Nazio Batuetako Estatu kide

Nazio Batuetako estatu kideak» orritik birbideratua)

Gaur egun Nazio Batuetako estatu kideak 193 dira, horietako bakoitza Nazio Batuen Batzar Nagusiko kide izanik.[2]

Nazio Batuetako estatu kideen mapa, beren lurraldeekin (NBEk onartutako mendeko lurraldeak barne).[1] NBEk estatu kide baten partetzat jo gabe egoteagatik ondokoak baztertu dira : Vatikanoko Hiria (Santa Bereak estatu ez-kide behatzaile estatusa du), Palestinar Lurraldeak(Palestina PAEk ordezkatzen du, behatzaile kategoriarekin), Mendebaldeko Sahara (Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko eztabaida estatusa) eta Antartika (Itun antartikoak ezarritako estatusa).

Herrialde berriak onartzeko Segurtasun Kontseiluko hamabost kideetatik gutxienez bederatzik aldeko botoa eman behar dute, eta bost kide iraunkorretako bakar bat ere ezin da aurka egon. Ondoren, Batzar Nagusiak onartu behar du, bi hereneko gehiengoarekin.[3]

Jatorrizko kideak

Nazio Batuetako egungo estatu kideen mapa, onarpen-daten arabera bereizita.     1945 (jatorrizko kideak)      1946–1959      1960–1989      1990–      Estatu behatzaileak

NBEa 1945eko urriaren 24an eratu zen ofizialki, NBEko Segurtasun Kontseiluko bost kide iraunkorrek (Txinako Errepublika, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB), Ameriketako Estatu Batuak (AEB), Frantzia eta Erresuma Batua) eta beste sinatzaile gehienek Nazio Batuen Gutuna berretsi ondoren.[4] Guztira, 51 jatorrizko kide (edo kide fundatzaile) elkartu ziren urte hartan; horietako 50ek Nazioarteko Antolaketari buruzko Nazio Batuen Konferentziako GUTUNA sinatu zuten 1945eko ekainaren 26an. Polonia ez zen egon konferentzian ordezkatuta eta 1945eko urriaren 15ean sinatu zuen.[5]

Jatorrizko kideen artean, 49k jarraitzen dute, horietako batzuk ordeztu duen estatu baten bitartez; hala, SESB desegin ondoren Errusiako Federazioak hartu zuen bere tokia. Bestalde, jatorrizko beste bi kide, Txekoslovakia eta Jugoslavia, desegin dira, eta desegitearen ondorioz bertan sortu diren estatuak, NBEko eskubide osoko kide gisa onartu dira, baina aurrekoen jarraipenik gabe.

NBE sortu zenean, Txinako lekua Txinako Errepublikak betetzen zuen, baina 2578 ebazpenaren ondorioz, gaur egun Txinako Herri Errepublika betetzen du.

Jatorrizko kide batzuk, geroago independizatu ziren arren, ez ziren subiranoak NBEn sartu zirenean:[6]

  • Bielorrusia (orduan Bielorrusiako Errepublika Sozialista Sobietarra) eta Ukraina (orduan Ukrainako Errepublika Sozialista Sobietarra) ziren Sobietar Batasuneko bi errepublika, 1991n independentzia lortu zuten arte.
  • India. Garai hartan, Indiaren Partizioa baino lehen, Pakistango eta Bangladeshko gaur egungo lurraldeak ere hartzen zituen bere baitan britainiar agintaldian; harik eta 1947an independentzia osoa lortu arte.
  • Filipinak estatu libre elkartua izan zen, 1946. urtean erabateko independentzia lortu arte.
  • Zeelanda Berria, garai hartan estatu subiranoa bazen ere, 1947 arte ez zuen lortu beste estatuekin harremanak izateko burujabetza osoa. [7]

Egungo kideak

Oraingo kideak eta onarpenaren datak ondoren daude zerrendatuta. Letra lodiz, jatorrizko kideak izan ziren herrialdeak.[8][9]

Ordena alfabetikoa herrialdearen izen ofizialak zehazten du, eta estatuen ordezkariek Batzar Nagusiaren bilkuretan nola eseri behar duten zehazteko erabiltzen da. Batzar horretan urtero zozketa egiten da estatu kide bat abiapuntutzat hartzeko.[10] Zenbait kidek beren izen ofizial osoak erabiltzen dituzte izendapen ofizialetan, eta, beraz, izen arrunten ordena ez da betetzen.

