Kirk Douglas

zinema zuzendari estatubatuarra

Kirk Douglas (Amsterdam, New York, 1916ko abenduaren 9a - Beverly Hills, Kalifornia, 2020ko otsailaren 5a), Issur Danielovitch Demsky jaioa, estatubatuar zinema aktore, ekoizle eta zuzendaria izan zen. Michael Douglas aktore eta ekoizlearen aita zen.

Kirk Douglas


Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Françoise Sagan - Jacques Deray (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakאיסר דניאלאָוויטש, Issur Danielovitch Demsky, Iszur Danyielovics Gyemszkij
JaiotzaAmsterdam (New York)1916ko abenduaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaHollywood
Amsterdam (New York)
New York
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBeverly Hills2020ko otsailaren 5a (103 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaHarry Danielovitch
AmaBertha Sanglel
Ezkontidea(k)Diana Douglas  (1943ko azaroaren 2a -  1951ko otsailaren 23a)
Anne Buydens (en) Itzuli  (1954ko maiatzaren 29a -  2020ko otsailaren 5a)
Seme-alabak
LeinuaDouglas family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAmerican Academy of Dramatic Arts 1941)
St. Lawrence University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Yiddisha
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, telebista-aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, autorea, soldadua, antzerki aktorea eta aktorea
Lantokia(k)New York
Hollywood eta Ameriketako Estatu Batuak
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaWesterna
neo soul (en) Itzuli
Ahots motabaritonoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Graduateniente
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaJudaismo kontserbadorea
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

kirkdouglas.com
IMDB: nm0000018 Allocine: 2657 Rottentomatoes: celebrity/kirk_douglas Allmovie: p88133 TCM: 52463 TV.com: people/kirk-douglas IBDB: 38399
Musicbrainz: ade1dabe-417f-4d8f-9a1f-33812421c944 Songkick: 3516546 Discogs: 1210474 Find a Grave: 206856695 Edit the value on Wikidata

Antzerki antzezle gisa hasi zen, baina 1946an zinemarako bere lehen lana egin zuen, eta Hollywood klasikoko aktore ezagunenetakoa bilakatu zen. Ekoizle gisa ere nabarmendu zen. Besteak beste, Stanley Kubricken Paths of Glory eta Spartacus antzeztu eta ekoitzi zituen, eta sorgin ehizaren garai beltza amaitzeko alea jarri zuen, Dalton Trumbo gidoilariaren lana aintzat hartuz.[1]

Bizitza

Kirk Douglas New Yorken jaio zen, Issur Danielovitch Demsky izenarekin, 1916ko abenduaren 9a, Errusiako migrante juduen familia batean, eta miseria gorrian pasatu zuen haurtzaroa. "Gosea pasatzen genuen", esan zuen urte batzuk geroago bere bizitzako lehen urte haiek gogoratzean. 13 urterekin jaso zituen publikoaren lehen txaloak, parke batean poema bat errezitatu zuenean. "Emanaldiaren ostean, aitak izozki bat eman zidan. Ez dut inoiz ahaztuko". Arte dramatikoa ikasi nahi zuen, eta, ikasketak ordaindu ahal izateko, egunkariak banatzen lan egin behar izan zuen. Azkenean, American Academy of Dramatic Arts eskolan sartu ahal izan zen, eta han ezagutu zuen Betty Joan Perske, gerora izena aldatu eta Lauren Bacall gisa izar handia bilakatu zen aktorea.[1]

Hain zuzen ere, Bacallen eskutik iritsi zitzaion lehenengo lana Hollywooden, hark gomendatu baitzuen The Strange Love of Martha Ivers (Lewis Milestone, 1946) drama kriminalean parte hartzeko. Lan hark kritika onak ekarri zizkion, eta batez ere bere ibilbideko lehen urteetan antzeztu zituen pertsonaia anbiguo, bihurri eta askotan makurrak aurreratu zituen. Hurrengo urtean, esaterako, Out of the Past Jacques Tourneurren maisulan beltzean gangster baten azalean jarri zen, Robert Mitchum eta Jane Greerrekin batera.[1]

1940ko hamarkadaren amaieran, zinema beltza bere gorenean zegoen, eta Douglas berehala bihurtu zen generoko aurpegi ezagun, nahiz eta bestelako lanak ere egin zituen. I Walk Alone noir-ak (Byron Haskin, 1947), gainera, aurrenekoz elkartu zuen Douglas Burt Lancasterrekin, gerora lagun eta film askotan lankide izan zuen aktorearekin. Besteak beste, Gunfight at the O.K. Corral westernean (John Sturges, 1957), The Devil's Disciple drama historikoan (Guy Hamilton, 1959) eta Seven Days in May thriller politikoan (John Frankenheimer, 1964) egin zuten elkarrekin lan bi aktoreek.[1]

