Víctor Esteban
esku huskako pilotaria
Víctor | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Víctor Esteban Tercilla | |||
Jaiotza data: | 1993ko martxoaren 16a (31 urte) | |||
Jaioterria: | Ezkarai ( Errioxa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Asegarce | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Altuera: | 1,78 m | |||
Pisua: | 73 kg | |||
Debutatze data: | 2013ko ekainaren 22a | |||
Debutatze pilotalekua: | San Lorenzo (Ezkarai) |
Víctor Esteban Tercilla, pilota arloan Víctor izenaz ezaguna (Ezkarai, Errioxa, 1993ko martxoaren 16a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Profesionaletako estreinako partida 2013ko ekainaren 22an jokatu zuen, bere jaioterriko San Lorenzo pilotalekuan. Pilotari ikusgarria da. Eskuin bikainarekin oso atzera jotzen du pilota, zango arinak ditu, ondo defendatzen du eta oso lehiakorra da.[1] Víctorren anaia nagusi Gorka ere esku huskako pilotari profesionala da, lehenagotik, 2010az geroztik.
2015ean, Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa irabazi zuen, finalean Iker Irribarria 22-17 mendean hartuta.[2]
Kirol lorpenak
Profesionaletan
Amateurretan
- 2013: GRAVNeko binakako txapelduna, senior mailan.
- 2012: 22 urtez azpiko munduko txapelduna.
- 2010: El Diario Vasco torneoko txapelduna, gazte mailan.
- 2010: Errege Kopako txapelduna, senior mailan.
Erreferentziak
Kanpo loturak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna