Tony Curtis

Tony Curtis (New York, 1925eko ekainaren 3a - Las Vegas, 2010eko irailaren 29a), jaiotzez Bernard Schwartz, estatubatuar aktorea izan zen. Ibilbide luzea izan bazuen ere, 100 film baino gehiago, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan izan zuen arrakasta gehien: Houdini (1953), Sweet Smell of Success (1957), The Defiant Ones (1958), The Vikings (1958), Some Like It Hot (1959), Spartacus (1960), Taras Bulba (1962), The Boston Strangler (1968) eta abar.

Tony Curtis

(1958)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBernard Schwartz
JaiotzaFlower Hospital (en) Itzuli eta New York1925eko ekainaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzahungariera
ingelesa
HeriotzaHenderson2010eko irailaren 29a (85 urte)
Hobiratze lekuaPalm Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
AitaEmanuel Schwartz
AmaHelen Klein
Ezkontidea(k)Janet Leigh  (1951 -  1962)
Christine Kaufmann  (1963 -  1968)
Leslie Allen (en) Itzuli  (1968 -  1982)
Andrea Savio (en) Itzuli  (1984 -  1992)
Lisa Deutsch (en) Itzuli  (1993 -  1994)
Jill Vandenberg (en) Itzuli  (1998 -  2010)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNew School (en) Itzuli
City College of New York (en) Itzuli
Seward Park High School (en) Itzuli
Hizkuntzakhungariera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, idazlea, margolaria, telebista-aktorea eta aktorea
Altuera175 zentimetro
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Anthony Curtis
Genero artistikoaWesterna
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

tonycurtis.com
IMDB: nm0000348 Allocine: 926 Rottentomatoes: celebrity/james_curtis Allmovie: p86429 TCM: 848347 TV.com: people/tony-curtis IBDB: 507385
Musicbrainz: 625b62ed-2bc9-4c95-9ac9-0dcdfe989909 Songkick: 229320 Discogs: 529316 Find a Grave: 59410614 Edit the value on Wikidata

Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis aktoreen aita izan zen.

Lehenbiziko urteak

Tony Curtis Hell's Kitchen jaio zen, New Yorken, 1925eko ekainaren 3an, baina haurtzaroa Bronxen igaro zuen. Gurasoak, Emanuel Schwartz eta Helen Klein, hungariar jatorriko juduak ziren, aita Ópályikoa eta ama Nagymihálykoa. 5 edo 6 urte bete arte ez zuen hungariera besterik ikasi.[1] Aita jostuna zen eta sendia denda atzean bizi zen, gurasoak alde batean eta Julius, Robert eta Tony anaiak bestean. Amari eskizofrenia diagnostikatu zioten geroago, eta anaia Robert ere instituzio batean sartu behar izan zuten gaixotasun berak jota.[2]

Oso familia behartsua zen. Zortzi urte zituenean, hilabete bat pasatu zuen umezurztegi batean Juliusekin batera, gurasoek jatekorik ere ez zutelako. Lau urte geroago, Julius hil zen kamioi batek harrapaturik. Garai hartan Tony auzoko bandan ibiltzen zen, eskolara joan beharrean lapurreta txikiak egiten, eta eraso antisemitak ere pairatu zituen.[2] 11 urte zituenean, bizilagun baten ahaleginari esker, Boy Scouten udaleku batera joan zelarik, gainerako haurrak aho zabalik uzten zituen bere bizitzari buruzko kontakizun fantastikoekin. Seward Park High Schoolera joan zen, eta bertan egin zuen lehenbiziko aktore lan txikia, 16 urterekin, eskolako antzerkian.[3]

1944an, AEBetako itsas armadan izena eman zuen, eta Ozeano Bareko itsaspekoen ontzidian ibili zen Bigarren Mundu Gerra amaitu arte, USS Proteus-en zehazki. 1945eko irailaren 2an, japoniarren errenditzearen lekukoa izan zen, Tokioko badian baitzegoen gerraontzi horretan.[4]

Antzezle ibilbidea

Gerra ostean, soldadu ohientzako egokitutako ikasketak egin zituen New Yorkeko City Collegen, eta interpretazioa ikasi zuen Greenwich Villagen, Erwin Piscatorrek zuzendutako The New School-en. Besteak beste, Elaine Stritch, Harry Belafonte, Walter Matthau, Beatrice Arthur eta Rod Steiger izan zituen ikaskide. Artean eskolan zegoela, Joyce Selznick talentu-ehiztariaren arreta erakarri zuen.