1949. urtean, lehenbiziko aldiz izendatu zuten Oscarretarako, Mark Robsonen Champion filmarekin; boxeolari bat antzeztu zuen hartan. Gerora, beste bi alditan izendatu zuten aktore onenaren atalean. The Bad and the Beautiful filmean (Vincente Minnelli, 1952), Hollywoodeko ekoizle arranditsu bezain gorrotatu baten rolean jarri zen, eta Lust for Life-n, berriz —berriro ere Minelliren aginduetara—, Vincent van Gogh margolaria bilakatu zen. Oscarrik, ordea, ez zuen inoiz irabazi, ez 1979an Ohorezko Oscarra eman zioten arte behintzat.[1]

Nortasun handiko aktore eta pertsona izan zen Douglas, eta ez zuen inoiz Hollywoodeko produktoreen mende egon nahi izan. Izarra zen, baina produktore handiek sustatzen zuten star systema txiki gelditzen zitzaion. Horregatik, eta bere aktore ibilbidea bideratua zuela, 1955ean Bryna Productions ekoiztetxea sortu zuen. Hain zuzen ere, aktorearen ekimenez, Stanley Kubrick zinemagile gaztea —artean, batez ere, zinema beltzari lotutako filmak zituen eginak— jarri zuten Paths of Glory film antimilitaristaren zuzendari. Humphrey Cobb idazlearen eleberri baten moldaketa hura Lehen Mundu Gerran zegoen girotua, eta berehala ekarri zizkion zenbait herrialderen kritikak. Frantziak, esaterako, presio egin zuen estreinatu ez zezaten, eta Espainian —eta, ondorioz, Hego Euskal Herrian— debekatuta egon zen 1980ko hamarkada arte.[1]

Kubrickek zuzendu zuen, halaber, Douglasen lan ezagunenetakoa, Spartacus (1960), nahiz eta Anthony Mann beteranoa zen, hasieran, hura zuzentzeko aukeratutako zinemagilea. Douglas, baina, ez zegoen gustura Mannek egindako lanarekin, eta filmaketa hasi eta astebetera, Kubrickek ordezkatu zuen. Filma Howard Fasten eleberri batean zegoen oinarrituta, eta idazleak berak idatzi behar zuen hasieran gidoia, baina ez zen moldatzen zinemarako idazketarekin, eta Dalton Trumbori eskatu zioten esklaboak askatzen dituen buruzagi karismatikoari buruzko gidoia idatz zezan. Trumbo urte batzuk lehenago Joseph McCarthy senatari antikomunistaren zerrenda beltzean egona zen, eta, orduz geroztik, ezizenarekin sinatzen zituen bere gidoiak. Spartacus-en ere ez zuen nahi bere izena kredituetan agertzea —Sam Jackson ezizenarekin sinatu behar zuen—, baina Douglasek indar egin zuen haren izena filmean ager zedin, eta askok ekintza hori hartu zuten zerrenda beltzaren garaiaren amaieratzat. "Eskerrik asko, Kirk, nire izena itzultzeagatik", esan zuen Trumbok, esker modura. Horri lotuta, Steven Spielbergek nabarmendu zuen Douglasek eginkizun erabakigarria izan zuela sorgin ehiza gelditzeko borrokan.[1]

Genero ugari landu zituen, baina akzioa eskatzen zuten filmetan nabarmendu zen, batik bat. Esate baterako, ondo gogoratuak dira 1950eko hamarkadan Richard Fleischer zuzendariarekin egindako abenturazko bi film: 20.000 Leagues Under the Sea (1954), Jules Verneren nobela ezagunaren egokitzapena, eta The Vikings (1958). 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, lanean segitu zuen, eta, besteak beste, westernak (The War Wagon, 1967; There Was a Crooked Man..., 1970), drama belikoak (The Heroes of Telemark, 1965) eta dramak (The Arrangement, 1970) egin zituen. Gainera, zuzendari lanetan ere hasi zen, nahiz eta bi film zuzentzera mugatu zen: Scalawag (1973) eta Posse (1975).[1]

