Gorka Esteban

Gorka

Gorka, 2016an
Izen osoa:Gorka Esteban Tercilla
Jaiotza data:1990eko ekainaren 2a (33 urte)
Jaioterria:Ezkarai ( Errioxa)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:erretiratua
Postua:aurrelaria
Altuera:1,81 m
Pisua:77 kg
Debutatze data:2010eko azaroaren 17a
Debutatze pilotalekua:Adarraga (Logroño)

Gorka Esteban Tercilla, pilota arloan Gorka izenaz ezaguna (Ezkarai, Errioxa, 1990eko ekainaren 2a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin lehenik (2010-2017) eta Asegarcerekin gero (2017-2018).[1] Profesional bilakatu baino lehen, 2008an, 22 urtez beherakoen mailan munduko txapeldun izan zen.[2] 2015ean, bigarren mailako lau eta erdiko txapelketa irabazi zuen, finalean Erik Jaka 22-18 mendean hartuta.[3] Gorkaren anaia Víctor ere esku huskako pilotari profesionala da, 2013az geroztik.

Kirol lorpenak

Bere ibilbide profesionalean, Gorkak final hauek jokatu ditu:

Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa
UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
2016Mendizabal III.aGorka22-14Labrit
Bigarren Mailako Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa
UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
2015GorkaJaka22-18Adarraga
Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa
UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakEmaitzaPilotalekua
2011Olaetxea-AlbisuGorka-Merino22-16Beotibar
2013Gorka-CecilioRico IV.a-Untoria22-16Adarraga
2014Jaka-RezustaGorka-Merino22-4Labrit
2016Gorka-TolosaJaka-Larunbe22-11Adarraga

Erreferentziak