RSC Anderlecht

RSC Anderlecht edo Royal Sporting Club Anderlecht Belgikako futbol talde nagusia da, Anderlecht hirian egoitza daukana. Anderlecht Brusela-Hiriburua eskualdeko udalerria da.Belgikako txapelketa gehien irabazi ditu eta Europako 5 titulu ere baditu, bina Errekopa eta Superkopa eta UEFA Kopa bat.

Royal Sporting Club Anderlecht
Ezizena(k)Sporting, Paars-wit (nl), Les Mauves et Blancs (fr)
Sorrera1908
Futbol zelaiaConstant Vanden Stock Stadium
edukiera: 26.361 lagun
inaugurazioa: 1917
PresidenteaBelgika Wouter Vandenhaute
EntrenatzaileaBelgika Felice Mazzù
LigaBelgikako Pro League
2022-2311.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1967an Liga irabazi zuen taldea.
Constant Vanden Stock Stadiuma.

Historia

1908an sortu bazen ere 1921 arte ez zen Belgikako lehen mailara igo. Lehenengo liga titulua 1946-47 denboraldian eskuratu zuen eta ordutik Anderlechtek beti lehenengo seien artean amaitu du liga.

Europari dagokionez lehenengo tituluak Errekopa eta Superkopa izan zituen. 1976, 1977 eta 1978an jarraian jokatu zituen Errekopako finalak eta bitan garaile atera zen. Orduan Superkokak ere eskuratu zituen.

UEFA Kopako finala 1983 eta 1984ean jokatu zituen. Lehenengoa SL Benficari irabazi zion eta bigarrena Tottenham Hotspurren aurka penaltietan galdu zuen. Urte haietan Europako Kopan ere aritu zen eta 1982 eta 1986an final aurrekoetara iritsi zen.

XXI mendean ere maila bikaina erakutsi du, dagoeneko 9 Liga irabaziz, azkena 2016-17 denboraldian.

Uniformea

 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022

Palmaresa

Belgikan: 59

  • Belgikako Liga (34): 1947, 1949, 1950, 1951, 1954, 1955, 1956, 1959, 1962, 1964, 1965, 1966, 1967, 1968, 1972, 1974, 1981, 1985, 1986, 1987, 1991, 1993, 1994, 1995, 2000, 2001, 2004, 2006, 2007, 2010, 2012, 2013, 2014, 2017.
  • Belgikako Kopa (9): 1965, 1972, 1973, 1975, 1976, 1988, 1989, 1994, 2008.
  • Belgikako Superkopa (13): 1985, 1987, 1993, 1995, 2000, 2001, 2006, 2007, 2010, 2012, 2013, 2014, 2017.
  • Belgikako Ligako Kopa (3): 1973, 1974, 2000.

Nazio artean: 5

Europako Kopa

  • final aurrekoak 1982 eta 1986an.

Europako Errekopa

  • Txapelduna (2): 1976, 1978.
  • Finalista (2): 1977, 1990.

UEFA Kopa

  • Txapelduna (1): 1983.
  • Finalista (1): 1984.

Europako Superkopa

  • Txapelduna (2): 1976, 1978

Jokaturiko nazioarteko finalak

TxapelketaUrteaTxapeldunaEmaitzaFinalista
Europako Superkopa1976Anderlecht5-3 (1-2, 4-1) FC Bayern Munich
1978Anderlecht4-3 (3-1, 1-2) Liverpool FC
Ferien Kopa1969-70 Arsenal FC4-3 (1-3, 3-0)Anderlecht
UEFA Kopa1982-83Anderlecht1-0, 1-1 SL Benfica
1983-84 Tottenham Hotspur2-2 (1-1, 1-1 pen 4:3)Anderlecht
Europako Errekopa1975-76Anderlecht4-2 West Ham United
1976-77 Hamburger SV2-0Anderlecht
1977-78Anderlecht4-0 Austria Viena
1989-90 UC Sampdoria2-0Anderlecht

Euskal taldeen aurkako partidak

Anderlechtek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
2009-10UEFA Europa LeagueFinal hamaseirenakAthletic
Anderlecht
1-1
4-0
Anderlecht
Athletic

Kanpo estekak