Txakal

Txakal kanidoen familiako eta Canis generoko zenbait ugaztun karnibororen izen arrunta da. Otsoa baino txikiagoak dira eta muturra zorrotza izaten dute. Bakarrik bizi dira eta animalia txikiz eta haratustelez elikatzen dira. Europan, Asian eta Afrikan bizi dira[1].

Txakal
Sailkapen zientifikoa

(Zati bat)
Azpibanaketa

Etimologia

Txakal euskarazko izena frantsesezko ciacale hitzetik dator. Hau, era berean, pertsierazko shaghāl شغال, turkierazko çakal eta sanskritozko sṛgālaḥ hurrenez hurren.[2]

Espezieak

EspezieIrudiaAdituaEskualdea
Canis adustus Sundevall, 1847Erdialdeko Afrika eta hegoaldeko Afrika
Canis aureus Linnaeus, 1758iparraldeko Afrika, hego-ekialdeko Europa, Ekialde Hurbila, mendebaldeko Asia eta hegoaldeko Asia
Canis mesomelas Schreber, 1775Hegoaldeko Afrika eta Kenia, Somalia eta Etiopiako kostaldea

Batzutan Canis simensis (Ruppell, 1840) txakaltzat jotzen dute.

Erreferentziak

Kanpo estekak