1948an, 23 urte zituela, Hollywoodera iritsi zen. Universal Picturesek izena aldatu zion eta, Bernard Schwartz beharrean, Tony Curtis izan zen handik aurrera. Saiatu ziren aktore gazteari esgrima eta ekitazioa irakasten baina, berak esan zuenez, garai hartako interesak emakumeak eta dirua zituen. Criss Cross (1949) filmean egin zuen debuta, kredituetan agertu gabe. Ondoren, City Across the River (1949), Woman in Hiding (1950) eta Winchester '73 (1950) westerna etorri ziren.

Tonyk miresleen eskutitz anitz jasotzen zuenez, 1951n Universalek rol protagonista eman zion The Prince Who Was a Thief filmean, eta arrakasta handia izan zuen. Harrezkero, oso ibilbide luze eta oparoa izan zuen, baina 1950eko eta 1960ko hamarkadetan egin zituen lanik hoberenak: Houdini (1953), Sweet Smell of Success (1957), The Defiant Ones (1958, Gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako izendapena lortu zuena), Some Like It Hot (1959), Spartacus (1960), Who Was That Lady? (1960), The Great Impostor (1961) edota The Boston Strangler (1968).

Azken urteak eta heriotza

1970eko hamarkadatik aurrera, zinemako eta telebistako lanak tartekatu zituen. Besteak beste, Elia Kazanen The Last Tycoon-en (1975), Ken Hughesen Sextette komedia musikalean (1978) eta Guy Hamiltonen The Mirror Crack'd-en (1980) parte hartu zuen. Bestalde, gero eta denbora gehiago eskaini zion pinturari, eta haren margolanak aintzat hartuak izan ziren; 2007tik, The Red Table New Yorkeko Metropolitan Museum of Arteko bilduma iraunkorrean dago.[5]

1995ean, Frantziako Kultura Ministerioak Arte eta Letretako Ordenako zaldun izendatu zuen.[6] 2006an, Sony Ericsson Empire saria eman zioten, eta 1960tik Hollywoodeko ospearen pasealekuko izarra zuen; hala ere, Oscar saririk ez irabaztearen desilusioa zeukan.

2010eko irailaren 29an hil zen, Las Vegasen, bihotzekoak jota.[7] Urriaren 4an eman zioten lur, Nevadako Green Valleyko Palm Memorial Park Cemeteryn. Hiletan, besteak beste, Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis alabak, Arnold Schwarzenegger, Ron Jeremy, Rich Little, eta Vera Goulet, Robert Gouleten alarguna, Kirk Kerkorian, Kirk Douglas eta Phyllis McGuire egon ziren.

Ezkontzak eta seme-alabak

Sei aldiz ezkondu zen. Lehenbiziko emaztea Janet Leigh antzezlea izan zen. 1951n ezkondu eta 1962an bereizi ziren. Bi alaba izan zituzten, Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis, biak aktoreak. Ondorengo emazteak hauek izan ziren:

  • Christine Kaufmann, 1963-1968 bitartean. Bi alaba izan zituzten, Alexandra eta Allegra.
  • Leslie Allen, 1968-1982 bitartean. Bi seme izan zituzten: Nicholas Bernard eta Benjamin.
  • Andrea Savio, 1984-1992.
  • Lisa Deutsch, 1993-1994.
  • Jill Vandenberg, 1998tik aurrera.

