetan kaleratutako hainbat single bildu zituen. Harekin batera, beste gai batzuk ere konposatu zituen, hala nola Estirando el chicle umorezko podcast-aren goiburuko gaia edo Pastora Soler-en "No será de nadie" gaia.[14]

Albumean Pastora Soler, Vanesa Martín, Las niñas edo Nia Correia programa-kidea bezalako artistak daude.

Argi eta garbi lesbiana da, eta bere abestiak eta esku-hartzeak telebistan eta prentsan erabili ditu LGBTI kolektiboa ikusarazteko.[15]

Diskografia

Estudio-albumak

  • Hipocondría (2017)
  • La folcrónica (2022)

Sinpleak

Telebista-ibilbidea

Telebista-saioak

UrteaEgitarauaKanalaOharrak
2020-2021PasapalabraAntena 3Gonbidatua
2021Tu cara me suena 8
El Hormiguero
La noche DLa 1
2021-2022Tu cara m suena 9Antena 3Lehiakidea
ZapeandoLa SextaGonbidatua
2022La Roca
La noche DLa 1Laguntzailea
En el nombre de RocíoTelecincoGonbidatua
2022-OrainaldiaY ahora SonsolesAntena 3Laguntzailea
La RocaLa Sexta

Sariak eta aintzatespenak

  • 2011: Melillako Hiri Autonomoko Nazioarteko Lehiaketako lehen saria.
  • 2012: Autor-Desencaja (Jaén) Andaluziako Kantu Lehiaketako lehen saria[1]
  • 2015: Kantautoreen Burgosko Lehiaketaren bigarren saria.
  • 2016: Kantautoreen Burgosko Lehiaketaren lehen saria.
  • 2016: Lehen saria Cantando a la Rivera de Gata de Cáceres abeslarien lehiaketan.[16]
  • 2016: Egile Kantaren Nazioarteko XV. Jaialdiko lehen saria, ‘Abril para vivir’, Granadan.[17]

Erreferentziak

Kanpo estekak