Petr Fiala
Petr Fiala (Brno, 1964ko irailaren 1a) txekiar politikaria da. Txekiako lehen ministroa da 2021eko abendutik.
Familia kontserbadore katoliko batean jaio zen. Bere aita judua zen eta Holokaustotik bizirik atera zen. Petrek historia eta txekiera ikasi zituen Masaryk Unibertsitatean. 1996an Pragako Unibertsitate Karolinoko irakasle izendatu zuten. 2002tik Zientzia politikoa irakatsi zuen eta 2004an Gizarte Zientzien Fakultateko errektore hautatu zuten.
2012an Petr Nečas lehen ministroak Hezkuntza, Gazteria eta Kirol ministro izendatu zuen. 2013an Alderdi Zibiko Demokratikoarekin bat egin zuen. 2021eko hauteskundeak irabazi ondoren, lehen ministro karguaren zina egin zuen abenduaren 17an.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna