Pertsonifikazio nazional

Pertsonifikazio nazionala nazio baten antropomorfizazioa da, argitalpen-karikaturetan zein propagandan ager daitekeena. Euren nazioek erabiltzen dituzte herrialdearen berezko ezaugarriak goraipatzeko.

Osaba Sam, Ameriketako Estatu Batuetako pertsonifikazio nazionaletako bat.

Mendebaldeko munduko pertsonifikazio goiztiar batzuk, eskandinaviar herrialdeetan emagin, gerlari edo balkiria itxura zuten adierazpen nazionalak izatera jotzen zuten, eta, sarri, antzinako erromatar probintziaren latindar izena hartzen zuten, alegoria gisa: Hispania, Britania, Germania edo Helvetia bezala sinbolizatzen zena.

Historia

Lehen Mundu Gerrako propaganda kartela: Ama Errusia, Britania eta Marianne aliatuak.

Alegoriak, emakume formadun pertsonifikazio nazional bezala jada sortu ziren Antzinako Grezian, izan ere, inongo hondarrik geratzen ez den arren, ezagutzen da jada Grezian erliebe eta estatuen bat egon zela Hellas greziar alegoria irudikatzen, garai hartan Grezia hiri-estatuetan banatuta egonda ere. Ziur asko, euren historia eta kultura komuna goraipatzeko sortu zuten, kanpoko etsai komun baten aurrean (persiarrak), Gerra Medikoetan[1]. Erromak jarraitu egin zuen ohitura hau, batez ere numismatikan, Erroma, Konstantinopla edo erromatar probintziak irudikatzen zituzten alegorien txanponak eginez. Besteak beste, Hispania, Britania eta Galia txanponetan agertu ziren hasiera batean, Erromak eskualde hauetako batekiko zuen garaipena ospatzeko modu bat bezala, eta, beraz, ohikoa zen hasieran erromatar probintzien alegoriak ikustea, erromatar txanponetan belaunikatuak eta garaituak, erromatar txanponetan bezala. Hadrianoren garaian, probintziako alegoria batzuk aurkeztu ziren, baina, oraingoan, ez ziren garaituak izan, duintasunez ordezkatuak baitziren, Inperioko probintzietan zehar bere bisitak ospatzeko[2].

Alegoria hauetako batzuk, Erdi Aroan edo Aro Modernoan agertzen jarraitu zuten, hauen gorakada, XIX. mendean eman zen erromantizismoaren mugimendu artistikoan gertatu zen arren. Herrialde batek horrelakorik ez balu, asmatzen ziren, horretarako bere izena Erdi Aroko neolatinez erabiliz edo egokituz, "A" hizkiarekin amaituz. Adibidez, Hanburgoko alegoria, Hammonia zen, bere neolatinezko izena Hammaburgum zelako.

Erromantizismoak nazioen jatorrira itzultzea aldarrikatzen zuen, iraganari nostalgia apur batekin begiratzen zion, bai Antzinaroari, bai Erdi Aroari, eta honek, ondorio bezala, nazioen iraganarekin zerikusia zuen guztian garapen artistiko bat ekarri zuen, nazionalismoa berpizteko asmoz. Pertsonifikazio nazionalak gobernuen tresna bat izan ziren gerra garaian propaganda egiteko edo herritarren artean nazioko kide izatearen eta harrotasunaren sentimendua areagotzeko. Antzinako probintzia erromatar edo korronte horrek asmatu berrien pertsonifikazio estatuak Europa osoko kale eta plazetan eraiki ziren. Batzuk, Britania bezalako olerkiak edo ereserkiak protagonizatzen dituzte Rule Britannia abestian, eta, beste batzuk, aldiz, ahanzturan eroriko lirateke edo alde batera utziko lirateke faxismoak herrialde batzuetan izan zuen gorakadagatik eta Bigarren Mundu Gerran izan zuen porrotagatik, Austrian bezala.

Pertsonifikazio nazional gehienak emakumeak izaten dira. Batzuetan emagin edo ama bezala agertzen dira, eta beste batzuetan gerlari bezala, edo balkiria bezala eskandinaviar alegorietan, euren herria defendatzen. Beste kasu batzuetan pertsonifikazioak gizonezko figurak dira, Osaba Sam edo John Bull kasu. Nazio askok animalia alegoriko bat ere badute, Errusiak errusiar hartzarekin bezala. Azkenik, badira beste pertsonifikazio batzuk herrialde bateko batez besteko herritarraren ezaugarri direnak, hala nola Ze Povinho, Juan Español edo Deutscher Michel, eta gehienetan gizonezko figurak izaten direnak.

Pertsonifikazioak herrialdearen arabera

Hemen zerrendatzen dira itxura antropomorfoa edo zoomorfoa duten izaki legendarioak, pertsonifikazio nazionalak eta herritar arruntaren pertsonifikazioak.

HerrialdeaPertsonifikazioaAnimalia alegorikoa
 AlbaniaAma AlbaniaBi burudun arranoa
 AlemaniaGermania, Deutscher MichelAlemaniako arrano federala
AmerikaAmerikaren pertsonifikazioa
 ArgentinaArgentinaren alegoriak, Martín FierroLabegile
 ArmeniaAma Armenia (Mayr Hayasdan)
 AustraliaManlyko ume txikiaKanguru boxeatzailea
 AustriaAustriaren alegoriaBi burudun arranoa
 BangladeshBangamata, Joy BanglaBengalako tigrea
 BoliviaKondorra
 BrasilEfígie da República
 BelgikaLa BelgiqueLeo Belgicus
 BulgariaAma Bulgaria
 KanbodiaPreah Thong eta Neang Neak
 KanadaJohnny Canuck,
Québecen: Le Vieux de '37
 TxileRoto chileno, La Carmela, Juan Verdejo, Señora JuanitaKondorra
 KolonbiaJuan ValdezKondorra, Tremarctos ornatus
 TxinaTxinatar dragoia
 KoreaDangun, UngnyeoPanthera tigris altaica
 KubaDon Liborio
 DanimarkaMor Danmark, Holger Danske
 El SalvadorSalvador del Mundo
 Arabiar Emirerri BatuakQuraisheko belatza
 EslovakiaJuraj Jánošík
 EsloveniaKralj Matjaž, Kranjski Janez, Peter Klepec
 EspainiaHispania, Juan EspañolEspainiako lehoia[3], Osborneren zezena
 Ameriketako Estatu BatuakLady Liberty, Osaba Sam, Brother Jonathan, Columbia,
Billy Yank
Haliaeetus leucocephalus
 EuropaEuropa, Europa regina
 FilipinakJuan dela Cruz, Maria Clara, Inang BayanPithecophaga jefferyi
 FinlandiaSuomi-neito
 FrantziaMarianneFrantziar oiloa
 GeorgiaSan Jurgi, Kartlis Deda
 GreziaHellasAtenearen hontza, Fenix
 HaitiEzili Dantor
 HungariaHungaria Anderea
 IrlandaErin, Kathleen Ni Houlihan, Hibernia
 IndiaBharat Mata (Ama India)Panthera leo persica
 IndonesiaIbu Pertiwi
 IrakSaladinoren arranoa
 IslandiaFjallkonan
 IsraelSrulik
 ItaliaItalia Turrita
 JaponiaAmaterasu, Jinmu Tennō
 JordaniaAbu Mahjoob
 KirgizistanManas
 KuwaitQuraishen belatza
 LituaniaLietuva[4]
 MazedoniaAma Mazedonia
 MalaysiaHang TuahPanthera tigris jacksoni
 MaltaMelita
 Maroko MarokoPanthera leo leo
 MexikoMexikoren alegoriaArranoa eta sugea
 NikaraguaEl GüegüenseMomotidae
 NorvegiaMor Norge, Ola Nordmann, Nór
 Zeelanda BerriaZealandiaKiwi
 HerbehereakHerbeheretar dontzeila, Hans BrinkerLeo Belgicus
 PalestinaHandala[5]Saladinoren arranoa
 PakistanPāk Wātān
 PeruPeruko aberriaren alegoriaVicugna vicugna
 Polonia PoloniaPoloniaren alegoria, LechArrano zuria
 PortugalZé Povinho, Efígie da República, Eu nacional, Ángel de PortugalHerensugea
 TxekiaČechie, Čech, Czech Vašek, Švejk soldadu onaBi isatsasun lehoia
 Dominikar ErrepublikaConchoprimo
 Erresuma BatuaBritania, John Bull
Eskozia: Caledonia, Jock Tamson, Scotia, Cailleach Béirre
Gales: Galesko Dama, Deffroad Cymru
Panthera leo
Eskozia: Unikornioa
Galesen: [[Galesko herensugea+]
 ErrumaniaRomânia
 ErrusiaAma Errusia, RusErrusiar hartza, Bi burudun arranoa
 SerbiaAma Serbia, Kosovoko dontzeilaBi burudun arranoa
 SingapurMerlion
 SiriaQuraisheko belatza
 SuediaAma Svea
 SuitzaHelvetia
 SurinamMama Sranan
 ThailandiaPhra Siam Devadhiraj, Khun Borom
 UkrainaBerehynia, Mamai kosakoa
 UruguaiUruguairen alegoria
 VenezuelaJuan Bimba, María Lionza
 VietnamLau Immortalak
 YemenSaladinoren arranoa
 ZimbabweZimbabweko hegaztia

Erreferentziak

Kanpo estekak