Izar handia bilakatu bazen ere, aktore eta ekoizleak ez zuen inoiz ahaztu nondik zetorren, eta horren gaineko txantxak ere egiten zituen: "Beti esan diet seme-alabei beraiek ez dutela izan pobrezia handi batean jaiotzeko zortea". Eta bazekien belaunaldi askorentzat bere seme Michael ezagunagoa zela ere, 90 urte bete zituenean umorez adierazi zuenez. "Kirk Douglas deitzen naiz. Baliteke ni ezagutzea. Bestela, bilatu Googlen... Zinema izarra izan nintzen, Michael Douglasen aita naiz, Catherine Zeta-Jonesen aitaginarreba, eta bi haurren aitona. Bigarren Mundu Gerratik bizirik atera nintzen, eta, gero, helikoptero istripu bati, garuneko isuri bati eta bi belaun berriri egin diet aurre".[1]

2020ko otsailaren 5ean hil zen, Kaliforniako Beverly Hills hirian, 103 urte zituela.

Filmografia

Aktore

Eve Millerrekin The Big Trees-en, 1952
Vincent van Gogh izan zen Lust for Life-en, 1956
UrteaIzenburua[2]RolaOharrak
1946The Strange Love of Martha IversWalter O'Neil
1947Out of the PastWhit Sterling
Mourning Becomes ElectraPeter Niles
1948I Walk AloneNoll "Dink" Turner
The Walls of Jericho[3]Tucker Wedge
My Dear SecretaryOwen Waterbury
1949A Letter to Three WivesGeorge Phipps
ChampionMichael "Midge" KellyIzendatua - Gizonezko aktore onenaren Oscar saria[4]
1950Young Man with a HornRick Martin
The Glass MenagerieJim O'Connor
1951Along the Great DivideMarshal Len Merrick
Ace in the HoleChuck Tatum
Detective StoryDetective Jim McLeod
1952The Big TreesJim Fallon
The Big SkyJim Deakins
The Bad and the BeautifulJonathan ShieldsIzendatua - Gizonezko aktore onenaren Oscar saria
1953The Story of Three LovesPierre Narval ("Equilibrium" atala)
The JugglerHans Muller
Act of LoveRobert Teller
195420,000 Leagues Under the SeaNed Land
1955The RacersGino Borgesa
UlyssesUlises
Man Without a StarDempsey Rae
The Indian FighterJohnny Hawks
1956Lust for LifeVincent van GoghIzendatua - Gizonezko aktore onenaren Oscar saria
1957Top Secret AffairMelville A. Goodwin
Gunfight at the OK CorralDoc Holliday
Paths of GloryDax koronela
1958The VikingsEinar
1959Last Train from Gun HillMatt Morgan
The Devil's DiscipleRichard "Dick" Dudgeon
Operation PetticoatWelding Seamankredituetan agertu gabe
1960Strangers When We MeetLarry Coe
SpartacusEspartako
1961Town Without PityMajor Garrett
The Last SunsetBrendan "Bren" O'Malley
1962Lonely Are the BraveJohn W. "Jack" Burns
Two Weeks in Another TownJack Andrus
1963The HookP.J. Briscoe
The List of Adrian MessengerGeorge Brougham, Vicar Atlee, Mr. Pythian, Arthur Henderson
For Love or MoneyDonald Kenneth "Deke" Gentry
1964Seven Days in MayJiggs Casey koronela
1965In Harm's WayPaul Eddington komandantea
The Heroes of TelemarkDr Rolf Pedersen
1966Cast a Giant ShadowMickey Marcus koronela
Is Paris Burning?George Patton jenerala
1967The Way WestWilliam J. Tadlock
The War WagonLomax
1968A Lovely Way to DieJim Schuyler
The BrotherhoodFrank Ginetta
The Legend of Silent NightAhotsaTelefilma
1969The ArrangementEddie Anderson
1970There Was a Crooked Man...Paris Pitman Jr.
1971To Catch a SpyAndrej
The Light at the Edge of the WorldWill Denton
A GunfightWill Tenneray
1972The Master TouchSteve Wallace
The Special London Bridge SpecialTelefilma
1973ScalawagPegZuzendaria ere
Strange Case of Dr. Jekyll and Mr. HydeDr. Jekyll eta Mr. HydeTelefilma
1974MouseyGeorge AndersonTelefilma
1975PosseHoward NightingaleZuzendaria, ekoizlea eta gidoilari kidea ere
Once Is Not EnoughMike Wayne
1976Victory at EntebbeHershel VilnofskyTelefilma
Arthur Hailey's the MoneychangersAlex VandervoortTelesaila (4 atal)
1977Holocaust 2000Robert Caine
1978The FuryPeter Sandza
1979The VillainCactus Jack
1980Saturn 3Adam
Home MoviesDr. Tuttle "The Maestro"
The Final CountdownMatthew Yelland kapitaina
1982The Man from Snowy RiverHarrison/Spur
Remembrance of Love[5]Joe RabinTelefilma
1983Eddie Macon's RunMarzack
1984Draw!Harry H. HollandTelefilma
1985Amos[6]Amos LasherTelefilma
1986Tough GuysArchie Long
1987QueenieDavid KonigTelefilma
1988Inherit the WindMatthew Harrison BradyTelefilma
1991OscarEduardo Provolone
Veraz/Welcome to Veraz[7]Quentin
Tales from the CryptKalthrob jeneralaTelesaila: "Yellow" atala
1992The SecretMike DunmoreTelefilma
1994GreedyJoe McTeague
Take Me Home AgainEd ReeceTelefilma
1996The SimpsonsChester J. LampwickAhotsa "The Day the Violence Died" atalean
1999DiamondsHarry Agensky
2000Touched by an AngelRoss BurgerTelesaila: "Bar Mitzvah" atala
2003It Runs in the FamilyMitchell GrombergMichael Douglas eta Cameron Douglas ere agertzen dira filmean
2004IllusionDonald Baines
2008Empire State Building Murders[8]Jim KovalskiTelefilma