Filmografia

Zinema

Marilyn Monroerekin Some Like It Hot-en (1959)
UrteaIzenburuaRolaOharrak
1949Criss CrossGigoloaKredituetan agertu gabe
1949City Across the RiverMitchAnthony Curtis kredituetan
1949Johnny Stool PigeonJoey HyattAnthony Curtis kredituetan
1949The Lady GamblesBellboyAnthony Curtis kredituetan
1949Take One False StepHot Rod DriverKredituetan agertu gabe
1949How to Smuggle a Hernia Across the BorderLaburmetraia
1950FrancisJones kapitainaAnthony Curtis kredituetan
1950Woman in HidingDave ShawAhotsa, kredituetan agertu gabe
1950I Was a ShoplifterPepeAnthony Curtis kredituetan
1950SierraBrent CoulterAnthony Curtis kredituetan
1950Winchester '73DoanAnthony Curtis kredituetan
1950Kansas RaidersKit Dalton
1951The Prince Who Was a ThiefJulna
1952Flesh and FuryPaul Callan
1952No Room for the GroomAlvah Morrell
1952Son of Ali BabaKashma Baba
1952Meet Danny WilsonBere buruaKredituetan agertu gabe
1953HoudiniHarry Houdini
1953All AmericanNick Bonnelli
1953ForbiddenEddie
1954BeachheadBurke
1954Johnny DarkJohnny Dark
1954The Black Shield of FalworthMyles
1954So This Is ParisJoe Maxwell
1955Six Bridges to CrossJerry Florea
1955The Purple MaskRene de Traviere / Purple Mask
1955The Square JungleEddie Quaid / Packy Glennon
1956TrapezeTino Orsini
1956The Rawhide YearsBen Matthews
1957Mister CoryCory
1957The Midnight StoryJoe Martini
1957Sweet Smell of SuccessSidney FalcoProduktore exekutiboa ere
1958The VikingsEric
1958Kings Go ForthBritt Harris
1958The Defiant OnesJohn "Joker" Jackson
1958The Perfect FurloughPaul Hodges
1959Some Like It HotJoe / Josephine / Shell Oil Junior
1959Operation PetticoatNicholas Holden
1960Who Was That Lady?David Wilson
1960The Rat RacePete Hammond Jr.
1960SpartacusAntoninus
1960PepeBere buruaKredituetan agertu gabe
1960The Great ImpostorFerdinand Waldo Demara Jr. / Martin Donner / Dr. Gilbert
1961The OutsiderIra Hamilton Hayes
1962Taras BulbaAndriy Bulba
196240 Pounds of TroubleSteve McCluskey
1963The List of Adrian MessengerCameoa
1963Captain Newman, M.D.Jackson "Jake" Leibowitz
1964Paris When It SizzlesMaurice / Philippe – 2. poliziaKredituetan agertu gabe
1964Wild and WonderfulTerry Willams
1964Goodbye CharlieGeorge Tracy
1964Sex and the Single GirlBob Weston
1965The Great RaceLeslie Gallant III
1965Boeing, BoeingBernard Lawrence
1966Chamber of HorrorsMr. JulianKredituetan agertu gabe
1966Not with My Wife, You Don't!Tom Ferris
1966Drop Dead DarlingNick Johnson
1967Don't Make WavesCarlo Cofield
1967On My Way to the Crusades, I Met a Girl Who...Guerrando da Montone
1968Rosemary's BabyDonald BaumgartAhotsa, kredituetan agertu gabe
1968The Boston StranglerAlbert DeSalvo
1969Monte Carlo or Bust!Chester Schofield
1970You Can't Win 'Em AllAdam Dyer
1970Suppose They Gave a War and Nobody CameShannon Gambroni
1974LepkeLepke Buchalter
1976The Last TycoonRodriguez
1977Casanova & Co.Giacomino / Casanova
1978The ManitouHarry Erskine
1978SextetteAlexei Karansky
1978The Bad News Bears Go to JapanMarvin Lazar
1979Title ShotFrank Renzetti
1980Little Miss Marker"Blackie"
1980It Rained All Night the Day I LeftRobert Talbot
1980The Mirror Crack'dMartin N. Fenn
1982Black CommandoIago koronela
1982BrainWavesDr. Clavius
1982Sparky's Magic PianoAhotsa
1983Dexter the Dragon & Bumble the BearAhotsa
1983BalboaErnie Stoddard
1984Where Is Parsifal?Parsifal Katzenellenbogen
1985InsignificanceSenatorea
1986Club LifeHector
1986The Last of Philip BanterCharles Foster
1988The Passenger – Welcome to GermanyMr. Cornfield
1989Lobster Man from MarsJ.P. Shelldrake
1989MidnightMr. B.
1989Walter & Carlo i AmerikaWilly La Rouge
1991Prime TargetMarietta Copella
1992Center of the WebStephen Moore
1993Naked in New YorkCarl Fisher
1993The Mummy LivesAziru / Dr. Mohassid
1995The ImmortalsDominic
1997Bounty Hunters 2: HardballWald
1998Louis & FrankLenny Star Springer
1998StargamesKing Fendel
1999Play It to the BoneBoxeozalea
2002Reflections of EvilNarratzailea
2006Where's Marty?Bere burua
2007The Blacksmith and the CarpenterJainkoaAhotsa, laburmetraia
2008David & FatimaMr. Schwartz

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak