Stockholmgo metroa

Stockholmgo metroa (suedieraz: Stockholms tunnelbana), Suediako Stockholm hirian dagoen garraiobidea da. 1950eko urriaren 1ean zabaldu zen eta hiru linea (bakoitza bi adarrekin) eta 105,7 kilometro ditu. 2008an 303 milioi pertsona igaro ziren metroko 104 geltokietatik.

Stockholmgo metro sarearen mapa.

Lineak

LineaKoloreaIbilbideaLuzeraGeltokiak
T10UrdinaKungsträdgården ↔ Hjulsta15,1 km14
T11UrdinaKungsträdgården ↔ Akalla15,6 km12
T13GorriaNorsborg ↔ Ropsten26,6 km25
T14GorriaFruängen ↔ Mörby centrum19,5 km19
T17BerdeaÅkeshov ↔ Skarpnäck19,6 km24
T18BerdeaAlvik ↔ Farsta strand18,4 km23
T19BerdeaHässelby strand ↔ Hagsätra28,6 km35

Argazkiak

Ikus, gainera

Kanpo estekak