Ekoizle

Paths of Glory, 1957
Spartacus, 1960
UrteaFilmaEkoiztetxeaBanatzailea
1955The Indian FighterBryna ProductionsUnited Artists
1956Spring ReunionBryna ProductionsUnited Artists
1957LizzieBryna ProductionsMetro-Goldwyn-Mayer
1957The Careless YearsBryna Productions / Michael ProductionsUnited Artists
1957Ride Out for RevengeBryna ProductionsUnited Artists
1957Paths of GloryBryna Productions / Harris-Kubrick Pictures CorporationUnited Artists
1958The VikingsBrynaprod / Curtleigh ProductionsUnited Artists
1959Tales of the VikingsBrynaprodUnited Artists Television
1959The Devil's DiscipleBrynaprod / Hecht-Hill-Lancaster FilmsUnited Artists
1959Last Train from Gun HillBryna Productions / Wallis-Hazen ProductionsParamount Pictures
1960SpartacusBryna ProductionsUniversal-International Pictures
1960Strangers When We MeetBryna Productions / Quine ProductionsColumbia Pictures
1961The Last SunsetBrynaprodUniversal-International Pictures
1962Lonely Are the BraveJoel ProductionsUniversal-International Pictures
1963The List of Adrian MessengerJoel ProductionsUniversal-International Pictures
1964Seven Days in MayJoel Productions / John Frankenheimer Productions / Seven Arts ProductionsParamount Pictures
1966SecondsDouglas and Lewis Productions / Joel Productions / John Frankenheimer Productions / Gibraltar ProductionsParamount Pictures
1966Grand PrixDouglas and Lewis Productions / Joel Productions / John Frankenheimer Productions / Cherokee ProductionsMetro-Goldwyn-Mayer
1968The BrotherhoodBryna Productions / Martin Ritt Productions / The Brotherhood CompanyParamount Pictures
1971To Catch a SpyLudgate Films / Les Films de la Pléiade / Capitole Films
1971A GunfightThe Bryna Company / Joel Productions / Harvest Productions / Thoroughbred ProductionsParamount Pictures
1971The Light at the Edge of the WorldThe Bryna Company / Bryna Productions / Jet Films / Triumfilm
1971SummertreeThe Bryna Company / Bryna ProductionsColumbia Pictures
1973ScalawagThe Bryna CompanyParamount Pictures
1975PosseThe Bryna Company / Zeeuwse MaatschappijParamount Pictures
1980The Final CountdownThe Bryna Company / Film Finance GroupUnited Artists
1983Something Wicked This Way ComesThe Bryna Company / Walt Disney ProductionsBuena Vista
1984Draw!The Bryna Company / Astral Film ProductionsHome Box Office
1985AmosThe Bryna Company / Vincent PicturesColumbia Broadcasting System
1986Tough GuysThe Bryna Company / Touchstone Pictures / Silver Screen Partners IIBuena Vista

Erreferentziak

Kanpo estekak