Sidney Poitier

Sir Sidney Poitier (Miami, 1927ko otsailaren 20Los Angeles, 2022ko urtarrilaren 6a), bahamar-estatubatuar aktore, zinema zuzendari, idazle eta diplomazialaria izan zen. Bi aldiz jaso zuen Oscar saria, gizonezko aktore onenarena 1963an (Lillies of the Field filmagatik) eta ohorezko Oscar saria 2002an.[1]

Sidney Poitier


UNESCOeko ambassador of the Bahamas (en) Itzuli

2002 - 2007

Japoniako ambassador of the Bahamas (en) Itzuli

1997 - 2007
Bizitza
JaiotzaMiami1927ko otsailaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Bahamak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles2022ko urtarrilaren 6a (94 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Juanita Hardy (en) Itzuli  (1950 -  1965)
Joanna Shimkus  (1976ko urtarrilaren 23a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, film-zuzendaria, diplomazialaria, autobiografialaria, zinema ekoizlea, idazlea, autorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, aktorea, antzerki zuzendaria, telebista-ekoizlea eta errealizadorea
Altuera1,89 metro
Lantokia(k)Bahamak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioadeismoa

IMDB: nm0001627 Allocine: 6723 Rottentomatoes: celebrity/sidney_poitier Allmovie: p106725 TCM: 153567 TV.com: people/sidney-poitier IBDB: 15894
Musicbrainz: d35b2f55-2f3d-47eb-b179-4248e0c96d74 Discogs: 1764157 Find a Grave: 235646071 Edit the value on Wikidata

Aitzindaria izan zen Hollywooden. Beltzak rol bazterreko eta estereotipoetara mugatuta zeudenean, berak aukera izan zuen nortasun handiko protagonisten paperak egiteko. Artean, Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua sortzen ari zenean, Oscarra erdietsi zuen lehen beltza izan zen.[2]

Bizitza

Tony Curtis eta Sidney Poitier (The Defiant Ones, 1958)

American Negro Theater antzerki taldean aritu zen. 1947an egin zuen debuta kameren aurrean, Sepia Cinderella filmean, figurante gisa. Hiru urte geroago, ordea, Joseph Leo Mankiewicz zinemagilearentzat egin zuen lan No Way Out draman, eta handik aurrera garatu zuen pertsonaiaren trazak erakutsi zituen. Izan ere, anaia arrazista bi artatu behar dituen mediku beltz bat izan zen film horretan.[2]

Hollywoodeko izar eta garai hartako antzezle beltzen eredu bihurtu zen berehala. 1950eko hamarkadan bere lekua egin zuen zineman eta telebistan, eta baita arrakasta handia lortu ere zenbait filmekin: adibidez, Blackboard Jungle (1955), eskola bateko borrokak islatzen zituena, urteen joan-etorrian haren film ezagunenetako bat bilakatu zena. The Defiant Ones filmarekin (1958), Oscar saria irabazteko hautagaia izan zen lehenengoz. Bide horretan kritikak ere jaso zituen, gehienetan beltz zintzo eta atseginaren paperean aritzen zelako, esaterako Guess Who's Coming to Dinner filmean (1967).[2]

Barack Obama presidentearen Domina (PMF) jaso zuen 2009ko abuztuaren 12an.

1970etik aurrera, beltzen eskubideen aldeko mugimendua indartzean, filmak zuzentzen hasi zen, Buck and the Preacher westernarekin estreinatu zen 1972an, eta 1990era arte beste zortzi film zuzendu zituen. Horien artean zeuden Stir Crazy eta Hanky Panky filmak. Nolanahi ere, ez zuen arrakasta handirik lortu zuzendari gisa, eta antzeztuz lortu zuena handiagoa izan zen.[2]

Politikari moduan, Bahametako enbaxadorea izan zen UNESCOn eta Japonian.

Hainbat sari jaso zituen, esate baterako, AEBetako presidentea Barack Obamak Presidentearen Domina (PMF) eman zion 2009an.

Filmografia

Lilies of the Field (1963)

Antzezle

UrteaFilmaPertsonaia
1947Sepia CinderellaEstra
1949From Whence Cometh My HelpBere
1950No Way OutDr. Luther Brooks
1951Cry, The Beloved CountryReverend Msimangu
1952Red Ball ExpressCpl. Andrew Robertson
1954Go, Man, Go!Inman Jackson
1955Blackboard JungleGregory W. Miller
1956Good-bye, My LadyGates
1957Edge of the CityTommy Tyler
Something of ValueKimani Wa Karanja
Band of AngelsRau-Ru
The Mark of the HawkObam
1958Virgin IslandMarcus
The Defiant OnesNoah Cullen
1959Porgy and BessPorgy
1960All the Young MenSgt. Eddie Towler
1961A Raisin in the SunWalter Lee Younger
Paris BluesEddie Cook
1962Pressure PointDoctor (Chief Psychiatrist)
1963The Long ShipsAly Mansuh
Lilies of the FieldHomer Smith
1965The Bedford IncidentBen Munceford
The Greatest Story Ever ToldZireneko Simon
A Patch of BlueGordon Ralfe
The Slender ThreadAlan Newell
1966Duel at DiabloToller
1967To Sir, with LoveMark Thackeray
In the Heat of the NightVirgil Tibbs
Guess Who's Coming to DinnerDr. John Wade Prentice
1968For Love of IvyJack Parks
1969The Lost ManJason Higgs
1970King: A Filmed Record... Montgomery to MemphisNarratzailea
They Call Me MISTER Tibbs!Virgil Tibbs
1971Brother JohnJohn Kane
Not Me Boss!!
The OrganizationVirgil Tibbs
1972Buck and the PreacherBuck
1973A Warm DecemberMatt Younger
1974Uptown Saturday NightSteve Jackson
1975The Wilby ConspiracyShack Twala
Let's Do It AgainClyde Williams
1977A Piece of the ActionManny Durrell
1979Paul Robeson: Tribute to an ArtistNarratzailea
1988Shoot to KillWarren Stantin
Little NikitaRoy Parmenter
1992SneakersDonald Crease
1994A Century of CinemaBera
1996Wild Bill: Hollywood MaverickBera
1997The JackalCarter Preston
2001Ralph Bunche: An American OdysseyNarratzailea
2004Tell Them Who You AreBera
2008Mr. Warmth: The Don Rickles ProjectBera

Zuzendaria

UrteaFilma
1972Buck and the Preacher
1973A Warm December
1974Uptown Saturday Night
1975Let's Do It Again
1977A Piece of the Action
1980Stir Crazy
1982Hanky Panky
1985Fast Forward
1990Ghost Dad

Telebista

UrteaTituluaPertsonaia
1991Separate but EqualThurgood Marshall
1995Children of the DustGypsy Smith
1996To Sir, with Love IIMark Thackeray
1997Mandela and De KlerkNelson Mandela
1998David and LisaDr. Jack Miller
1999The Simple Life of Noah DearbornNoah Dearborn
Free of EdenWill Cleamons
2001The Last Bricklayer in AmericaHenry Cobb

Erreferentziak

Kanpo estekak