HerrialdeaSarrera-data
Afganistan1946ko azaroaren 19a
Albania1955eko abenduaren 14a
Alemania1973ko irailaren 18a
Andorra1993ko uztailaren 28a
Angola1976ko abenduaren 1a
Antigua eta Barbuda1981eko azaroaren 11
Saudi Arabia1945eko urriaren 24a
Aljeria1962ko urriaren 8a
Argentina1945eko urriaren 24a
Armenia1992ko martxoaren 2a
Australia1945eko azaroaren 1a
Austria1955eko abenduaren 14a
Azerbaijan[11]1992ko martxoaren 2a
Bahamak1973ko irailaren 18a
Bangladesh1974ko irailaren 17a
Barbados1966ko abenduaren 9a
Bahrain1971ko irailaren 21a
Bielorrusia[11][12]1945eko urriaren 24a
Belgika1945eko abenduaren 27a
Belize1981eko irailaren 25a
Benin1960ko irailaren 20a
Bhutan1971ko irailaren 21a
Bolivia1945eko azaroaren 14a
Bosnia-Herzegovina1992ko maiatzaren 22a
Botswana1966ko urriaren 17a
Brasil1945eko urriaren 24a
Brunei1984ko irailaren 21a
Bulgaria1955eko abenduaren 14a
Burkina Faso1960ko irailaren 20a
Burundi1962ko irailaren 18a
Cabo Verde1975eko irailaren 16a
Kanbodia1955eko abenduaren 14a
Kamerun1960ko irailaren 20a
Kanada1945eko azaroaren 9a
Qatar1971ko irailaren 21a
Txad1960ko irailaren 20a
Txile1945eko urriaren 24a
Txinako Herri Errepublika[13]1945eko urriaren 24a
Zipre1960ko irailaren 20a
Kolonbia1945eko azaroaren 5a
Comoreak1975eko azaroaren 12a
Kongoko Errepublika1960ko irailaren 20a
Costa Rica1945eko azaroaren 2a
Boli Kosta1960ko irailaren 20a
Kroazia[14]1992ko maiatzaren 22a
Kuba1945eko urriaren 24a
Danimarka1945eko urriaren 24a
Dominikar Errepublika1978ko abenduaren 18a
Ecuador1945eko abenduaren 21a
Egipto[15]1945eko urriaren 24a
El Salvador1945eko urriaren 24a
Arabiar Emirerri Batuak1971ko abenduaren 9a
Eritrea1993ko maiatzaren 28a
Eslovakia1993ko urtarrilaren 19a
Eslovenia[14]1992ko maiatzaren 22a
Espainia1955eko abenduaren 14a
Estatu Batuak1945eko urriaren 24a
Estonia[11]1991ko irailaren 17a
Etiopia1945eko azaroaren 13a
Errusia[11]1945eko urriaren 24a
Fiji1970eko urriaren 13a
Filipinak1945eko urriaren 24a
Finlandia1955eko abenduaren 14a
Frantzia1945eko urriaren 24a
Gabon1960ko irailaren 20a
Gambia1965eko irailaren 21a
Georgia[11]1992ko uztailaren 31
Ghana1957ko martxoaren 8a
Grenada1974ko irailaren 17a
Grezia1945eko urriaren 25a
Guatemala1945eko azaroaren 21a
Ginea1958ko abenduaren 12a
Ginea Bissau1974ko irailaren 17a
Ekuatore Ginea1968ko azaroaren 12a
Guyana1966ko irailaren 20a
Haiti1945eko urriaren 24a
Honduras1945eko abenduaren 17a
Hungaria1955eko abenduaren 14a
India1945eko urriaren 30a
Indonesia1950eko irailaren 28a
Iran1945eko urriaren 24a
Irak1945eko abenduaren 21a
Irlanda1955eko abenduaren 14a
Islandia1946ko azaroaren 19a
Marshall Uharteak1991ko irailaren 17a
Salomon Uharteak1978ko irailaren 19a
Israel1949ko maiatzaren 11
Italia1955eko abenduaren 14a
Jamaika1962ko irailaren 18a
Japonia1956ko abenduaren 18a
Jordania1955eko abenduaren 14a
Kazakhstan[11]1992ko martxoaren 2a
Kenya1963ko abenduaren 16a
Kirgizistan[11]1992ko martxoaren 2a
Kiribati1999ko irailaren 14a
Kuwait1963ko maiatzaren 14a
Lesotho1966ko urriaren 17a
Letonia[11]1991ko irailaren 17a
Libano1945eko urriaren 24a
Libia1955eko abenduaren 14a
Liberia1945eko azaroaren 2a
Liechtenstein1990eko irailaren 18a
Lituania[11]1991ko irailaren 17a
Luxenburgo1945eko urriaren 24a
Ipar Mazedoniako Errepublika[14]1993ko apirilaren 8a
Madagascar1960ko irailaren 20a
Malaysia1957ko irailaren 17a
Malawi1964ko abenduaren 1a
Maldivak1965eko irailaren 21a
Mali1960ko irailaren 28a
Malta1964ko abenduaren 1a
Maroko1956ko azaroaren 12a
Maurizio1968ko apirilaren 24a
Mauritania1961eko urriaren 27a
Mexiko1945eko azaroaren 7a
Micronesia1991ko irailaren 17a
Monako1993ko maiatzaren 28a
Montenegro[14]2006ko ekainaren 28a
Mongolia1961eko urriaren 27a
Mozanbike1975eko irailaren 16a
Myanmar1948ko apirilaren 19a
Namibia1990eko apirilaren 23a
Nauru1999ko irailaren 14a
Nepal1955eko abenduaren 14a
Nikaragua1945eko urriaren 24a
Niger1960ko irailaren 20a
Nigeria1960ko urriaren 7a
Norvegia1945eko azaroaren 27a
Zeelanda Berria1945eko urriaren 24a
Oman1971ko urriaren 7a
Herbeherak1945eko abenduaren 10a
Pakistan1947ko irailaren 30a
Palau1994ko abenduaren 15a
Panama1945eko azaroaren 13a
Papua Ginea Berria1975eko urriaren 10a
Paraguai1945eko urriaren 24a
Peru1945eko urriaren 31
Polonia1945eko urriaren 24a
Portugal1955eko abenduaren 14a
Erresuma Batua1945eko urriaren 24a
Siria[15]1945eko urriaren 24a
Afrika Erdiko Errepublika1960ko irailaren 20a
Txekia1993ko urtarrilaren 19a
Hego Korea1991ko irailaren 17a
Kongoko Errepublika Demokratikoa1960ko irailaren 20a
Laos1955eko abenduaren 14a
Dominikar Errepublika1945eko urriaren 24a
Moldavia[11]1992ko martxoaren 2a
Ipar Korea1991ko irailaren 17a
Tanzania1961eko abenduaren 14a
Ruanda1962ko irailaren 18a
Rumania1955eko abenduaren 14a
Saint Kitts eta Nevis1983ko irailaren 23a
Samoa1976ko abenduaren 15a
San Marino1992ko martxoaren 2a
Saint Lucia1979ko irailaren 18a
São Tomé eta Príncipe1975eko irailaren 16a
Saint Vincent eta Grenadinak1980ko irailaren 16a
Senegal1960ko irailaren 28a
Serbia[14]2000ko azaroaren 1a
Seychelles1976ko irailaren 21a
Sierra Leona1961eko irailaren 27a
Singapur1965eko irailaren 21a
Somalia1960ko irailaren 20a
Sri Lanka1955eko abenduaren 14a
Hegoafrika1945eko azaroaren 7a
Sudan1956ko azaroaren 12a
Hego Sudan2011ko uztailaren 14a
Suedia1946ko azaroaren 19a
 Suiza2002ko irailaren 10a
Surinam1975eko abenduaren 4a
Eswatini1968ko irailaren 24a
Tailandia1946ko abenduaren 16a
Tajikistan[11]1992ko martxoaren 2a
Ekialdeko Timor2002ko irailaren 27a
Togo1960ko irailaren 20a
Tonga1999ko irailaren 14a
Trinidad eta Tobago1962ko irailaren 18a
Tunisia1956ko azaroaren 12a
Turkmenistan[11]1992ko martxoaren 2a
Turkia1945eko urriaren 24a
Tuvalu2000ko irailaren 5a
Ukraina[11]1945eko urriaren 24a
Uganda1962ko urriaren 25a
Uruguai1945eko abenduaren 18a
Uzbekistan[11]1992ko martxoaren 2a
Vanuatu1981eko irailaren 15a
Venezuela1945eko azaroaren 15a
Vietnam1977ko irailaren 20a
Yemen1947ko irailaren 30a
Djibouti1977ko irailaren 20a
Zambia1964ko abenduaren 1a
Zimbawe1980ko abuztuaren 25a

Estatu espainiarrak kandidatura aurkeztu zuen eta ez zen onartua izan Francoren erregimenak faxismoarekin izandako harremanen ondorioz. Azkenan, NBEko Segurtasun Kontseiluak gomendatu ondoren, 1955ean Batzar Nagusiak Espainia eta beste hamabost estatu onartzea erabaki zuen.[16] Segurtasun Kontseiluan Espainiako hautagaitzak aldeko 10 boto lortu zituen, eta Belgikako abstentzioa, León Dagrelle nazien kolaborazionista ez estraditatzeagatik azalduta.

Behatzaileak eta kide ez direnak

Estatu kideez gain, kide ez diren bi Estatu Behatzaile Iraunkor daude: Egoitza Santua eta Palestinako Estatua.[17]

Halaber, estatu batzuei behatzaile izaera eman zitzaien NBEn eskubide osoko kide gisa onartu aurretik.[18] Estatu kide baten sorrerari behatzen dion estatu baten kasurik berriena Suitza izan zen, 2002an onartu zena.[19]

Europar Batasuneko erakunde bati, Europako Batzordeari, behatzaile-estatutua eman zitzaion 1974an.[20]

Mendebaldeko Sahararen subiranotasunaren estatusa liskarrean dago Marokoren eta Fronte Polisarioaren artean. Lurralde gehiena Marokok kontrolatzen du, gainerakoa (Eremu Liberatua) Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoak, Fronte Polisarioak aldarrikatua. Mendebaldeko Sahara "lurralde ez-autonomo" gisa katalogatu du NBEk.[21]

Erreferentziak

Kanpo estekak